| Bigarren urtez jarraian irabazi du Lazkanok Alkortako Igoera |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||||
| 2010-11-29 18:58 | ||||
|
Mendaroko ezker abertzaleak orain bost urte hasitako ohiturarekin jarraituz, Karakateko Igoera jokatu eta astebetera antolatu zuen, joan den zapatuan (azaroak 27), V. Alkortako Igoera. Karakatekoan parte hartu zuten bat baino gehiagok hartu zuen irteera Alkortako Igoeran ere. Orotara 24 lagunek amaitu zuten mendaroko igoera gogorra, eta, iaz moduan, Iñigo Lazkano izan zen guztietan azkarrena. Iaz egin zuen denbora (21:09) egitetik gertu ibili zen arren, Joseba Plaza markinarrak 2008koan ezarri zuen errekorretik (20:43) urrun xamar geratu zen Lazkano. Beste markinar bat, Josu Uriarte sailkatu zen, hain zuzen ere, bigarren postuan. Jon Larrañaga mendaroarrak osatu zuen podiuma. Lehen elgoibartarra, berriz, seigarren postuan helmugaratu zen Sugar Etxaniz izan zen. Guztira bederatzi mendaroar eta bederatzi elgoibartarrek parte hartu zuten proban.
Parte hartzaileen artean bi baino ez ziren emakumezkoak: Nerea Amilibia aiarra eta Lore Bereziarta elgoibartarra. Amilibiak Karakateko arantza kendu -bigarren egi zuen- eta garaipena eta marka oso ona lortu zituen bere lehen parte hartzean. Sailkapen nagusiko 10. postuan sailkatu zen gainera.
•Alkortako V. Igoera (Sailkapena)
Argazkiak:
|
||||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|


































