Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Politika arrow Mikel Ibañez Oteiza elgoibartarra atxilotu dute Parisen
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Gida komertziala

Mikel Ibañez Oteiza elgoibartarra atxilotu dute Parisen PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-03-13 08:00
Klik haundi ikusteko
ETAko kide izatea egotzita eta Baltasar Garzon epaileak zabaldutako euro agindua dela medio, atxilotu dute Mikel Ibáñez Oteiza, Uruguain bizi den 52 urteko elgoibartarra. Montevideotik zetorren hegazkinetik jaitsi eta segituan atxilotu du Frantziako Poliziak Parisen. Garzonek Ibañez Oteiza 1988an Patxi Zabaleta enpresaburu elgoibartarraren hilketarekin lotzen du eta horregatik luzatu du atxilotze agindua.


Atxiloketa Parisko Roissy-Charles de Gaulle aireportuan gertatu zen martxoaren 8an. Ibañez Oteiza Aire eta Mugetako Polizía (PAF) agenteek atxilotu zuten, Montevideotik (Uruguay) Parisera iritsi zen hegazkinetik jaitsi zenean. Frantziako poliziak Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak emandako nazioarteko agindua bete du Ibañez Oteiza Europan zegoela jakin eta gero.
1988ko ekainaren 6an Elgoibarren asasinatu zuten Patxi Zabaleta Aizpitarte enpresaburu elgoibartarraren hilketan "nahitaezko kide" izatea leporatzen dio Garzon epaileak Mikel Ibañez Oteizari Diario Vasco egunkariaren bitartez jakin ahal izan dugunez. Garzon berak 1989an sinatutako prozesatzeko autoaren arabera, "biktimaren biziarekin akabatzeko intentzioarekin" eginiko zaintza eta lokalizazio lanak egin izana leporatzen dio Ibañez Oteizari.

Espainiako hainbat berri agentziek zabaldu dutenez, Mikel Ibañez Oteiza ETAko kide ‘historiko’ gisa definitzen dute. Agentzia horiek zabaldutako informazioarena arabera, atxilotu zutenean Ibañezek bere benetako identitatea zuen legezko pasaportea zeukan eskuartean. Orain Bobignyko Auzitegi fiskalaren aurrera eraman dute (Paris kanpoaldean) atxilotze-aginduaren jakinarazpena egin diezaioten.

1992an atxilotu zuten Montevideon 
 
-    Mikel Ibañez Oteiza 1992ko maiatzaren 15ean atxilotu zuten Montevideon Josu Goitia eta Luis Mari Lizarralde errefuxiatuekin batera.

-    1994ko abuztuaren 24an estraditatu zituen Uruguayk Espainiara, baina erabaki horren aurretik protesta ugari izan ziren herrialde hartan. Horietako batean poliziak protestan ari ziren bi pertsona hil zituen eta beste 50 bat zauritu.

-    Estradizio prozesua luzea eta polemikoa zan zen (3 lagunek gose-greba ere egin zuten). Espainiako Estatura heldutakoan, Mikel Ibañez ETAk Eibarren drogarekin trafikatzen omen zuelako 1988ko maiatzaren 25ean erail zuen Sebastian Aizpiri, Eibarko Chalcha jatetxeko jabearen hilketan ustez zerikusia izateagatik epaitu zuten. Absolbitu egin zuten, froga faltagatik, eta libre geratu zen 1995ean.

    Informazio gehiago:
DIARIO VASCO    
• GARA

 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Zein enpresaburu?
Bat 2007-03-13 09:38:26
Biktimek ez al daukate garrantzia? Hil zuen "enpresaburua"-ri buruz idaztea ez al da funtsezkoa? Hiltzaile honen abentura hegoamerikarrez aparte...
Bat-ekin ados
Beste bat 2007-03-13 11:13:01
Bat, zurekin ados nago, bat nator. Albistea idazterakoan sentsibilitate falta agian?
...
elgoibartarra 2007-03-13 12:15:37
Barrenek ugaritan erakutsi du honelako jarrera. Benetan tamalgarria eta profesionaltasun ezaren erakusle... Gogoratzen al dituzue Alberdi eta Iriondori egindako elkarrizketak? Bertan ez zituzten aipatzen beraiek egindako ekintzak, kartzelan egotearen zergaitiak... Baitutako pertsona bezela erakusten zituzten. 
 
Esan bezela, Barreneko kazetarien profesionaltasun eza tamalgarria da.
Garzon elgoibartarra al da?
Hirugarren bat 2007-03-13 12:18:29
Sentsibilitatea diozue, baina azkar ahaztu dezute oraindik epaitu gabe dagoela. Zuek zuen epaia lasai eta azkar asko bota dezue. Ez nekien Garzon elgoibartarra zenik, edo elgoibarren hainbeste jarraitzaile zuenik.
Hirugarrenari
Bat 2007-03-13 12:57:48
Epaitu gabe dago ihes egin zuelako! Ze tontakeri entzun behar diren!
Berba eitxia erretza da
Ander 2007-03-13 12:58:22
Egixa da zuk esandako kasuetan egindako delituak ez direla, agian, nahikua aipatu. 
 
Edozela ere, horigatik Barreneko kazetarixak profesionalak ez diala esatia astakeri hutsa beitantzen jata. 
 
Zure errespetu faltia da hemen tamalgarrixena.
Ba bai
Garzon 2007-03-13 13:05:19
Garzonek atxilotuei 24 orduz grabatzea planteatu du orain dela gutxi, torturei buruzko kexak bukatzeko. Hori ez al da ideia ona? Funtsezkoa da, eta beti eta ganoraz egin beharko litzake, baina nik behintzat inor ez det hori eskatzen ikusi, ez ezker abertzele ez eskuin abertzale... Zergatik ez? Behintzat egunkaritan ez da agertu. Eta Garzonek eduki du ideia on hori... eta torturari buruz beti aritzen direnak ez dute ezta komentariorik egin...
epaiketa
ni 2007-03-13 13:08:06
Epaiketa bat izan arte iñor ez da errudun, beraz barren-ek ere ezin du esan erruduna denik. Alberdi eta Iriondori dagokienez, hauek egindako kaltea ordaindu dute legeak esaten duen bezela. Beraz ez dago zertan beraien bizitza osoan hiltzaile batzuk direla gogoratu behar.
Errespetua
Bat 2007-03-13 13:09:20
Errespetu falta biktimentzako batez ere. Barren-eko kazegtariak neutralidade falta handia erakusten dute nere ustez.
Biktima
Bat 2007-03-13 13:11:15
Aipatzen den biktima Elgoibartarra zela esaten da. Eta ez da ezer esaten berari buruz, horregatik nabari da neutralidade falta hori.
...
elgoibartarra 2007-03-13 13:22:24
Esaten dotena hau da: Barrenek Alberdi ta Iriondo elkarrizketatu zitxuanian honelako zerbait esaten zuten: "Imagina esazue egun batean norbait etorri eta zuen familitik urrun eramaten zaituztela..." Mesedez, hau ez al da tamalgarria? Profesionaltasun eza izugarria. Neutralidaderik ez dago eta, dakidanez, kazetariaren ezaugarritasunetako bat objetibotasuna eta neutralitatea dira. 
 
Barrenek 0 bat merezi du.
errugabe
mikel 2007-03-13 14:05:08
1994an Mikel uruguaytik ekarri zuten. Kartzelatik atera zen ez zutelako errudun aurkitu. 
Zergatik egozten diozue epaileek botatzen ez diotena? 
Epaileak zarete, ala goardia zibilak?
Errudun ala ez...
Bat 2007-03-13 14:17:48
Ez det ulertzen, 1994an atera bazuten, zergatik atxilotzen dute berriz?
Ze?
Garzon 2007-03-13 14:20:27
Ze iruditzen zaizue esan dudana. No comment? Tortura dago ala ez?
Justizia ez dator zerutik.
neu 2007-03-13 14:26:36
Eta zergatik itxi zuten Egunkaria? eta zergatik sartu zuten kartzelan Nelson Mandela? eta zergatik ez dago kartzelan Bush? edo Aznar? edo Otegi? edo Ibarretxe?
Aupa BARREN
lagun bat 2007-03-13 15:38:00
Ezin dot sinistu zelako erraz eitxen duten berba batzuk. Profesionaltasun eza, 0 bat merezi dutela BARRENeko kazetarixek... zer nahi dozue, Garzonek edo fiskalak eindako entrebista bat publikatzia, ala? Preso hoiek euren delituak ordaindu eta gero atera zian BARRENen, beraien kartzelako esperientzia kontatzeko, batez ere. ZEnbat tiro bota zizkioten hildakueri ez jaku inporta. Ala zuri bai? Ta zu zure bizitzan objektibua al zera? objetibotasuna ez da existitzen, ez kazetaritzan eta ez inun.  
Nere aldetik txalo bat BARRENekuentzat, lan bikaina eitxen dute-eta. Noski, danon gustua ezin dabe ein, jaungoikuak ere ez zuan ein...
Neutralidadia
herritarra 2007-03-13 15:43:49
Ba al dakizue neutralidadia zer dan? enpresaburua elgoibartarra zala esaten da eta kitto! gizurra al da? elgoibartarra zan, hori ziharo neutrala da. Ez esatia zein zan neutraltasun falta al da? Eta inungo periodikuetan datu hori ez bada azaltzen. ez al da izango ez dakitelako zein zan enpresario hori? zergatik uste dozue beti informaziua ezkutau nahi dala? neri behintzat igual jata zein zan enpresarixo hori: Zabaleta, Aizpiri, Aranzadi... edozein izan leike. Ze inporta dio horrek? asuntua da norbait hil zabala, hori da inportantia. Ez dot uste neutrlidade altia dauanik, igual informazio faltia egon leike, baina ez dot uste intentzio txarrakin ein dutenik.
elgoibartarrari
beste bat 2007-03-13 15:47:18
Elgoibartarra, zuk zer galdetuko zenioke Mikel Alberdi edo Iriondori? eta nola dakizu BARRENeko kazetarixek ez diotela hori galdetu? zuk ba al dakizu kazetarixak informazio bila jun arren, askotan ez dabela lortzen nahi dutena eta daukatena publikau bihar izaten dabela? Zegaitxik esaten dozu BARRENeko kazetarixak ez diala profesionalak? Gustura ikusiko zintxuzket zu hor lanian.
...
elgoibartarra 2007-03-13 15:51:56
Lehen azaldu dudan moduan (irakurtzen jakin ezkero ohartuko zinaten), Barrenekoek tipo hauek bahituak izan balira bezela aurkezten zituztela, kartzelara sartu zituztela inolako kulparik gabe...
beste bat
elgoibartarrari 2007-03-13 16:13:41
Ez dauzkat elkarrizketa haiek eskuartian, eta seguru nao zuk ere ez dauzkazula eta buruz ari zerala hizketan. Seguru al zaude barrenek azaltzen zitxuala hola, ala galdera bat ein eta elkarrizketatuak emandako erantzun bat zan? oso diferentia da, eta erantzun bat bazan, hori ez du barreneko kazetarixak esaten, preso egon danak esaten du. Beraz, barren-i ezin jako kulparik bota.
baieztapenak
neutralidadia-ri 2007-03-13 16:23:53
Asuntua da, Nork esan dizu zuri Mikelek norbait hil zuela? 
Polizia baino gehiago dakizu? 
Ezjakintasuna bota diozu kazetariei baina zuk grabazioren bat daukazula ematen du.
barkatu
neutralidadia 2007-03-13 16:33:05
Arrazoia dakazu, barkatu. Ez naban hori esan nahi, nik ez dakit inor hil zabanik ere. Dana dala, zeozertan ibili zan, bestela ez zan atxilotuta egongo, baina ez naiz ni hori erabaki bihar dabana. Esatia nahi nabana da, ez diola axolarik enpresarixo hori zein zan. Oin, neretzat behintzat datu hori ez da inportantia.
EZIN ULERTU
EZIN ULERTU 2007-03-13 17:30:53
komentarixuak irakurritakuan ez dakitx hasarria dan edo ulertu eziña. Elgoibarren asko gera eta normala dan moduan bakoitzak bere iritzixak dazka edozein gairi buruz. Nik politikan be gauzak klaru dauzkat eta nere iritzixa dakat, eta askotan mala letxe haundixan ipintzen naiz komunikabidietan edo beste lekuren baten komentarixuak entzundakuan. Baina Barreneko kazetarixen kontra holan jartze hori artikulu horrengaitxik, pasada bat iruditzen jata. Nik ezin dotena ulertu da jende mota hori, edoze gauza gaitxik iskanbila mota hori bilatzen dabana. Bizitza hontan hain "kiskilloso" izatia nere ustetan egun osua "mala letxian" pasatzia da eta JENDIAN KONTRA HOLAN SARTZE HORI geixegi iruditzen jata. Kritikua izatia ondo dau baina beti ere tamaiñan. [LIST]
Ez da hainbesterako
Bat 2007-03-13 17:49:10
Ez da irainik edo ezer esan Barren-en aurka. Batzuontzat Barren-en agertzen diren albiste askok neutralidade gutxiko "tonoan" idazten dira. Ez daukat ezer konkreturik señalatzeko, enpresaburu bat hil zutela egia da eta bestela ere ez da gezurrik esan.  
 
Baina komentario hau askok nabaritzen dugun "tono ezneutral" honi buruz da. Eta ez naiz ni bakarrik. Eta ez asarratu, komentarioak besterik ez dira, errespetuz eginda, askok dugun ikuspuntu bat adierazten dutenak. Ta kitto.
neutralegia
ni neu 2007-03-13 18:04:15
Batzuentzat "ez neutrala" eta beste batzuentzat neutralegia. Nere ustez, barren neutralegixa da, dana oso suabe kontatzen dabe, datuak eman, informaziua eman, baina ez dia bustitzen. Akaso eurak erabaki dabe hola izatia eta errespetau ein bihar da. Herri honetan ez du danon gustura euririk botatzen.
Neutrala izan biar da.
Bat 2007-03-13 18:11:10
Barren udaletxeak mantentzen duen serbitzua da, ez luke partidismorik erakutsi behar. Beraz neutralegia izatea ezinezkoa da.
Ez dela ezer esan!?
Mai 2007-03-13 18:21:56
"Bat", ez dela ezer esan BARREN-en aurka??? Gutxi iruditzen al zaizkizu "BARRENek 0 bat merezi du" edo "BARRENeko kazetarien profesionaltasun eza tamalgarria da" bezalako lorak? Baina BARRENekoak ere egurra jasotzera ohitu beharko dira. Egurra jaso dute gaur eta "beste aldeko egurra" jaso zuten Jaime Arrese zenaren gaineko erreportajea argitaratu zutenean. Egurra bi aldeetatik jasotzen badute, ez ete da izango erdiko bidetik joan nahi dutelako? Hori bai, hauek ere beti ez dute asmatzen. Kritikak onak eta beharrezkoak direla iruditzen zait, egin beharrekoak, baina batzuek erakusten duten "malaletxea" ...
Objetiboa eta erakundeen menpekoa ez den
Josemartin 2007-03-13 19:43:34
BARRENek objetibotasuna erakutsi behar du eta nik uste dut maila nahiko ona eman duela orain arte. Beste kontu bat da objetibotasuna nola neurtzen den eta batentzat objetiboa dena beste batentzat subjetiboa dela. BARREN ez da Udalak mantentzen duen zerbitzua. BARRENek elgoibartarron dirulaguntza jadotzen du Udaletik eta beste erakunde publiko eta pribatu batzuetatik herri komunikabide egokia delako eta inori ez dio ezer zor; baina elgoibartarrok eskatu behar dioguna da ondo informa dezala, batera edo bestera makurtu gabe, objetiboa izaten saiatuz eta informazioa ahalik eta osoen eskainiz. Errazagoa da esatea egitea baino...
Flipau asko
Oier 2007-03-13 19:46:46
Zenbat flipau dauan gure herrixan! subjetibotasuna,objetibotasuna, barren medio txarra dela etab... 
Benetan uste al duzue honelako komunikabide txiki batek notiziak bere nahira idazten dituztela? nik ez. 
Hemen idatzi duten askok notizi bera idatziko balute, berdin berdin eongo zen jendea ezberdin pentsatuko lukeena. 
edo bestela erosi ezazute ABC, Berria, El mundo, Gara ,el pais edota el diario vasco eta irakur ezazue notizi berbera medio ezberdinetan zer berdina al da? objetioak al dira?
DAGOKIONARI
Pakito 2007-03-14 10:34:44
Frogak...? Garzón.....? Polizia....? 
Nork ipini zuen leloa "trafikanteak" zirela? 
Non daude froga horiek?. Oraindik belarriak gorriak dauzkat "las pruebas aparecerán" entzuteagatik. H.B.ko zinegotzi batek esan zuen Elgoibarren egin zen pleno berezi artan. 
Non daude froga horiek? eta.......zein arraio dira E.T.A.koak eta bere jarraitzaleak, bi ELGOIBARTAR hiltzeko?. 
Horrez aparte, Elgoibartar askok, jasan izan genuen Ibañez-i egindako omenaldia.Ibañez; bi Elgoibartar hil zuten, nik ez daukat frogarik esateko parte artu zenuen ala ez.....baina zurrumurru batengatik..(FROGAK?) BI ELGOIBARTAR falta dira gure ondotik. 
 
Gaur egun, gerra zibila dela eta, Gernikako bonbardeoa dela eta....MEMORIA HISTÓRICA delako entzuten ari gara. Ba, bai, guk, Elgoibartarrok ez dogu ahaztu behar. 
Izan ondo
Ez dugu ahaztu behar
Pakito franco-ri 2007-03-14 12:43:21
Elgoibarren, zoritxarrez, hori ezik beste guztia ahaztuta dago. 
eta, besteak beste, hiru mutil oraindik lur azpian daude, 1937tik. 
Hasiko gara gertaera guztiak gogoratzen? 
hasi bada, jarri bideak
bai, ados
Pakito, (Frankito? jojojojo) 2007-03-14 13:12:30
Ados nago zurekin, ez dugu ahaztu behar.
Ba hasi
Bat 2007-03-14 14:31:17
Ze hiru mutil?
bi bakarrik?
beste bat 2007-03-14 14:43:17
Bi elgoibartar falta direla aipatu duzue, baina bi horiek herrian sortu zuten kalteagatik zenbat elgoibartar falta diren ez duzue aipatu. Zenbat familia apurtu zituen drogak Elgoibarren? Galdetuko al diegu horiei zenbat elgoibartar falta diren? ETAk bi elgoibartar hil zituela bakarrik gogoratzen dugu, baina garai hartan drogak hil zituen gazte guztiak azkar ahazten dituzte batzuk. Eta ez dut esaten ETAk ondo egin zuenik, eh? Baina Barreneko kazetariei enpresaburuaren izena ez jartzeagatik sekulakoak bota zaizkie. Izena jartzearekin batera, zergatik hil zituzten ere aipatzen hasi beharko dira, ala? Interesatzen zaiguna eskatu bai, baina ezkutuan gordetzea nahi duguna ez. Aupa Barren! Denon gustua ezin duzue egin, beti jasoko duzue egurra.
beste bati
Pakito 2007-03-14 17:08:49
"bi horiek herrian sortu zuten kalteagatik" 
esan duzu. 
Oso ondo gogoratzen naiz garai hartaz baina, Nor zara zu Elgoibartar "bi horiei" leporatzeko lelo hori?. 
 
Beste gai bat. 
Demagun Blas Piñar-en biloba batek BARRENeko zuzendaria izango balitz, zer pentsatuko genuen?........bakoitzak eduki dezake bere erantzuna. 
Nor dar egun, BARRENEKO zuzendaria??.... 
bakoitzak eduki dezake bere erantzuna. 
Ondo izan
Egurra ez, kritika bakarrik
Bat 2007-03-14 17:11:11
ETAkideak heroi gisa ez aurkezteko bakarrik kritikatu dugu BARREN. Iritzi bat bakarrik da. Batzuk bai pasatu egin dira, profesionaltasun eza eta salatzen... Baina nik ere lehenengo aldiz irakurri nuenean artikulua ez zitzaidan gustatu nola zegoen idatzita. Eta foro honi esker nere iritzia bidaltzeko aukera nuen eta baita erabili ere.  
 
Naiz eta kritikatu izan, nik ere BARREN-i animo Geronimo esango nieke, eskerrak eman foro hau sortzeagatik, eta orain bezaka segi dadila, danon iritziak era librean aurkezten. AUPA BARREN! beraz. Eta ez hartu kritikak modu txarrean. Eztabaida ona da.
bi bakarrik...
garzon egun batez 2007-03-14 17:20:57
Hortaz, elgoibarren HIESak jota hil diren gazteak bi horien erruz izan dira? 
Falta zana! Adi!!! Hemen da, Barreneko debaldeko epaitegia. Jarri izenburu erakargarri bat ta bota zeure berediktua, izan zaitez garzon egun batez!!!
ez iozue eskatu...
ez iozue eskatu... 2007-03-14 18:01:01
Ez iozue eskatu herri aldizkari bati agentzia internazional baten lana burutzerik. Beren lana ahalik eta hobiekien egiten saiatzen dira eta noski ez dela tono "objetiborik" egongo, gizakiak baikara eta pertsona bakoitzak bere "tono" subjetiboa baitu. 
 
Batzuen tinbreak, beste batzuen tonoak baino gehiago molestatzen duelakoan nago...
Falta zana!
garzonin 2007-03-14 23:43:49
Barreneko debaldeko epaitegia hasierako komentarioetan egin dute Mikel Ibañez-i buruz, kondena ta guzti. Hemen garzon asko dabil.
irakurle guztioi
elgoibarren.net 2007-03-16 13:10:14
Irakurle eta erabiltzaile guztioi: 
 
Berri honen inguruan eman den eztabaida sutsua eta, momentu batzuetan, gogorra ere izan dela ohartzen gara. elgoiBARREN.net egiten dugunok ez dugu inolako baloraziorik egingo; iritzi guztiak libreki adierazi dira eta jaso ditugun kritikak onartu baino ez ditugu egingo, batzuk oso gogorrak izan arren. 
 
Normalean eztabaidetan parte hartuko ez badugu ere, kasu honetan garrantzitsua iruditu zaigu kontu batzuk argitzea, guztiok ere jakinaren gainean egon zaitezten: 
 
1.- Ibañez-en atxiloketaren berri eman genuen notiziak, gure ustez, interesa zeukalako.  
 
2.- Hasiera batean, esku artean geneukan informazio guztia eman genuen. Arazo batzuk izan genituen datu zehatz batzuk ziurtatzeko eta, ondorioz, erabaki desberdinak hartu genituen:  
 
2.1. Hasieran, atxiloketaren berri izan eta “industrial elgoibartarra” kontzeptua horrela jaso genuen izen desberdinak eman zizkigutelako. Eta gure testua emateaz gain, Gara eta Deia egunkarien linkak jarri genituen, informazioa osatzeko asmoz. 
 
2.2. “Industrial elgoibartarra” kontzeptuari izen-abizenak jarri zitzaizkionean, hirugarren linka jarri genuen: Diario Vasco-rena, hain zuzen ere. Hemen informazioa beste ikuspuntu batetik ematen zen eta, estreinakoz, Patxi Zabaletaren izena agertzen zen. 
 
3.- Barren astekarian, aste honetako alean, Mikel Ibañezen atxiloketaren berri emango dugu, eta euroaginduaren oinarri juridikoaren berri ere emango dugu bertan (epailearen akusazioa eta leporatutakoaren berri). Zergatik emango dugu paperean Interneten eman ez genuena? Orain informazioa daukagulako; Interneten notizia eman genuenean ez geneukan informazioa, alegia. 
 
4.- Errespetatzen ditugu egindako kritikak eta balorazioak, gure obligazioa baita, baina ohar txiki honen bidez zera argitu nahi dugu: elgoiBARREN.net-ek bi helburu nagusi dauzka: informazioa ematea eta irakurleon parte hartzea. Batzuetan asmatuko dugu, eta beste batzuetan ez. Baina ez daukagu ezkutuko bestelako helbururik. Proiektu berri honekin Internetek eskaintzen dituen aukerak aprobetxatu nahi ditugu medio euskaldun, bizi, aktibo eta parte hartzailea sustatzeko.  
 
Hori da lortu nahi duguna; eta zuek denon parte hartzearekin egin nahi dugu, gainera.
elgoibartarra
... 2007-03-16 15:52:04
La Vanguardiatik ateratako informazioa: 
 
"Bayona. (Agencias).- El presunto miembro de ETA Miguel María Ibáñez Oteiza fue detenido ayer por la policía francesa en el aeropuerto de París cuando llegó en un vuelo procedente de Uruguay a petición del juez de la Audiencia Nacional Baltasar Garzón, que le acusa de un asesinato en Elgoibar (Guipúzcoa) en 1988.  
 
Según informaron fuentes jurídicas, Ibáñez Oteiza fue procesado el 24 de julio de 1989 como cooperador necesario en el asesinato, el 6 de julio de 1988 en la citada localidad guipuzcoana, de Francisco Javier Zabaleta Aizpitarte, a quien la banda terrorista acusaba de ser traficante de drogas.  
 
El auto de procesamiento asegura que el hoy detenido realizó labores de localización y vigilancia de la víctima, ya que ambos residían en Elgoibar, "con la intención de acabar con su vida".  
 
El atentado fue perpetrado por el "comando Eibar" de ETA, del que formaban parte, además de Ibáñez Oteiza, Jesús María Ziganda, Juan Carlos Balerdi y Fermín Urdiain.  
 
La Audiencia Nacional solicitó a Uruguay la extradición de Ibáñez Oteiza por esta causa el 18 de junio de 1992, pero las autoridades del país suramericano la denegaron.  
 
Ahora, cuando se ha sabido de la vuelta a Europa del presunto etarra a través de Francia, la Justicia española ha reactivado el procedimiento que se seguía contra él, esta vez no como solicitud de extradición sino como orden europea de detención y entrega o euro-orden.  
 
Ibáñez Oteiza ya fue extraditado a España desde Uruguay por otra causa en 1994, pero entonces fue juzgado y absuelto por falta de pruebas.  
 
La detención de Ibáñez ayer en París fue efectuada por efectivos de la Policía del Aire y de Fronteras y de los servicios de información (RG). El presunto etarra viajaba con pasaporte legal con su identidad auténtica.  
 
Miguel María Ibañez Oteiza, natural de la localidad guipuzcoana de Eibar, de 52 años, huyó de España en 1989, junto con su esposa, a raíz de un incidente ocurrido en su vivienda, situada en la calle Iparraguirre, en la que se guardaba el armamento del "comando Eibar" con el que, presuntamente, colaboraba. Unos ladrones penetraron en la casa y robaron una metralleta.  
 
El 24 de julio de 1989, una vez desarticulada la célula etarra, fue procesado por el delito de cooperación necesaria en el asesinato del hostelero Patxi Zabaleta. Se le acusaba de haber pasado a ETA información sobre la víctima. También se le acusó de colaborar en el asesinato de Sebastián Aizpiri.  
 
El 15 de mayo de 1992, como resultado de una investigación conjunta desarrollada por la policía española y la uruguaya, fueron detenidos en Montevideo un total de quince presuntos miembros de ETA que se encontraban residiendo en la capital sudamericana, entre ellos Ibañez Oteiza. Los detenidos -casi todos ellos reclamados por la justicia española- tenían documentación falsa y vivían trabajando en dos restaurantes de cocina vasca que habían obtenido renombre en la capital uruguaya.  
 
De los quince detenidos inicialmente, la Justicia española presentó demanda de extradición contra diez de ellos, pero los tribunales uruguayos rechazaron la mayoría de las peticiones españolas. Finalmente, sólo tres de los detenidos fueron extraditados: Luis María Lizarralde Izaguirre, Miguel Ibañez Oteiza y Jesús María Goitia Unzurrunzaga. La entrega a las autoridades españolas tuvo lugar el 25 de agosto de 1994.  
 
Juzgado por la Audiencia Nacional, fue absuelto y puesto en libertad el 9 de febrero de 1995."



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 3 bisitari