| Autobus linea berriak eta maiztasun handiagoa astelehenetik aurrera |
|
|
|
| elgoibarren.net | |||||||||
| 2007-03-12 12:01 | |||||||||
|
Datorren martxoaren 19an, astelehenean, martxan jarriko den bidaiarien garraio zerbitzu berriari esker, maiztasun handiagoak eta linea berriek Debabarrena eskualde barruko lotura hobetuko
dute. Izan ere, Gipuzkoako Foru
Aldundiak eta Elgoibarko, Debako, Mendaroko, Mutrikuko, Soraluzeko eta
Ondarroako udalek errepide bidezko garraio publikoa sustatzea adostu
dute. Hiru ibilgailu berri eta 7 gidari gehiago jarriko dituzte, 300.000 euroko kostua izango duen zerbitzua abiarazteko.
Linea berriak, maiztasun handiagoa eta Express zerbitzuak dira Gipuzkoako Foru Aldundiak aipaturiko udalekin eta Eusko Tren Errepideak zerbitzuaren emailearekin lankidetzan egiten duten “apustu sendo eta berrituaren oinarri ”. Joxe Joan Gonzalez e Txabarri Gipuzkoako Diputatu Nagusiak eta Koldo Azkoitia Lurralde Antolaketa eta Sustapenerako foru diputatuak aurkeztu dituzte, eskualdeko alkateak ere bertan zirela, herriarteko zerbitzu berriak eta helburu berriak, gaur goizean Elgoibarko Udalean. • Eibar eta Deba lotuko duen linea azkarrekin (Express), egungo zerbitzua nabarmen hobetzea. • Debabarrenako herriak artikulatzea eta Eibar eskualde buruarekin lotzea, maiztasuna handituz, hartara ondoko eskualdeekin eta Donostiarekin lotura ere hobetze aldera. Gainera, Itziar eta Deba artean, taxi-bus zerbitzuaren bidezko lotura ezarriko da. ♦ ZERBITZU BERRIAK linea hauetan:
♦ Debabarrenako beste linea batzuk: • Ermua-Azpeitia: egungo ordutegiek eta zerbitzuek bere horretan jarraituko dute • Eibar-Azpeitia (gauekoa): Joan-etorriko 3 zerbitzuek jarraituko dute, baina ordutegia aldatuko zaie trenaren ordutegiarekin tartekatzeko. • Eibar Elgeta: egungo zerbitzuek bere horretan jarraituko dute. • Eibartik Pesa-k egiten dituen eskualde arteko lineek bere horretan jarraituko dute.
Flota berria eta gidari gehiago:
* Zerbitzu berriek gidari gehiagoren beharra izango dute, baita autobus berrien beharra ere. Autobus horiek irisgarritasun aldetik bidaiari-bezeroaren beharrei erantzuteko modukoak izan behar dute.
* 7 gidari gehiago behar izango dira
* 3 ibilgailu berri izango dira, egungoekin (12) batera zerbitzu guztiak betetze aldera.
* Urteko km.ak %32,95 gehituko dira; guztira, 238.854 km. Izango dira.
300.000 euroko kostua
Bidaiarien garraio zerbitzu berria martxan jartzeak 300.000 euroko kostua izango du. Finantzazioa:
* Foru Aldundiak (%60)
* Udalek (%20)
* Eusko Tren Errepideak enpresak (%20).
|
|||||||||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|





























