Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kultura arrow ‘Odola’, K*104 taldearen bigarren lana kalean da
Blogak


Eñaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eñaut Izagirre
Pirinioak aintziraz-aintzira


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Uztailak 16, Ehunmilak elgoibartik


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Iratiko Tourra, Euskal Selekzioaren alde


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Jarrai dezagun lanean; egin dezagun amets!


Antton Alberdi
Tantaka-tantaka
Antton Alberdi
Sorgin-orratza eta eremu-sakonera


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Garatetarren gutunak


Barren astekaria

Gida komertziala

‘Odola’, K*104 taldearen bigarren lana kalean da PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-03-09 10:21
Klik haundi ikusteko
Muntxopa
eta Txis elgoibartarrek, Txepe ermuarrak eta Peñal plaentxiarrak osatzen dute K*104 punk & roll taldea. Duela 7 urte fundizioko ‘mobida’ren inguruan sortutako taldeak Odola, 10 abestiz osatutako bigarren lana argitaratu berri du. (Argazkiak eta taldearen bideoklipa ditu)
 

◊    BIDEOKLIPA 
•     Ikus hemen K-104 abestiaren bideoklipa

Fundizioko fruituak
Fundizio zaharrean entseatzen zuten Morbos eta Mutilated Soul desegin ostean sortu zen K*104, aipaturiko taldeetako kideekin. 2.000. urtea zen. Harrezkero hainbat aldaketa izan dira taldean, “7 urtean 5 lokal eta beste horrenbeste bateria-jole pasa dira taldetik” diozku Nestor Fuente “Txis” abeslariak.

Estilo aldaketa

Klik haundi ikusteko
'Txis' abeslaria iazko Trinitate jaietan Madalan
Lehen lanetik (K*104) bigarrengora (Odola) estilo aldaketa nabarmena izan dutela argitu digu Muntxopa gitarrista elgoibartarrak. “Poupourri modukoa atera zitzaigun lehen lanean; abestiek ez zuten bata bestearekin zerikusirik ”. Bigarren lan honetan ildo bat, “onda” bat jarraitzen dutela abestiek uste du.
Txepetxa baxu-jolearen berbetan, “Ostia txarrez ” eginiko diskoa atera zaie. Aurrekoak baino “distortsio eta belozidade” gehiago dituena.

 
 
Bigarrengoan agidanez
Odola argitaratzea majo kostatako erditzea izan dela aitortu digute. Lehen saiakerako emaitzarekin gustura geratu ez eta bi bider grabatu behar izan zuten. Hortaz, urtebeteko atzerapenaz kaleratu dute diskoa. “Kostatakoa izan arren, oso gustura gaude emaitzarekin”. 2006ko azaroaren bukaeran grabatu zuten CDa E.K.P.E.P.E.L.I estudio mugikorrean, teknikari eta aholkulari moduan Karlitros Oi zeukatela.

Hurbileko gaiak

Hamar abestietan beraien inguruko bizipenak islatzen dituzte, “gu zipriztindu eta telebistan agertzen ez dien gai horiek ” azaltzen digu Txisek: “tortura, kartzeletako egoera, abiadura handiko trena, parrandako ajeak...”.

Zuzenekoen umorea eta gertutasuna
K*104 taldeak apirilaren 21ean eskainiko du kontzertua Elgoibarko Gaztetxean. Eskualdeko Gaztetxe martxaren barruan joko dute 7-9 talde gehiagorekin batera.
Zuzenekoetan “umorea eta gertutasuna ” eskaintzen dituztela azaldu digute. Emakumez jantzita ateratzen dira gehienetan, nahiz eta “baserritarrez, marinelez edo baita trajez ere atera izan garen”.
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko

300 ale kalean
%100ean autoproduzitakoOdola CDaren 300 ale jarri dituzte salgai. Gure kabuz ala hil banaketak (Abadiño) eta Barbantxo beltza (Eibar) arduratuko dira 100 ale banatzeaz eta gainerakoak taberna eta Gaztetxeetan eskuratu ahal izango dira. Elgoibarren, Txuri-Beltz eta Iratxo tabernetan eta Gaztetxean.
 
CDa eta fanzinea
Ohitura dutenez, CDarekin batera abestien letrak eta bestelako informazioa biltzen duen fanzinea eskuratu daitezke 5 euroen trukean.
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Las pistolas...
Fundician 2007-03-09 11:58:58
Lan bikaina, benetan! 10 punk abesti zital, nahiz ta baten batek 80ko hamarkadao trash metala gogoratzen duen (metal militia)!!! Aurrera jarrai dezatela, horrelako talde gutxi geratzen baitira.  
 
Bideokliparena ere ideia bikaina!! Hellgobar Films rules!!
segi horrela!
berrigorri 2007-03-09 11:59:46
kañeroak eta autentikoak! asko disfrutatu dot bideoklipakin. ea zuzenian ikusteko aukera izaten dogun.
...
elgoibartarra 2007-03-09 16:16:45
Ekimen abertzale guztietan parte hartzen dute, abeslariak batez ere, eta gazteleraz abestu? 
 
Penagarria...
kalidadea edo...
Koldito 2007-03-09 16:29:36
Eskerrak Elgoibarren musika egiten duen beste jende bat dagoela..
...
Elgoibartarra ere 2007-03-09 19:09:25
beste elgoibartarrari erantzunez: pixkat gehiago informatu zaitez hurrengoan. Abesti horren letra Paulo Coelho idazlearen posia batean dago oinarritua, eta originala gazteleraz denez, gazteleraz egin zuten abestia. 
 
Penagarriagoa da jakin gabe kritikatzea.
Oso ona
Luis 2007-03-09 21:09:57
Oso ona , segi jotzen, herri honetan ez dago talde batbe soberan.
...
elgoibartarra 2007-03-10 00:00:52
Ez nekien Coelhoren olerki edo testu batean oinarritua zegoenik baina orain askoz ere penagarriagoa dela esatera ausartzen naiz. Tripi bat jan zuen hark Brasilen eta oraindik ez zaio pasatu... 
 
Kolditok esaten duen moduan eskerrak Elgoibarren musika egiten duten beste talde batzuk daudela...
umm!
kolditoren lagun bat... 2007-03-10 18:44:29
15 urte dauzkate, beraz musika ez dute batere gaizki egiten...
zorionak K104, beti aurrera
ion 2007-03-11 20:26:32
ez galdu denborarik "euskaltaliban" eta konpañiarekin. zorionak ezker abertzaleko kide izan eta batzutan(tamalez) nahita baina sarritan beste aukerarik ezean gaztelera erabiltzen duen honen partez
tasuna
garbi 2007-03-11 22:47:07
hijiene pixkat bat ere...
elgoibartarrari erantzuna
ieup 2007-03-14 18:03:38
Eskerrak zu bezalakoa ez den jendea dagoen herrian,gajoa!Aupa mutilak!eta ez egin kasu lelokerieri!
garate
mikel 2007-03-14 22:40:13
mundu honetan gustu diferente asko dago baina komentario infantil hauek egiteko hobe dezue o.t.ikusten geratzen bazarete.talde oso gutxi dago elgoibarren eta animau egin behar zaie.eutsi horri
ERANTZUNEZ
TXIS KOELLO *104 2007-03-14 23:07:40
Erreza da aurpegia eman gabe, edozer aittatzea, agerian dago elgoibarren.net honetan agertzen diren “komentaiuak” irakurri ostian.  
Bo asteko, zuri penagarri, horrela sinatzen dezu, ha ez, ... moduan agurtzen zera ta, igartzen da ez gaittuzula sekula entzun, ez zuzenian ez grabatutako kantarik. Kanta hori guk KOELLO 104 izenburua jarri geniona, Alfonso Sastrek idatzia da; jende askok nahasten du gure taldean izena, Pablo Coelho idazle brasildarrarekin, baina ez da horrela, berez pintore batengatik dator, erantzun osoa gure O. zbk daukazue.  
Baina jarrai dezadan zurekin, ... , gazteleraz abestearen arrazoia erreza da, itzulpena ez nuen atsegin, beraz ia dena gazteleraz abestea erabaki nuen. Baina gazteleraz bezalaxe beste hizkuntz batzutan ere abesten degu, bideoklipa agertzen den lanean kanta bat, uatxi uarez, abesten dot, eta Odolean, bat ingelezes, ta hurrengoan batek daki.  
Argi lagatzen duzu purista osoa zarela, ez dakidanez nor zeran ezin luzatu, baina jaungoikoak eta lege zaharrak babes zaitzala, zure pentsamenduek hutsaren hutsa bait dira. Ez dut sekula Coelho-ren idatzirik irakurri baina gogoa piztu zaidala ziur euki. Bitartean jarraitu bakarrik euskaraz idatziriko argitalpenak irakurtzen, euskarazko utses eginiko tb eta filmak ikusiz, eta noski ez entzun eskaraz ez den musikarik, Mikel Laboaz zer pentsatuko ote dezu, naixo ez jakin.  
Kolditori arrazoia eman beharko zaio, bai herrixan badare hamakia musikari hon, baina ez talde, eh penagarri. Tamalez gaur egun gure herrixan ez dago duela hamarkada bat zauan uzta, FUNDIZIUA bota zutenetik, herriko musik-eroek ez dute txokorik izan elkar biltzeko eta gauza berriei sorrera emoteko. Han sortu ziren gaur arte iraun eta dirauten eXperimentuak; Arima Beltzak orain dela gutxi geldiunean sartu dira, Sinuosekoek hor darraite bere urteroko emanaldiekin, 11 dagoneko, eta kolektibo moduan herri kutre honetara beste musika mota batzuk entzuteko aukerak ekarriaz, Hellgoibarkuak ere hor dabiltz berriro ere Heidi Metalari emanaz,... Ta ezin ahaztu atzerriratutako musik-eroak, Aterkingseko parea, Napoka Iria-kuen proposamena, edo Heybarreko Legarreko lokaletan prestatzen hari direna beste herritar batzuk. 
Konponbidea, erreza ENTSEGU LOKALAK.  
umm! Eri arrazoia emango diogu, nik behintzat izter bakoitzean badittut 15 urte, eta hori gutxi balitz nerabetasun kronikoaren sindromeaz jota nago. 
Tasunagarbi, errua ez da nirea behintzat, jipiez inguratuta bizitzeak hori dakar, lagun batek dion moduan, dutxa faxismoa da ta xaboia esklabutza. 
Bukatzeko gonbidapena luzatu daneri, zuri ere penagarri, garagardoak zure kontu, datorren larunbatian,hilak 17 Berrizko gaztetxian joko degu, eta datorren hilak 30 Lerun Txikiko etxe okupatuan “Odola”-ren aurkezpen jaixa eingo degu. 
P.D. 
[B]ERREFUXATUEK EUSKAL HERRIAN LIBRE BIZI BEHAR DUTE[/B] 
Ba oixe, guzti ori gera, baita ere geiago ere, nahi duzuen guztia guri axolik ez.
kritikak maitte ditut
txepetxa 2007-03-15 22:38:58
Ba hori izenburuak dioen moduan kritikak maite ditut, fusta rematxatuekin zein nata ta txanpainegaz badatoz askoz hobe! Ezer gutxi dekot Txisek lagatako komentarioari atxikitzeko, azken finean lekutxo hontan utzitako "perlak" ez dizkidate barrenak ezta pixka bat aztindu, beste baten gehiago saiatu eta kritikak egin behar diren moruan egizuez, prest egonen naiz guztiei behar dan moduzko erantzuna emateko, edo igual ez auskalo... Neu zuen paperean egonda aker basati baten antzera ene hitzjario amaigabea martxan jarriko neban, eta ene barneko gutizi ilun guztiak teklatu anker honen bidez xedeari zuzenduko nizkioke kupidarik gabe. Ale, zuen kritikak askoz gehiago landuko dituzuelakoan, koldito and kompani espero kapaz izatea, agurtzen da musika gustu bako baxujolea.  
Askatasuna ala hil!!
hau da ohorea
berrigorri 2007-03-16 01:30:28
pozten naz txis eta txepetxa hemen irakurtzeak, ezagunak ditut eta hurbil-hurbiletik dakit eta jakiteko lein , komentarixo infantil batzuei barretxo bat besterik ez botatzen. 
Aupa Odola! Aupa K*104 eta aupa zuek!
baso zabalian
ezebez bat izotzakin 2007-03-19 12:51:42
Aupa koellotarrak! Zuen musikia estimatzen dakixanak baloratzen zaitxuzte ta ez dakixanak beretzat kalte. Animo ta segi aurrera
Koello 104 cda
Ejekutor 2007-04-01 18:18:25
Koello 104 entzun nahi baduzue hemen daukazu lotura. 
 
ed2k://|file|Koello%20104-Odola.%20Euskal%20Herriko%20Punk-rock%20taldea%20euskadi%20euskal%20musika. rar|31066273|2F1DCC3A4E73E51CCE5DCD4F0AC2DF07|hRNHCZUVEFXQGJ N3AU4QMOQBY7LTTA3CC|/  
 
Zuzenean emule bilatzalean ipini eta jaitsi.
paketes!!
Zuen ametsgaiztorik txarrena 2007-04-30 20:03:51
Parrandan ondo konpoduko zarie baina musika egiten nere zalantzak ditut. Diskotik zuzenera asko aldatzen dira gauzak. Baxujole skinak abestiak ikasi beharko lituzke eta zer esanik ez gitarrajole tximaluzeak, grabaketarako bakarrik ez du balio, zuzenean ere introak ganoraz jo behar dira. Azkenik Nestorrr..... Gehiago jan ezkero Pavarottiren antza hartuta hobeto konponduko zinake. Baterijolea ez dut ezagutzen baina zerbait ibilitakoa ematen du eta tira... lastima ilerik ez duela bestela Bisbalentzat bateria jotzen arrakasta handia izango luke... Besterik gabe segi palestran, ia beste 7 urte jarraituz gero behintzat afinata igotzen zareten eskenatokira!!



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu merkadilloa Plaza Txikira eta Leku Ederrera ekartzea?

Azken komentarioak


Bai bina...
merkea...??? nik udalari zu bezala ordaintzen dut...
(JMS)

Eskerrik asko Juanito Gorostiz...
Esker ona beste Elgoibartar eredugarri bati gaur e...
(Sanroke)

Itsu
Bada oraindik begiak zabalik daramatzaten politikorik, eskerrak..
(jon larrañaga)

ZORIONAK
Zorionak! udalak gazteen eguna hiltzen lagatzen ar...
(joseba)

Eskerrak eman behar
Elkarrizketatik barne ta pertsonalki, ni, Jose Lui...
(txelu)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Trinitateak 2010

Gotzon akorduan hartuta

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Zine agenda

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 56 bisitari