Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Besterik arrow Musika instrumentuek ba al daukate sexurik?
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Mediateka


2007

Gida komertziala

Musika instrumentuek ba al daukate sexurik? PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-03-08 11:58
Klik haundi ikusteko
Lasai, ez gara zoratu-eta. Musika instrumentuak aukeratzerakoan emakumeen eta gizonezkoen gustuez ari gara. Hau da, ba al dago diferentziarik neska eta mutilen artean musika instrumentuak aukeratzerakoan? Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolara jo dugu informazio eske. Ikusiko duzuen moduan, kontu honetan ere sexuak badu eraginik.



Inazio Bereziartua Musika eta Dantza eskolako ikasleen DATU-TAULA

IKASLEAK
(2006-2007 ikasturtea)

 

 

 

 

NESKAK

MUTILAK

Guztira

Biolina 

24

3

27

Biolontxeloa

7

-

7

Z. Txirula

14

4

18

Oboea

2

-

2

Txistua

7

3

10

Pianoa

45

20

65

Eskusoinua

18

2

20

Panderoa

19

2

21

Trikitixa

19

6

25

Tronboia

-

12

12

Perkusioa

-

32

32

Klarinetea

9

16

25

Gitarra

14

31

45

Saxofoia

4

18

22

Tronpa

1

3

4

Tronpeta

-

20

20

 

 

 

 

GUZTIRA

260

239

499

 

IKASLEAK

 

 

 

 

Neskak

Mutilak

Guztira

Kantu korala

35

51

86

Dantza

90

50

140 

Ondorio interesgarri batzuk:

•    Biolontxeloa eta oboea emakumeek bakarrik aukeratu dituzte.
•    Tronboia, perkusioa eta tronpeta, berriz, gizonezkoek bakarrik aukeratu dituzte.
•    Biolin, zeharkako txirula, piano, eskusoinu, pandero eta trikitixa ikasketetan emakumeak, nabarmen, gehiengoa dira.
Klik haundi ikusteko
•    Klarinetea, gitarra eta saxofoi ikasketetan, berriz, gizonezkoak nagusitzen dira alde handiarekin.
•    Instrumentu familiei dagokionez, emakume gehiagok aukeratzen ditu hari-instrumentuak (biolina, biolontxeloa...); gizonezkoek, aldiz, metalezko haize-instrumentuak (tronboia, klarinetea, saxofoia...).
•    Arrakasta gehien duen instrumentua pianoa da, 65 ikaslerekin (45 emakumeak). Pianoaren atzetik gitarra da erregea, 45 ikaslerekin, hauetako 31 gizonezkoak.
•    Euskal tradizioko instrumentuetan emakumeak dira gehiengoa. Trikitixa, eskusoinua eta panderoaren kasuan alde handiarekin, eta zertxobait berdinduago azaltzen zaigu txistuarenean (7 neska eta 3 mutil).
•    Dantzan ere emakumeen kopuruak (90), ia bikoiztu egiten du gizonezkoena (50).
 
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Tronboia
Jun 2007-03-08 23:20:42
egixa da ez det sekula ikusi adibidez neska bat tronboia jotzen. zergaitik ote? Bitxia da bai.
Musika tresnen ganean...
iturria 2007-03-11 10:41:35
Aspaldiko kontu zaharrak gogoratu dodaz barri hau leidu ostean. Musika ikasten emoneko urtetan ikusi nebana kontauko dautsuet. Gurasoen aginduz auzoko gazteakaz batera joan nintzen herriko andra batengana izena emoten. Halan ba, pentagraman dindilizka egozan notak zegokon soinuagaz lotzen genduzan hasiera batean. Kasuak kasu, bigarren urtean hasi gintzezan tresnak jotzen. Akordeoia eta pianoa baino ez eukozan andra hak. Mutilok akordeoia hartzen genduan; neskak, ostera, pianoa. Hantxe egineko denporaldian andra hak ez eban egundo galdetu bi musika tresna horreen artean zein izango zan gurago genduana. Guk be ez genkian aukeratu ahal zanik, ezta burutik pasau be. Mutil bat pianoa joten ikusi izan bagendu, harridureak behar ez diran gauzak pentsau arazoko euskuzan. Orain ulertzen dot dana. Ez dago andrazkoa edo gizonezkoa dan akordeoirik ezta pianorik be. Neskak arrosa eta mutilak urdin koloredun arropakaz janzten genduzan. Ez ete gara atzera be jausiko lehenagoko erratu bardinetan! Ez neunke gura.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 3 bisitari