Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Aisia arrow Zapatuan inauguratuko dute Idotorbeko bolatoki berria
Blogak


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Far east aldera


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Coldplay Vs Satriani


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Amaitu da, se akabo!


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Negu hurbila


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Marroiak eta pagotxak


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Barren astekaria

Gida komertziala

Zapatuan inauguratuko dute Idotorbeko bolatoki berria PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-03-07 11:17
Klik haundi ikusteko
Zaharra zegoen toki berean, baina goitik behera berritu dute Idotorbe-San Pedroko bolatokia. Zapatu honetan, martxoaren 10ean, inauguratuko dute bolo saio batekin. 30.000 euroko kostua izan dute, gutxi gorabehera, berrikuntza lanek.




Idotorbe San Pedroko auzotarrek bolatoki berriaz gozatzeko aukera izango dute aurrerantzean. Jesus Mari Azpiazu auzo-alkateak akorduan dauka aurreko bolatokia "auzolanean eta Udalak lagatako materialekin“ eraiki zutela duela 30 urte inguru. Azken urteetan, baina, baldintza oso eskasetan zegoela aitortu digu. “itoginak, zoru gorabeheratsua... bolatoki bat baino bertan behera lagatako txabola bat gehiago ematen zuen ”.

Egurrezko teilatua eta argi instalazio berria
Uralitazko teilatuak bi isurkiko egurrezko teilatu ederrari egin dio lekua. Buztin lurrez eginiko zoru berria ere jarri diote bolatokiari, eta baita, argi instalazioa ere. Berrikuntza lanek 30.000 euro inguruko kostua izan dute.
 
Klik haundi ikusteko
Egurrezko teilatuaren itxura berria
 
Klik haundi ikusteko
 
 
Inaugurazioa martxoaren 10ean (zapatua)
•    Eguerdian bazkaria egingo dute bolatokia berria egiteko lanean jardun duten guztiek.
•    17:00etan Bolo Txapelketa hasiko da. Euskadiko Hiru Txirlo Bolo Txapelketa martxoaren 16an hasten denez, sasoian jartzeko aukera polita edukiko dute, hortaz, herriko bolariek.

Pilotaleku estali eta soziedade berria, hurrengo helburuak
Klik haundi ikusteko
San Pedroko pilotalekua, 1977ko ekainaren 29an eraikia
Azpiazuk azaldu digunez, bolatoki berriarena auzoan egitea aurreikusten dituzten berrikuntzetako bat besterik ez da. Izan ere, Idotorbeko pilotalekua estaltzea eta auzotarrak elkartzeko soziedade bat eraikitzeko asmoa adierazi diote Udalari. “Aurrekontu handia eskatzen duten lanak dira, ordea, urratsez urrats egin beharrekoak. Momentuz bolatokiarekin hasi gara. Ezker paretako frontoi berri bat egitea zen gure hasierako asmoa, baina diru asko behar zela ikusi genuen".
Auzotarrentzako soziedadea, berriz, frontoiaren atzealdeko frontoitxo txikia dagoen lekuan eraikiko luketela aurreratu digu Azpiazuk.
 

 

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

30.000 Euro bolatokian, zer da hori?
Isidro Salamanka 2007-03-07 12:58:29
Gehiago jokatuko da Sanpeterreko jaietan Farias eta Kubaten artian. Horren portzentai bat kobratu beharko luke bertako gestoreak, Loterias y Apuestas del Barrio, eta horrekin egin mantenimendua (ta berdin Lorenz Deuna eta Sanroken.  
Bestalde, aprobetxatuz, ikastolako Kanika Zirkuitoa eta Karabantxel-eko (protekzio ofizialeko etxe bikainetako) botellodromoa konpontzeko deia egiten det.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elgoibar Koloretan

Publizitatea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Zer eskatu diozu Olentzerori?

Zine agenda

Azken komentarioak


BERRI ONA?
Ongi irudi dakizuke Lehendakaria gurean izatea, ba...
(MarkinaXemein)

Komentarioak
Beste egunean atal honetan komentario bat egin nue...
(Paipi Mamua)

BERRI ONA
Horrelako ekitaldiek gure herriaren izena munduan ...
(Paipi Mamua)

VENECIA
Nik ere atera nituen bere garaian bai Veneciako et...
(Paipi Mamua)

Helbidea oker
Gaizki ez banabil, direkzioa txarto agertzen da notizian. www.botasarean.biz
(elgoibartarra)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 7 bisitari