| GREDOS - Kronika argazkiekin |
|
|
|
| Morkaiko | ||
| 2010-10-14 21:52 | ||
|
Horrela, aurreko ostegunean izena emanda genuenak bilera bat egin genuen erabaki bat hartzeko. Azken eguraldi iragarpenak ezer onik ez zuten ematen eta 20 bat lagunek baldintza hoietan nahiago zutela ez joatea esan zutenez irteera honetara autobusean joatea baztertu genuen.
12 pertsona geuden joateko prest. Bagenekien erabaki zentzuzkoena ez joatea zela, baina aurten eguraldiarekin ez dugu zorterik izan eta amorrua ematen zigun azken irteera hau bertan behera laga behar izateak.
Zapatu goiza heldu da. Goizeko 9retan gelditu eta 3 kotxeetan Avilarantz habiatu gara. Burgos aldean euria hasi eta aurrerago beldurrezko zaparradak erortzen ari dira. Gredosera heldu baino pare bat ordu aurretik Elola aterpetxetik dei bat. Zer ote?? Ostiral iluntzetik ordurarte euria etengabe ari duela. Aterpetxera heltzeko erreka bat gurutzatu beharra dagoela eta erreka oso handituta datorrela informatu gaituzte. Momentu batzutan erreka gurutzatzea ezinezkoa dela. Holakoak ekiditeko zubi bat jartzeko proiektua badagoela esan digute baina orain zubirik ez dagoela.
Bidean ogitartekoa bazkaltzeko gelditu eta berria gure artean zabaldu ondoren urduritasun apur bat sentitzen dugu. Berriak ez dira onak baina guztiak ados gaude aterpetxera heltzeko saiakera behintzat egin behar dugula. Avila inguran egualdia ez da horren txarra baina Gredoseko mendikatea lainoz estalita dago eta ibilbidea hasi behar dugun aparkalekuan haizeak eta euriak gogor jotzen dute. Goretex, pontxo, aterkiak hartu eta gora. Berriketa gutxi gure artean, pentsakor goaz.
Hasiera ona ez den arren, 4 egun zoragarri igarotzeko
bidean dira morkaikotarrak.
Bata bestearekin berriketan, bidea erraza da eta eguraldiak
hobera egin du.
Aterpetxe ondoan dagoen lakua ederra dela ikus daiteke,
argazkian agertzen direnak zer esanik ez!
Igaro beharreko zatia ekipatua dago, baina banaka igarotzea
da zuhurrena.
Hauek bai ausartak! Hala ere pozik dirudite.
beharrezkoa da.
Igande goizean 7 eta erdietan iratzargailuak jo du. Eguraldia begiratzera joan eta euririk ez dago. Lainoak nagusi dira baina ezin dugu aukera galdu, beraz guztiak gora, gosaldu eta 9retan martxan gera. Almanzor mendia lainotuta dago, beraz, 5 lakuetarantz habiatzea erabaki dugu.
Ibilbidea gorabeheratsua da baina malda errexekin. Errekatxo bat ere pasatu dugu eta bakarren batek irrist egin eta hanka belauneraino sartu badu ere, gogotsu goaz aurrera. Azken leporantz goraka goaz eta lainotan sartu gera. Lainoak zirimiria bailitzan buztitzen gaitu baino ateruneak ere ikusten dira. 3 ordutan Portillo del Rey-ra (2.374m) heldu gera. Hemendik behera 5 lakuen bailara ikusten dugu. Ikuspegi polita daukagu goitik. Leku lasai eta berezia dirudi baina arratsalderako eguraldi txarragoa dago emanda eta bertaraino jeistea gehiegi litzateke beraz talde argazkia atera eta aterpetxerantz habiatzea erabaki dugu.
Errekatxo honek zenbait buruhauste edo "bustitze" eragin
dituen arren, jendea ez da kikildu.
Portillo del Rey-n taldeko argazkia ateratzeko inguru-maria
ederra daukagu.
Aterpetxera bueltan, aurrean, XVII. mendean bertan kokatu
ziren glaziarrek birmoldatutako egiturak ikus daitezke: bloke erratikoak, ildaska glaziarrak... Astelehen goizean ere 7 eta erdietan gora. Eguraldia ona da eta Almanzor mendia (2.592m), inguruko altuena, lainorik gabe dago. 9retan habian gara. Hamabiok gogotsu goaz goraka, bidea gero eta tenteagoa den arren. Bide ondoan uda honek urtu ez duen elurra dago oraindik. Lainoak gero eta nabariagoak dira baina oraindik tontor ingurura ez dira hurbildu. Haize hotza dago baina aldapa gora berotuta goaz. Honelako baten, elur maluta gutxi batzuk erortzen hasi dira. Oso gutxi diren arren, atmosfera hotza dagoen seinale garbia da.
Bata bestearen atzetik kontu kontari igoera leunagoa
egiten da. Atzean, Almanzorreko zirkuaren hegala ikus daiteke. Portilla del Crampon-era (2.405m) heltzeko eskuak ere erabili behar dira, harri batzuk izotzarekin estalita daude eta lepo honetara esku hotzekin heldu gara. Hemen zerbait jan, indarrak berreskuratu eta azken zatiari ekiten diogu. Badakigu zatirik zailena dela eta arriskuak ere baduela.
Kanalean gora, irribarrea galdu gabe jakina.
Azkenengo zatian iada, zatirik zailenak direnez arreta handiz
eta lasaitasunez hartu beharrekoak.
Azken blokeetan gora, eskuen laguntza beharrezkoa da.
Talde txikietan argazkiak ateratzen.
Jaitsierarako ere talde bezala lanean, aurrekoak atzekoen zain.
Tontorrean taldeko argazkia ateratzea ezinezkoa zen arren, beheratxoago aterata ere ezta ezer pasatzen.
Elola aterpetxea
Lagunartean kartetan jolastea baino zer hobe?
Eguraldia hobetu dela ikusirik, Morezonerantz bidean.
Morezon mendiaren gailurrean lainoa nagusi
Morkaiko-kideak beste behin txapeldun!
Argazki gehiago link honetan ikusi ditzazkezue: GREDOS 2010 MORKAIKO MORKAIKO ME
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|



























