Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Ekonomia arrow Industri sektorean barneratzeko ateak zabaldu dizkie IMHk etorkinei
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Gida komertziala

Industri sektorean barneratzeko ateak zabaldu dizkie IMHk etorkinei PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-03-07 08:26
Klik haundi ikusteko
IMH
k, Eusko Jurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte gaietarako Sailarekin elkarlanean, etorkinei formazio ikastaroak eskaintzen dihardu. Une honetan 11 atzerritar ari dira tornuko programazio ikastaroa egiten.

 
 
 
Etorkinak industri sektorean barneratzeko gela irekia izeneko egitasmoaren helburu nagusiak: etorkinei industria sektoreko ateak zabaltzea eta bertan jarduteko formazioa ematea dira.
 
11 atzerritar 
Klik haundi ikusteko
Gisa honetako lehen ikastaroan 11 etorkin ari dira formazioa jasotzen: 8 marokoar (5 gizonezko eta 3 emakumezko), 2 kolonbiar eta emakume argentinar bat.

Tornuko programazioa ikasten ari dira, tornuko langileak izateko oinarrizko formazioa jasotzen, alegia. Darabilten metodologia propio atzerritarrentzat prestatutakoa da, beraien ezaugarri (hizkuntza) eta beharretara (ordutegi) egokitu baitute. Askok lana daukate eta ikastaroan parte hartzeko esfortzu handia egin behar dutela adierazi digute irakasleek, “ezin baitute ikastarora etortzearren langabe egon”.
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko


Erakundeen kolaborazioa
Formazio ikastaro hauek antolatu eta etorkinak aurkitu eta motibatzeko erakundeen laguntza jaso du IMHk. Elgoibar, Eibar eta Ermuko Udalak eta Gurutze Gorriaren laguntza, besteak beste.
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Beldur pixkat
Fede 2007-03-08 23:44:28
Beldur pixkat sentitzen dut etorkizunerako hau ikustean. Bizi osoan preokupatuta egoten gara lana izango dugun edo ez pentsatzen.Lanpostu finko bat topatu nahi izaten degu eta elgoibar "makina herramintaren hiriburua" izanik, hau da elgoibartarren ogibide nagusia,eta orain jada kanpotik datozen etorkinek beraiek kendu diezagukete lanpostua.Gure ondorengoen etorkizunaren bermea zihurtatuta al dago?
Konplemento
Lorea 2007-03-09 07:58:25
Nik uste dut memoria arinegia dugula. Elgoibarren zenbat jende dago kanpoan jaio direnak? ((andaluzak, gallegoak,...) eta hemen gaude denok: bertakoak, kanpoan jaiotakoak eta bertakoak gurazoak kanpotarrak izandakoak. Kanpotar haiek, eguneroko beharrean, insertatu egin ziren eta hemengoak bihurtu dira (heuren jaioterria ahaztu gabe, noski). 
Oraingo egoera berdina da, espainiako jendea izan beharrean beste toki batekoak direla (Colombia, Pakistan, Ecuador, Marruecos,...) baina gauza bera da. Emigrazio faktore gustiekin datoz(diru gutxi, hizkuntza, desarraigoa, erlijioa, familiarekiko laguntza gabe,...) 
Nere ustez horrelako egoerak aurre eramateko talde biak prestatu behar garela, bestela jai dago¡, talde bi horiek (datozenak eta gaudenok) talde bakar batera pasatuz, baina ez da erretza kontutan hartzen badugu zer nolako egoeretan datozen eta zer nolako begiekin ikusten ditugun.  
Nola ikusiko genuke egoera bera gure seme alabek Colombiara joateko beharrarekin ikusiko bagenuke?. Honetaz reflexionatzen badugu, nola ikusiko genuke egoera?. 
Garbi daukat reflexionatzeko beharra dugula. 
Mundua ikusteko prisma asko daude eta denak dira onak, konplementatu egiten gaituzten eta.
eta irabazitakoa non gastatzen dute?
irakurle bat 2007-03-09 08:38:55
Ados nago zuk idatzitakoarekin Lorea, baina,... bai andaluzak, bai gallegoak, eta hauek ere berdin jokatutako dutelakoan nago... nora eraman dute hemen irabazitako guztia? Beraien herrialdeetara. Ezagutzen al duzu horietakoren bat jubilatu ondoren hemen gelditu dena? Guztiak edo ia gehienak bueltatu dira beraien herrietara hemen irabazitako diruarekin egin dituzten etxe dotoreetara. Ez dute xentimo bat bera ere ez hemen inbertitu. Eta gainera, etorkin hauek behintzat, dena dute aukeran, dena nahi dute dohainik, dirua gastatu???? ezta pentsatu ere ez. Gutxienez hemen utziko balute irabazitakoaren zati bat edo behintzat hemengo bizitzan parte hartuko balute, gu ere errazago moldatuko ginateke beraien artean.
Langile bila
Sektoreko langilea 2007-03-09 11:21:14
Lasai, ez izan beldurrik. Antzeko makinatarako langile bila gabiltz eta ez dugu elgoibartar edo ingurukorik aurkitzen. Badirudi gero ta jende gutxiago dagoela gazte artean ta gainera gehienak ez dutela eskuak zikintzeko lanik nahi. Ez dut uste etorkin hauek beste batzuen langabezia suposatuko dutenik....
Egia
neu 2007-03-09 11:36:23
Askotan entzuten da sektoreko langileak esan duen hori: bertakoek egin nahi ez dituzten lanak egiten dituztela kanpotarrek. Bertako batek hori frogatu edo egiaztatzia informazio baliagarrixa dala uste dot.
"IRAKURLE"ARI ERANTZUTEN
LOREA 2007-03-09 14:08:06
BARKATU IAZU, IRAKURLE, BAINA EZ NAGO BATERE ADOZ ESATEN DUZUNAREKIN. GAUZAK JENERALIZATU EGITEN DUZU ETA HORI, NERE USTEZ, EZ DA BIDEZKOA. HEMEN BIZI DIREN BITARTEAN, GU BEZALA, HEMEN KONSUMITZEN DUTE (JANARIA, ARROPA, ETXEKO ALOKAIRUA,...)  
HEUREN "ZAPATAK" JANTZIKO BAGENITU BESTE MODU BATERA IKUSIKO GENUKE EGOERA. 
LOREA
federi
gontzal 2007-03-09 15:45:33
Fede, preokupatzikoa da zure hausnarketa. Uste al duzu gure arazoa etorkinak etortzia izango dela? badakizu zenbat etorkin etorri dira azken berrogeitamar urtetan? Milaka eta milaka, beraien artean nire guraxoak. Alde egin behar dugu edo elgoibartar peto peto-ren kategorixa dut? Oso preokupatuta bai, baña zure ideikin.
Fedekin
Zaharra 2007-03-09 17:00:29
Arazoa ez da etorkiñena, hemengo teknologia kanpokoei erakustea baizik. Elgoibarko enpresek alemanei (batez ere) kopiatu zizkien diseinuak eta asmakizunak, baina ez dot uste alemanak IMH antzerako zentruak sortu zutenik geuri erakusteko.  
 
IMH-an txinatarrak ikusten ditudanean neri ere beldurra ematen dit. Honek ez dauka arrazismoarekin zerikusirik, geurea dena piskat defenditzerekin baizik. Adibidez txinatar geienak ez dira Elgoibarren bizitzera geratzen, makina erramintari buruz ikasi eta etxera doaz bueltan, gero hemengo enpresek egiten dutena askoz merkeago egiten hasteko. Eta horrek zer dakar?
Fede
gontzali 2007-03-09 20:16:32
Ba sentitzen dut Gontzal baina ez dizut gezurrik esango. horrela pentsatzen dut eta gende askok ere bai, nahiz eta oso altu ez esan batzuk.Arrazizta? ba agian, baina zer da zehazki arrazizta izatea. 
Nire hausnarketa adierazteko gogoa sentitu nuen, horrela pasa zitzaidalako burutik(JENDE ASKORI BEZALA, nahiz eta inorekin komentariorik ez egin) eta jakiteko ia jendeak zer pentsatzen duen hortaz.Agian etorkizunean ez dut horrela pentsatuko edo agian bai.
Etorkinekin nahasten ditugun jarrerak
Kulturartekotasuna 2007-03-12 15:15:57
Esandako guztia, gure gizartearn islada garbia da. "Etorkina" hitza entzuten dugunean, batzuek beti berdina pentsatzen dugu: lana kenduko digutela, dirua lortzera solik datozela... Eta hori gutxi balitz, kultura bakoitzari ezaugarri batzuk gehitzen dizkiogu, gainera ezaugarri horiek guztiak, denei orokortuz: Kolonbiako emakumeak diruagatik soilik maintemintzen dira, errusiako jendeak lapurretak egiten dituztela, Kubanoak alper batzuk direa... Honekin guztiarekin pertsonak ezaugarri batzuengatik sailkatzea lortzen dugu, benetan pertsona ezagutu gabe.  
 
Baina hori bakarrik ikusi behar dugu, etorkin baten aurrean topo egiten dugunean? Ezin ahal gara euren ezagutzez, hizkuntzaz, baloreez... aberastu? Gurea defendatzea ondo dago, baina inori min egin gabe, edo jakin gabe ez hitz eginez, edota bestearengatik interes minimo bat izanez, besteak beste.  
 
Horrelako jokaerak ikusita, zera azaldu nahi nizuen, kultura ezberdineko jendearekin harremanetan jartzen garenean, 3 jokaera mota izaten ditugula: 
ETNOZENTRISMOA: Besteen kulturara hurbiltzen gara, baina gure kulturen parametroetatik begiratuz. Jarrera honen kontsekuentzia, elkar ulertze falta da. Azken finean, pertsona bat ulertzeko bere azalean jarri behar gara, ba kultura ezberdineko jendearekin topo egiten dugunean, berdina egin behar dugu, euren baloreak aintzat hartuz ezagutu.  
ERLATIBISMO KULTURALA: Beste kulturak ezagutzeko jokaera hartzen dugu, baina hau gure baloreetatik begiratuz. Kulturen arteko berdintasuna begiratzen da baina akts handi bat eginez: Errespetuan solik geratzen da jokaera hau " nik errespetatzen zaitut, baina zu zure etxean, eta ni nirean". Portaera honek, kulturen arteko topaketa eta elkartrukatzea falta da. Honek, 3 jarrera ekartzen ditu. Alde batetik, getizazioa ( kultura maioritarioa eta minoritarioan artean gertatzen da), beste alde batetik, erromantizismoa dugu ( errealitatearen bisio desformatu bat dugunean gertatzen da eta generalizaziora eta errealitaea puztera jotzen dugunean gertatzen da), eta azkenik, jarrera kontserbazionista dugu (Kulturak ez nahastea dela egokiena uste dutenen artean gertatzen da).  
KULTURARTEKOTASUNA edo INTERKULTURALISMOA: Beste kulturen arteko errespetutik, beste kulturen arteko topaketa bat bilatzen du. 
 
Hau irakurri ondoren, hausnarketatxo bat proposatzen dizuet guztioi: non kakatzen duzue zuen burua? Ez duzue uste, beste kultura batzuk ezagutuz, aberastu gaitezkela? Ez duzu uste INTEGRAZIOA bultzatu behar dela? Denok gure aldetik pixka bat jartzea hain zaila al da? Benetan etorkinen egoerak ulertzea hain zaila iruditzen zaizue? Euren egoera berdinean egon arte ez ditugu ulertu behar? edo ez diegu aukera bat eman behar?  
INTEGRAZIOA: norberaren identitate kulturalak eta ohiturak mantendu, beste kultura batzuetako esperientzia positiboak bilatuz eta baloratuz.
Integrazioa
fredy 2007-03-12 22:42:51
zuk uste duzu guk gure identitate kulturalak eta ohiturak mantenduko ditugula beraiek bereak mantentzen baldin badituzte? Ez al behar luke izan alderantziz? hau da integratzeko beraiek gure ohituretara egokitu, gure hizkuntza ikasi eta abar...
integrazioa
kulturartekotasuna 2007-03-13 10:04:36
Integrazioa eman dadin, lehendabizi, guk eurak ulertu eta eurekin harremandu behar gara. Beraiek gure interesa piztu dela eta hemen bizitzeko gure laguntza dutela ikusten badute, beraiek euren kulturekin jarraituko dute (eta hori ez da txarra, azken finea, norberaren identitatearen zati bat delako) eta gure kulturaz, hizkuntzaz... arduratuko dira. 
Gure kulturaz, interesa piztu behar diegu, euskara eta euskal kultura maitatzen erakutsi. Baina hori ezin dute bakarrik egin, gure laguntzarik ez badute. Hau da, guk eurak ulertzen ez baditugu, euren kultura onartzen ez badugu, eurengatik interesatzen ez bagara... eureak gutaz, euskaraz, euskal kulturaz... ez dira interesatuko eta ez dute orren guztiaren beharra sentituko.  
Honekin guziarekin esan nahi dudana zera da: dena ez dagoela euren esku. Guk ere, gure aldetik asko egin behar dugula. Eta integrazioa emateko, bien aldetik jarri behar dela. Beraz, pelota besteei pasa beharrean, hasi gaitezen gu, gure aldetik ere jartzen. Ez al duzue uste?



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 7 bisitari eta baimendutako 1