Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow Dozena bat elgoibartar inoizko Lilatoirik jendetsuenean
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Gida komertziala

Dozena bat elgoibartar inoizko Lilatoirik jendetsuenean PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-03-05 18:50
Klik haundi ikusteko
Dozena bat inguru emakume elgoibartarrek egin zuen antxintxika 18. Lilatoian, domeka honetan, Donostian. Parte hartzaileen errekorra hautsi du aurtengo edizioak, 725 emakumek parte hartu baitu Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatzen den lasterketan.





Emakume batzuen ekimenaz, emakumeentzako sortutako proba da Lilatoia. Antolatzaileek Galesetik hartu zuten ideia, Martxoaren 8an (Emakumeen Nazioarteko Eguna) emakumeentzako lasterketa bat egiteko ohituratik, alegia.

Partaidetza errekorra
Iazko partaidetza errekorra gainditu du aurtengo Lilatoiak, iaz baino 53 lagun gehiago elkartu baitziren irteeran, 725 emakume guztira. Emakume elgoibartarrek ohitura handia dute Lilatoian parte hartzeko, alabaina, beste urte batzuetan baino elgoibartar gutxiago joan dela aurten azaldu digute parte hartzaileetako batzuk. Eta, "beteranoek" hutsik egin ez arren, emakume gazteen falta sumatu dutela gaineratu digute.

Bero sargoria

Klik haundi ikusteko
30 gradutaraino iritsi zen bero sargoriak hartu zuen iazko proban korrikalariek jasan behar izan zuten haize eta hotzaren lekua. Giharrak berotzeko aitzakiarik ez zuten arren, antxintxika egin aurretik lesiorik ez izateko eta muskuluak puntuan jartzeko, 8 minutuko beroketa saioa nola egin irakatsi zien Ainhoa Burgaleta aerobik irakasleak.
 

 

 

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

datorren urtian ni ere jungo naiz
neska ez hain gazte bat 2007-03-06 10:09:37
aupa neskak; 
hori da sasoian egotia. ZORIONAK!! 
datorren urtian argazki hortan bat gehixau, ingoiazue lekutxo bat ezta?
...
elgoibartar bat 2007-03-06 12:13:31
zer esango lukete emakume hauek gizonentzako bakarrik den maratoi bat egingo bazen eta beraiek parte hartu ezingo balute? feminismoa, matxismoa bezela, ez da gauza ona. 
 
mutila izanda Haizea Emakue Taldeko kidea izan naiteke?
Ados nao
Beste elgoibartar bat 2007-03-06 12:28:44
Nik ere uste dot emakumientzako bakarrik dian ekimenak aurrera eruatia ez dala berdintasuna lortzeko bide onena. Emakumien egunek, emakumien karrerek, emakumien elkartiek... ez dabe banaketia gehixao haunditzen? 
 
Soziedadietan, adibidez, emakumiak ezin sartzian aurka, lasterketa batetan gizonezkueri lekurik ez eitxia da bidia? Neretzat ez.
Neu ere bai
Atxolin 2007-03-06 12:38:30
Aurreko komentarioekin bat nator. 
Berdinatasunaren borrokan ez dezagun desberdintasun gehiago egin.
Ados, baina...
Kalamua 2007-03-06 13:03:57
Ados nago aurrekoek esan dutenarekin, baina 725 emakume korrikan jartzeak badu meritua (ez gaizki ulertu). Kirol proba askotan kosta egiten da emakumeek parte hartzea. Ez dakit gizonekin batera ateratzearren lotsa dutelako, gizonak dauden kirol probak konpetitiboegiak direlako... edo zergatik den, baina gutxi dira kirola egitera animatzen diren emakumeak. Gehiago izan daitezen emakumeentzako proba bat bakarrik antolatu behar bada, ba aurrera. Kirola egitera animatzea da inportanteena nere ikuspuntutik eta 725 ez da zifra makala. Kuriositatez, zergatik ez duzue emakumeok kirolik egiten adin batetik aurrera?
Desberdintasuna badago
Noe 2007-03-06 13:25:51
Desberdintasuna jada badago, kontua da, ekintzak sustatzea desberdintasun horren aurrean, jarrera berdintzaileak bultzateko, agian lilatonean parte hartzen duten emakumeak errazago anima daitezke ondoren beste karrera batzuetan parte hartzera. Hala ere, kirola mundu ezberdintzailea da oso, emakume kirolari bat telebistan ateratzeko, errekor mundialen bat egin behar du! berriz hainbat gizonezko pakete millonario egunero ikusten ditugu telebistan!! feminismo eta matxismoa ezin da lilaton batera murriztu, haratago ikusi behar da!
Barkatu
Noe 2007-03-06 13:30:39
Ikusten dezuenez gaiak motibatu nau, banindoan bazkaltzera baina hemen geratu naiz! Kalamuari erantzun nahiean, esan, "Adin batetik aurrera", askotan seme alabak izaten ditugu eta ez dakit zergatik bainan, umeak jaso, zaindu, bainatu eta afaltzen jartzeko arduradunak, zergatik izanen dira askotan emakumeak galdetu beharko genuke!!
neskok deporte egiten dugu
neska 2007-03-07 09:07:36
ez dakit zein dan txorrada hori esan dabana baina kiroldegira jutia gomendatuko nuke, edo mendira, edo morkaikoko irteeretara, edo nahi duan tokiara 
agian bera izango da kirolik egiten ez duena
ezin da konparatu
anttonio 2007-03-07 18:12:59
Hor goialdean irakurritako komentario batzuk pixka bat beldurtu naute. Emakumeentzako ekimenak burutzea ezin da gizonekiko diskriminazio gisa ulertu, diskriminazio positiboa ez bada, behintzat. Horrenbeste urtez aisiaz, kirolaz, kulturaz... gozatzerik izan ez duten emakumeen aldarrikapen-ekintzak direla iruditzen zait, egunen batean berdintasunera iritsiz gero egiteari utziko direnak, edo ez berdin du. 
 
Goialdean egindako beste komentario baten harira, ezin daitezke matxismoa eta feminismoa zaku berean sartu, ez baitira gauza bera. Emakumeei erreferentzia egiten dien "matxismoa" hembrismo izenaz ezagutzen da, eta ez feminismoarenaz. 
 
Eta feminismoa gauza ona da (hembrismoa eta matxismoa ez bezala), emakumeen eskubide eta berdintasunaren aldeko ideiak batzen dituen ideologia baita, gizarte osoak bereganatu beharko lukeena. 
 
Alapues, ondo segi!
berdintasuna
gaztia 2007-03-07 19:37:21
urte askoan diskriminatuta egon direlako, orain beraientzat bakarrik diren probak antolatu behar al dira? 
 
ah , eta hori diskriminazio positiboa bada ...
hala iruditzen zait ba
anttonio 2007-03-07 22:52:16
18. Lilatona izan da aurtengoa. 18 urte hauetan asko aurreratu da baina oraindik ere gauza ugari dago hobetzeko. Emakumeen aisialdirako eskubidea aldarrikatzea ez zait gizonekiko inolako mesprezioa iruditzen. Emakumeen festa da, 100 urtez futbolera joatea gizonezkoena izan den bezala... Agian, gaztia, esango dezu emakumeak libre zirela futbolera joateko. Legalki bai, libre ziren, errealitatea, ordea, bestelakoa zen. 
 
Esaterako, aurten, lehenengo aldiz, dirusari bera jasoko dute Wimbledon tenis txapelketako irabazleek, bai gizonek eta baita emakumeek ere. Orain arte gizonezkoek 10 milioi pezta gehiago jasotzen zituzten. 
 
Gauzak lortzen ari gara, baina poliki poliki... 
 
Ta bai, diskriminazio positibioa deritzot.
...
elgoibartarra 2007-03-08 12:39:41
Diskriminazio ezin da inoiz positiboa izan.
Diskriminazio positiboa
anttonio 2007-03-08 13:24:12
Euskararen alde gaztelaniari egiten zaion diskriminazio positiboa, ez al da positiboa? 
 
Dirulaguntza gehiago daude euskal hedabideentzat gaztelaniazkoentzat baino EAEn. Hezkuntza euskara hutsean izan dadin borrokan gabiltza, D eredua inposatu nahian. Gaztelania diskriminaturik al dago? Ba bai, baina helburu positibo batekin egiten da diskriminazio hori, Euskara gal ez dadin. 
 
Esandakoa diskriminazio positiboa da, diskriminazio positiboa berdintasuna lortzeko bideetako bat baita. Normaltasunera iristean ez da diskriminaziorik beharko. 
 
Alaba, aio!
berdintasuna
gaztia 2007-03-08 17:43:34
diskriminazioa inoiz ez da positiboa . zure alde egiteak ez du esan nahi positiboa denik, beste aldean beti aurkituko duzu beste norbait diskriminatuta. 
 
lastima, euskaldunoi kosta egiten zaigula gure burbuilatxotik kanpora begiratzea. 
 
ez gaitezen zuzentasun politikoaren errazkerietan jausi
Wimbledom go saria dela eta
Santa Klara 2007-03-09 07:48:50
Lagunen artean komentatu gendun, peluka jarri eta korrika irten behar ginela, gure berdintasuna aldarrikatzeko (mutil kuadrilla gara), baina broma hutsean gelditu zen komentarioa. 
Emakumeentzako bakarrik den karrera bat antolatu bada, ba lixto antolatu da ta lixto, nori egiten dio kalte?  
Hemen bakoitzak nahi duena egiteko aukera eduki beharko luke, gainontzekoak errespetatuz. Akaso ez da gai bera, baina zer gertatzen da Hondarribi eta Irungo alardeetan? 
Hori da zalatu behar dena eta ez emakume batzu festa giroan ospatu nahi duten lasterketa bat. 
Beste gauza bat 
 
 
Esaterako, aurten, lehenengo aldiz, dirusari bera jasoko dute Wimbledon tenis txapelketako irabazleek, bai gizonek eta baita emakumeek ere. Orain arte gizonezkoek 10 milioi pezta gehiago jasotzen zituzten.  
 
Dirusariaren asuntoa dala ta, zenbat jendek jarraizten du gizonezkoen tenisa eta zenbatek emakumezkoena. Gizonezkoenak diru gehiago ematen du, beraz "soldata" hobeak dituzte. Hemen asunto ekonomikoek agintzen dute, eta ez emakumea edo gizonezkoa den.
berdintasuna
gaztia 2007-03-09 14:54:21
alardea salatzen bada zergatik lilatoia ez?



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 5 bisitari eta baimendutako 1