Menu Content/Inhalt

Azal-orria
Blogak


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Maiatzak 12, Morkaikoren Eguna


Okil Beltzak
Mokoka eraikiz
Okil Beltzak
Elgoibaristan


Eņaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eņaut Izagirre
Vostok lakua, iraganera begira


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal izen-abizenen historia


Barren astekaria

Mediateka


2009

Gida komertziala

San Migelgo igoera: Garaipena eta errekorra Asier Cuevasentzat PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2010-09-27 13:24
Klik haundi ikusteko
Asier Cuevas eibartarra Aiastiara bidean.
San Migelgo antxintxika igoerak irabazle elgoibartarrik ezagutzeke jarraituko du beste urtebetez, gutxienez. Asier Cuevas maratoilari eibartarrak aldaparik ez balego moduan igo zituen Aiastia-San Migeleraino dauden maldak, eta minutu eta hamairu segundoko aldea atera zion helmugan Iñigo Lazkanori, iazko irabazleari. Garaipenaz gainera, Josu Arregi azpeitiarrak 2008an ezarri zuen errekorra hobetu zuen Cuevasek, 57 segundotan hobetu ere. Emakumezkoetan, jarraian lortzen duen hirugarren garaipena eskuratu zuen Nerea Amilibia aiarrak, eta honek ere marka berria ezarri zuen. (argazkiak eta sailkapena dauzka)

 Erakustaldia eskaini zuen Asier Cuevasek, atzo (irailak 26), jokatu zen IV. San Migelgo igoeran. Espainiako maratoi txapeldun eta txapeldunordeak, 2008an eta 2009an, hurrenez hurren, goi mailako antxintxikaria dela erakutsi zuen. Irteeratik aurrea hartu eta bakarrik egin zuen igoera osoa, erlojuaren aurkako proba bat balitz moduan. 50 kilotik beherako pisuak ematen duen arintasunaz, erritmo bizia ezarri zuen eta halaxe egiaztatzen du amaieran lortu zuen markak: 18:35, probako errekor berria.
 Atzetik, iaz lortutako garaipena errepikatzeko asmoarekin gogotik saiatu zen arren (ikus beheko argazkietan), Iñigo Lazkano mendaroarrak ezin izan zuen eibartarraren arrastora hurbildu ere. Hala eta guztiz nabarmentzekoa da egin zuen denbora (19:48), Josu Arregik 2008an ezarritako errekorretik hamar segundora geratu zen-eta. Lazkanorengandik sei segundora ailegatu zen helmugara Igon Manzisidor debarra, hirugarren sailkatua. Josu Arregi azpeitiarra sartu zen helmugan laugarren postuan. Lehen elgoibartarra Iñigo Lariz izan zen. Unai Bengoa itziartarrak estreinako edizioa, 2007koa, irabazi zuenetik, ez da igo elgoibartarrik podiumeko kaxoirik preziatuenera.
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko

Klik haundi ikusteko
Nerea Amilibiaren hirugarren garaipena
  Emakumezkoei dagokienez, Nerea Amilibiak jarraian lortzen duen hirugarren garaipena lortu zuen, eta, gainera, iaz ezarri zuen marka ondu zuen. 24 minutu eta bederatzi segundotan laga zuen marka berria, iazko denbora 25 segundotan hobetuz. Aiarraren atzetik Lendinez ahizpak sailkatu ziren: Ainhoa (25:22) eta Nerea (27:02), bigarren eta hirugarren postuetan, hurrenez hurren.

Gizonezkoak:
   1. Asier Cuevas (18.35)
   2. Iñigo Lazkano (19:48)
   3. Igon Manzisidor (19:54)

Emakumezkoak:
   1. Nerea Amilibia (24:09)
   2. Ainhoa Lendinez (25:22)
   3. Nerea Lendinez (27:02)
 
Argazkiak:
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko

Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko

Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko

Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
 
 
 
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
San Bartolomeak 2011

Elkarrizketak


Esteban Antxustegi

Azken komentarioak


ez dau eskubiderik
Hispaniako juezak betiko bidean..
(berrigorri)

Food Inc. bideoaren jarraipena
Lehenik eta behin eskerrak eman gure jarraitzaleor...
(OKIL BELTZAK)

Zapalketaren ikurra udaletxean
Lotsagarria da trapu espainiarra Elgoibarko udalet...
(Neu)

Ongi etorri!!
Plazan izan ezin ginenon partez ere, ongi etorri Ainara!!
(Antton)

merkeena??
Baliteke elgoibarko izatea inguruku kiroldegietako...
(zuri)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Bideo inkesta


Zelan jaso duzu ETAren su-etena?

Gotzon akorduan hartuta

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 25 bisitari