Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Politika arrow Udal Hauteskundeetara herritarren iritzi eta ideiekin aurkeztu nahi du Elgoibarko Ezker Abertzaleak
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Gida komertziala

Udal Hauteskundeetara herritarren iritzi eta ideiekin aurkeztu nahi du Elgoibarko Ezker Abertzaleak PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-03-05 10:20
Klik haundi ikusteko
Maiatzeko Udal Hauteskundeetara aurkezteko asmoa iragarri zuen Elgoibarko Ezker Abertzaleak joan zen barikuan eginiko aurkezpenean. Einbiou Herri Plataformak herriko egoeraren inguruan egin duen diagnostikoaren berri eman, eta herritarren iritzi eta ideiekin osatutako Herri Programa osatzekotan direla aurreratu zuten, besteak beste. Alkategai edo zerrenden osaketaren gaineko informaziorik ez dute eman, oraingoz. 



Udal Hauteskundeetan egoteko bi arrazoi

Ezker abertzalea martxan dagoela eta maiatzaren 27ko Udal Hauteskundeetan egoteko bi arrazoi aipatu zituen Iñaki Odriozolak, ezker abertzalearen izenean, Kultur Etxean egin zuten aurkezpenean. “Gizarte honek ezin duelako jasan, beste lau urtez, Udal ez demokratiko bat eta beste modu bateko herria aldarrikatzen dugun bakarrak garelako”. 

Einbiouren diagnostikoa
Udal “Opako, despotikoa, herritarrengandik urrun dagoena eta jauntxokeriatan aritutakoa” izatea leporatzen dio Elgoibarko ezker abertzaleak Elgoibarko Udalari. “Hor ditugu azokaren kasua, Sigmako aparkalekua, ongizateko informazio falta, Santa Anako lur zikinak, e.a.” adierazi zuen Iñaki Odriozolak.
Einbiou Herri Plataformako batzordeek eginiko diagnosian oinarritzen da aurrekoak eta ondorengo salaketa hauek egiteko. “Hirigintzan denetarik egin da. Etxegintza politika eroa dugu adibiderik garbiena: Maalan, San Roken, Santa Anan, Santa Klaran eta Melitonen eraikitzen ari dira, jakinda 639 etxe, gutxienez, hutsik daudela. Gutxi ez eta arau subsidiarioetan aldaketak egiten ari dira gehiago eraikitzeko”.
Lur industrialen inguruko espekulazioak, “korruptelak” ere hizpide izan zituen, “Morterika, Santa Klara, Aisiakin”. San Migel aldean ei dauden "kontrolatu gabeko" zabortegiak eta “plan berezirik gabe parte zaharrean egin diren obrak” ere salatu zituen.
 
Duela 4 urte baino okerrago 
Orain dela lau urte Einbiouk jarri zituen lehentasunak ez direla bat ere bete uste dute ezker abertzalean. “Ekipamenduak falta dira: Kiroldegia eta San Lazaro egoitza txiki geratu dira eta Eguneko Zentroak ere arazoak ditu”.
Herrian euskararen erabilera jaitsi egin dela ere salatu zuten, “bi adibide: plenoetan ikusi dugu alkatea gaiak gazteleraz aurkezten eta anbulatorioan euskara gutxietsita dago”.
Odriozolak Ongizate Saileko laguntzak “uztailerako amaituta omen zeudela” ere esan zuen. Kritikekin jarraituz, Plaza Txikiak, “aparkaleku handi bat" izaten jarraitzen duela eta erdigunean ez dagoela aisialdi gunerik adierazi zuten. Aita Agirreren etxebizitzak ere “hor jarraitzen du zaharkiturik” gaineratu zuen Odriozolak. Maalako errotondaren “arriskuaz” ere egin zuen aipamena.
 
Herri programa gauzatzen
Diagnostikoa egin eta gero, “oinarrizko gizarte lana” egiten dihardu ezker abertzaleak. “Sailka, koadrilaka, arloka, 150 herritar baino gehiagorekin egongo gara”. Jasotako ideia eta iritziekin Herri Programa berria osatzeko asmoa dute.  Programa eskuetan dutenean herriko elkarte, auzo, mugimendu eta ahalik eta sektore gehientsuengana joan eta erakusteko asmoa daukate. “Herri osoari, herritar guztiei dei egiten diegu gure Herri Programan parte har dezaten: iritziak emanez, ideiak proposatuz, etab.
•    e-posta: einbiou(abildua)euskalherria.org
•    Einbiouren bloga 
 
 
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Ez jakin bat
Peru 2007-03-06 19:21:02
Einbiou presentatu al daiteke udal hauteskundeetara?
einbiou
berrigorri 2007-03-07 00:28:53
momentuz ezinda egon..



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 2 bisitari