|
Juanito Gorostiza hil da, urteetan BARRENeko kolaboratzaile izan dena |
|
|
|
|
elgoibarren.net
|
|
2010-07-31 00:31 |
|
Juanito Gorostiza hil da, 84 urte zituela. Errosario kalean jaioa, elgoibartar peto-petoa genuen Juanito, eta inork baino hobeto ezagutzen zituen gure herriko bazterrak. Langile fina eta primerako kolaboratzailea genuen. Gertukoa, hitzekoa. Hori dela eta, lantalde honek nekez ahaztuko du, Juanito, zuk proiektu honen alde egindako guztia. Lerro hauen bidez, era berean, BARRENeko lantaldeak doluminak helarazi nahi dizkie Juanitoren senide eta gertuko guztiei.
 Juanito Gorostiza iazko Jubilatuen Eguneko bazkarian. Urteetan BARRENeko kolaboratzailea izan dugu Juanito. Zinez kolaboratzaile fina. " Gogoratuz" atalean hasi zen BARRENen kolaboratzen, astekariaren sorrera-sorreratik, eta ospitalean egin dituen azkeneko egunetan ere gai bat baino gehiagoren berri eman digu. Makina bat erretratu zahar biltzen lagundu digu, borondate onenarekin. Atzo, baina, haren heriotzaren berri izan genuen. Aspaldian zebilen makal antzean, baina bazuen aurrera egiteko gogoa eta ilusioa. Ezin, ordea. Mendaroko ospitalean hil zen atzo, 84 urte zituela, eta astelehenean egingo da haren omenezko meza, Elgoibarko parrokian.
|
Eskerrik asko Juanito Gorostizari Sanroke 2010-08-04 11:48:17 Esker ona beste Elgoibartar eredugarri bati gaur ere. Juanito Gorostiza, gizon ona eta langille borondatetzua, denon onerako sail askotan jardun duena. Jakin dezagun jarraitzen eta jorratzen bere bideak, elgoibartarren bizi poserako. |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |