Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow Txurruka anaiek irabazi dute Sigmako pilota txapelketa
Blogak


Eņaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eņaut Izagirre
Pirinioak aintziraz-aintzira


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Uztailak 16, Ehunmilak elgoibartik


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Iratiko Tourra, Euskal Selekzioaren alde


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Jarrai dezagun lanean; egin dezagun amets!


Antton Alberdi
Tantaka-tantaka
Antton Alberdi
Sorgin-orratza eta eremu-sakonera


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Garatetarren gutunak


Barren astekaria

Mediateka


2009

Gida komertziala

Txurruka anaiek irabazi dute Sigmako pilota txapelketa PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2010-07-27 11:48
Klik haundi ikusteko
 
Uztailaren 25ean, Santiago Egunean, jokatu zuten Sigmako pilota txapelketako finala, eta seniorretako lehenengo mailan Txurruka anaiak izan ziren txapeldunak. Gaizkak eta Basuetak osatutako bikotea izan zuten aurrez-aurrez, eta 22-19 irabazi zieten txurrukatarrek; Ikerrek eta Igorrek.

 

Klik haundi ikusteko
Iker Txurruka pilota jotzeko prest, eta atzean Igor, anaia, jokoari adi.
Txurruka anaiek eta Gaizkak eta Basuetak jokatu zuten lehenengo mailako finala. Partida oso parekatuta joan zen: Gaizka eta Basueta 17-14 joan ziren aurretik markagailuan, baina 18ra arte jarraian egin zituzten lau tanto Txurruka anaiek. 18-17 aurreratu ziren, hortaz, eta azken emaitza 22-19 izan zen.
  Bigarren mailako finala Armueta-Guenetxea eta Mendaroko Gaizka-Salegi bikoteek jokatu zuten, eta azken emaitza 22-14 izan zen, mendaroarren alde. Alebinetan, 18-15 irabazi zion Antxon de la Aradak Odriari, eta infantiletan, 18-11 irabazi zion Santamariak Narbaizari.


  Urtero bezala, Santiago Egunean zuten zita pilotazaleek Sigman. Antolatzaileek hamaiketakoa ere prestatu zuten ikusleentzat, eta hasieran jateko gehiegi eraman zutela uste bazuten ere, berehala amaitu zen dena. Hondartzarako girorik ez zuen egiten, eta ikusle asko bildu ziren Sigmako frontoian, pilota txapelketako finalak ikusteko. Aurtengoa 30. edizioa izan da, eta antolatzaileak "pozik" geratu dira txapelketak izan duten parte-hartzearekin. 80 pilotari inguruk hartu dute parte, eta Elgoibarko pilotariez gain, inguruko herrietako partaideak ere izan dira Sigmako txapelketan.






Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu merkadilloa Plaza Txikira eta Leku Ederrera ekartzea?

Azken komentarioak


Bakoitza beranakin, danok dano...
Kaixo, Ni ere egon nitzan malan. Lehenengo urtez...
(Alaia)

BETIKUAK BETIKUAKIN
Eguna oso ondo egon zan, marmitako lehiaketa, erre...
(pulgosua)

Bai bina...
merkea...??? nik udalari zu bezala ordaintzen dut...
(JMS)

Eskerrik asko Juanito Gorostiz...
Esker ona beste Elgoibartar eredugarri bati gaur e...
(Sanroke)

Itsu
Bada oraindik begiak zabalik daramatzaten politikorik, eskerrak..
(jon larraņaga)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Trinitateak 2010

Gotzon akorduan hartuta

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Zine agenda

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 8 bisitari