Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Jaiak arrow Iaz baino 59.000 euro gutxiagoko aurrekontua izango dute jaiek
Blogak


Eņaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eņaut Izagirre
Pirinioak aintziraz-aintzira


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Uztailak 16, Ehunmilak elgoibartik


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Iratiko Tourra, Euskal Selekzioaren alde


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Jarrai dezagun lanean; egin dezagun amets!


Antton Alberdi
Tantaka-tantaka
Antton Alberdi
Sorgin-orratza eta eremu-sakonera


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Garatetarren gutunak


Barren astekaria

Gida komertziala

Iaz baino 59.000 euro gutxiagoko aurrekontua izango dute jaiek PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2010-08-02 13:04
Klik haundi ikusteko
Aurtengo San Bartolome jaien aurrekontua 155.000 eurokoa izango da, iazkoa baino %27,26 txikiagoa, hain zuzen ere. 2009an 214.000 euroko aurrekontua izan zuen Udalak egitaraua prestatzeko (233.000 eurokoa 2008an), eta aurten 55.000 euro gutxiagorekin moldatu behar izan dute. Besteak beste, su artifizialak kendu dituzte egitarautik. (2010eko egitaraua eta bideoak dauzka)
 
  • 2010eko San Bartolome jaietako EGITARAUA (PDF)

Ekintza gutxiago eta merkeagoak
 Krisiaren eraginez, Elgoibarko Udalak aurrekontu txikiagoa izan du aurtengo jaiak prestatzeko, eta egitarautik ekintza batzuk kendu egin dituzte. Iñigo Zearsolo kultura zinegotziak esandakoaren arabera, alor ekonomikoa kontuan hartzeaz gain, ekintza bakoitzak daukan ibilbidea eta izaten duen arrakasta hartzen dute kontuan, ekintzak egitarautik kentzeko ala mantentzeko. Zearsolok esan duenez, ez dituzte ekintza asko kendu, baina merkeagoak ekarri dituzte. Oro har, egitarauaren estruktura urterokoa da, baina ekintza batzuk falta dira, esate baterako, su artifizialak.
Musika emanaldien aurrekontua %41,3 murriztu da
  Orain dela bi urte sua eta musika batzen zituen ekintza berritzailea ekarri zuten, eta jendeari izugarri gustatu zitzaion. Iaz errepikatu egin zuten, baina jendeak gehiago espero zuen. Aurten Astondoak eskaintzen duen ekintzarik garestiena ekartzeko asmoa zeukaten, baina ezin izan dute. Zearsolori berari ere pena handia eman dio egitarautik su artifizialak kendu behar izateak. 5.800 euro aurreztu dituzte. Horrez gain, musika emanaldien aurrekontua %41,3 txikiagoa izango da aurten. Iaz 66.300 euro gastatu zituzten, eta aurten 38.900 euro, baina lau musika ekintza "bakarrik" kendu dituzte. Era berean, aurten txapligu gutxiago botako dute. Iaz 4.900 euro gastatu zituzten txapliguetan, eta aurten 2.569 euro. Azkenik, iaz sartu zituzten txakur eta zaldi erakustaldiak kendu dituzte, 5.000 euro inguru aurrezteko. Aipatu behar da, baita ere, Udalak aurten bere eskenatokia jarriko duela Plaza Handian, eta ez duela alokairurik ordainduko.

  Murrizketa guztiak kontuan hartuta, egitarau "txukuna" prestatu dutela esan du Zearsolok, eta jendeari gustatuko zaiola uste du.
 
Lotura duten albisteak:
•2009ko San Bartolome jaietako bideoak







Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu merkadilloa Plaza Txikira eta Leku Ederrera ekartzea?

Azken komentarioak


Bai bina...
merkea...??? nik udalari zu bezala ordaintzen dut...
(JMS)

Eskerrik asko Juanito Gorostiz...
Esker ona beste Elgoibartar eredugarri bati gaur e...
(Sanroke)

Itsu
Bada oraindik begiak zabalik daramatzaten politikorik, eskerrak..
(jon larraņaga)

ZORIONAK
Zorionak! udalak gazteen eguna hiltzen lagatzen ar...
(joseba)

Eskerrak eman behar
Elkarrizketatik barne ta pertsonalki, ni, Jose Lui...
(txelu)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Trinitateak 2010

Gotzon akorduan hartuta

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Zine agenda

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 6 bisitari