Menu Content/Inhalt

Azal-orria
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Gida komertziala

Publizitatea

Advertisement
Ospatu ala sufritu egiten dugu Martxoaren 8a? PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-02-28 12:43

 
Aurtengoan ere iritsi da martxoa. Eta martxoarekin batera, hemen da Martxoaren 8a, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna.
 
Klik haundi ikusteko
Aurten ere hainbat ekintza antolatu dira han eta hemen. Egun horretan emakumeen aldeko hamaika diskurtso eta aldarrikapen entzungo dugu batean eta bestean.
Baina, zuen baimenarekin eta parte hartzearekin, urteko gainontzeko egunetan gure herrian zer egiten den jakin nahi dugu. Urtean zehar, Elgoibarren zer egiten da emakumeen berditasunaren alde? Horixe da gaurkoan galdetu nahi dizueguna. 
Zer egiten da gure etxeetan? Zer egiten da gure enpresa eta lantegietan? Zer egiten da elkarteetan? Zer lagunarte edo kuadriletan? Zer egiten du Udalak? Eta ikastetxeetan? ...?  
 
Zer egiten dugu ... Elgoibarren eta elgoibartarrok, egunean batean Martxoaren 8a benetan ospatzeko egun bat izan dadin?
 
Zuena da hitza eta iritzia.




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Oso poliki guaz aurrera...
Lillo 2007-03-02 15:33:13
Berba politta da berdinttasuna, bai... Hala ere, oso poliki guaz aurrera. 
 
Guk, norbanakuok, badakagu gizartia aldatzeko gaittasuna... Baiña, era berian, gu gera gizartia aldatzen dogunak, ala gizartia da gu aldatzen gaittuana? Kezka hori dakat... 
 
Adibidez: Publizidade sexistia bolo-bolo dabil danian. Baiña ondotxo dakigu publizistak gizarteko balorien arabera egitten dittuela spotak. Ispillu bat aurrian jartzia bezela...
aldarrikapen eguna
feminista bat 2007-03-05 10:46:29
Neretzat galderia ez dao ondo planteauta. Martxoan 8xa ez da ospatzen edo sufritzen dan eguna bat, nik usten dot aldarrikapen eguna dala. Datu bat: martxoak 5 da gaur eta dagoeneko Estatuan 14 emakume hil ditxue euren bikotiek. Beste datu bat: ondiok ere emakume askori galdetu ezkero aber feministak dian Ez borobil bat botatzen debe. Zeatik? Ez dakixelako zer dan feminista izatia. Askok pentsatzen debe matxismuan beste aurpegixa dala eta ez dakixe feministek aldarrikatzen dabena dala BERDINTASUNA. Ezin dot ametiu emakume batek feminista ez danik esatia. Eta beste datu asko eta asko daude ondiokan normalizazio batera allegau ez gerala demostratzen dabenak. Martxoak 8 beharrezkua da kalendarixuan.
martxoak 8
neska 2007-03-05 17:54:25
neretzat tristea da holako egun bat kalendarioan egon behar izatea, horrek argi eta garbi uzten du 2007an berdintasun hitza ez dela existitzen... tristea da jendeari bergogoraztea emakumeok eta gizonok berdinak garela, pertsonak garela, eta bai ni feminista naiz.
martxoak 8
beste neska bat 2007-03-05 19:04:30
gizon langilearen eguna aldarrikatzeko ekintzarik egingo al dugu? lanean asko bait daude, baina "langileak" izango ote dira?
Ez dut ulertzen
Gizonezko bat 2007-03-05 19:25:06
Ez dut ulertzen "beste neska bat"ek zer esan nahi duen. Gizonezkoen artean "langilerik" ba al dagoen galdetzen ari al zara?
emakumia eta gizona
gaztia 2007-03-05 19:30:39
betikuan gaude . berdintasuna lortzeko ez dao gizona zapaldu biharrik . eta askotan ni , sexu arreko kide bezala , zapalduta sentitzen naiz . 
 
feminismoa berdintasuna lortzeko bada , zergaitxik ez diogu izen hori jartzen , igualitarismoa edo olako zeoze?
martxoak..
mmm 2007-03-05 20:08:01
igualitarismoaren eguna??? baina zeinena ? gizonena??
berdintasuna
gaztia 2007-03-05 20:20:33
uste dot hitzak berak garbi adierazten dabala . BERDINTASUNA . ez da ez gizonen alde ez emakumian alde . nik behintzat berdintasuna eskatzen dot . uste dot ulertu nahi dabanak ulertu dabala
hitz potoloak
emakumea 2007-03-06 20:11:06
berdintasuna, igualitarismoa...hori guztia gura badogu, eguneroko lana da eta ez egun batekoa. hasi amakin eta bukatu alabakin. eskolan, kalean, tabernetan, etxean, lanean... lan handia da.
berdintasuna
gaztia 2007-03-06 20:18:03
danon artian in biharko dogu ez ? , edo gizonek bakarrik? gogoratu arlo askotan gizona dauala diskriminauta
gaztiari
beste gazte bat 2007-03-08 19:11:52
Egixa da danon artian lortu biar dogula berdintasuna.Hala ere, gaurko eguna aproposa iruditzen jata emakumien eskubideen alde itxeko, gizarte honek poliki-poliki, orain arte bezela, aurrera itxeko. Hortarako inportantiena, gizon eta emakume guztixak batera, egunero, gure berdintasuna aldarrikatzia da!
berdintasuna
gaztia 2007-03-08 19:34:43
ados nago zurekin, baina emakumeen eskubideak aldarrikatzean ez ditzagula gizonenak ahaztu
8 edo ez 8, lanean
langilea 2007-03-09 16:33:44
Atzo egun osoa lan eta lan eman nuen, agian besteetan baino gehiago (horrela tokatu zen) beraz, ospatu ez, eguna gogoratu bai, eta sofritu pixka bat,horrenbeste lanekin!  
 
Oraindik egun hau gogoratzea beharrezkoa dela iruditzen zait; tokatuko zaigu egoera berri eta parekoagoak ezagutzea? Hala bedi!
onartu gabeko borroka..
karakolita 2007-03-15 14:24:17
Feminismoa onartu ez dan borroka bat izan da. Oraindik ere gaur egungo sistema neoliberalaren interesa da sistema patriarkatua mantentzia, hain agerikua ez bada ere. Horregatik, feminismoaren borroka zapaldua izan da eta izen txarra eman zaio sarri distorsionatuz. Zergatik bestela esaten du Gaztiak, "betikuan gaude, ez daola gizonen kontra jun biharrik?"  
zein doa gizonen aurka? Zerbaiten aurka joatekotan, aukerak eta eskubideak ukatu dizkiaten guzti horren kontra noa, matxismoaren kontra. Horregatik eztabaida hauek jendartian oso zailak izaten dia, askotan ez gaudelako oso ondo informauta, ezta formauta ere.  
Gizona ere zapaltzen duan sistema bat da hau. Rol ta estereotipo zehatz batzuk markatuz maskulinitatea zer den definitzen da, ta honek asko mugatzen ditxu norbanakuan aukerak. 
Eta batez ere, emakumia da sistema honek guztiz zapaltzen duana. Begixak pixkat ireki, ta ingurunian gauza txikixei begiratzen hastia besterik ez dao, eta detaile sutilenetan ta modu informalenetan matxismua nola berproduzitzen dan ikustiak beldurra ematen du… baina luze joko liguke hortaz hitzegitiak. 
Foro honetan gehixenok esan bezela lan asko in bihar degu ta ez da erreza, baina feminismua beharrezko borroka bat bezela onartzen has gaitxezke, ta agian, elgoibarko emakumiak ere, elkargune desberdinak topatzen jarraitxu biharko degu egungo matxismo ikustezin hau salatzeko ta azalarazteko… ta nola ez, eguneroko lanian…animo deneri!
gaztia
Berdintasuna 2007-04-10 20:01:13
Nere ustez, feminismuan borrokakin gertatzen dana da, jendiak feminismua "hembrismua-kin" nahasten dabala da, hau da, jende askok pentsatzen du feministek emakumia gizonezkuan gainetik egotia nahi dabela, eta kontzeptuak nahasten ditxuzte, hemen eskatzen dana berdintasuna ta parekotasuna baita (alderdi guztixetan,lanian, etxian, familixan, lagunartian, elkartietan...) , ez genero bat edo beste bat bestian gainetik egotia.
matxismoa ez, sexismoa
gaztia 2007-04-11 11:47:02
GAur egun, nik uste dot matxismoa baino geixau sexismoa dauala gizartean
lollololo
mutila 2007-05-09 12:41:17
emakumea etxerako bakarrik balio du
mutilari
munduko bat 2007-05-09 13:41:45
ze raro eztozula oherako bakarrik esan



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa

Elkarrizketak


Itziar Gurrutxaga

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Agenda

Go!azen
Abendua 3, 2008 (18:30)

Lo mejor de mí (Ongarri)
Abendua 4, 2008 (21:30)

Quemar despues de leer
Abendua 5, 2008 (22:15)

Agenda osoa ikusi

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 8 bisitari