Menu Content/Inhalt

Azal-orria
Blogak


Eņaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eņaut Izagirre
Pirinioak aintziraz-aintzira


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Uztailak 16, Ehunmilak elgoibartik


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Iratiko Tourra, Euskal Selekzioaren alde


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Jarrai dezagun lanean; egin dezagun amets!


Antton Alberdi
Tantaka-tantaka
Antton Alberdi
Sorgin-orratza eta eremu-sakonera


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Garatetarren gutunak


Barren astekaria

Mediateka


2008

Gida komertziala

1.905 ekintzatan esku hartu dute udaltzainek urteko lehenengo sei hilabeteetan PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2010-07-16 11:12
Klik haundi ikusteko
 
Elgoibarko Udaltzaingoak 2010eko lehen seihilabeteko jarduera txostena (ondoko taulan) kaleratu du, udaltzainen lana ezagutarazteko asmoz. Epealdi horretan 1.905 ekintzatan esku hartu dutela adierazi du Javier Oñederra sargentuak, eta egin dituzten 22 atxiloketak nabarmendu ditu.
 
 


  Elgoibarko Udaltzaingoak 2010eko lehen sei hilabeteetako lanaren balorazioa egin du, eta epe horretan 1.905 ekintzatan esku hartu dutela jakinarazi dute. Herritarrei laguntza eskaintzeko egiten diren jarduerak izan dira gehienak: alarmak, giltzak ahaztea, kultur ekitaldiak, auzotarren arteko liskarrak. Arlo honetan, guztira, 336 jardueratan esku hartu dute.
 Kalean kontsumitzen den alkoholari dagokionez, azken seihilekoan, guztira, 84 identifikazio egin dira. Identifikazio horietan, kontsumitzen ari diren edariak kentzen zaizkie identifikatutakoei. Bestalde, identifikatutakoak adingabeak badira, gurasoei deitzen zaie, jakinaren gainean egon daitezen.
Klik haundi ikusteko
Udaltzaingoaren lana datutan.
Udaltzaingoan 205 salaketa jarri dira. Horietatik 66 ondarearen aurkako delituei buruzkoak dira; 14, indarkeriaren, irainen eta mehatxuen kontra jarri direnak; eta 11, drogen kontsumoarekin zerikusia duten delituen kontrakoak.
 Trafikoaren alorrean, Udaltzaingoak 49 istriputan esku-hartu du; bakarrik edo Ertzaintzarekin elkarlanean. Horrez gain, baztertutako 49 ibilgailu erretiratu dituzte kaletik. Udaltzainek, halaber, 113 ibilgailuren dokumentazioa aztertu dute, tartean, eskola-garraioko ibilgailuena ere bai. Kontrol "zorrotza" egin dute bereziki arazoak sortzen diren guneetan. Gune horietan, bestalde, 482 egiaztapen egin dituzte, eta egiaztapen horien artetik, 103 arau-hausteak izan dira.
 Azkenik, ordena publikoaren esparruko jardueretan, 141 pertsona identifikatu dituzte borroketan parte hartzeagatik, hiriko altzariak hondatzea eta bestelako liskarretan parte hartzea leporatuta.

•Hogei udaltzain Elgoibarren

 Hogei lagun daude une honetan Elgoibarko Udaltzaingoan lanean. Eskaintzen duten zerbitzurako ì24 orduz zazpi egunetanî motz geratzen dela udaltzainen plantilla uste du Jabier OÒederra sargentuak. Bere ustez, pare bat udaltzain gehiago beharko lituzkete zerbitzua behar bezala eskaini ahal izateko.
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Matematikak
Ander 2010-07-16 12:39:50
1905 ekintza / (181 egun * 20 udaltzain) = 0,5 ekintza / udaltzain eta eguneko. Uf!
GEHIAGO EGIN DAITEKE
jon larraņaga 2010-07-17 15:59:07
Pertsonalki, trafikoaren alorrean, askoz gehiago egin dezaketela uste dut.  
Badakigu, udaltzain asko, oposizioetarako puntuak gehitzen ari direla udaltzain bezela lan eginda, hau ez berria. Eta egoera honek, askorengan, lanerako jarrera aldatu dezaketela.  
Baina beraien bete beharretan, askoz gehiago egin dezaketela argi dago. Ez bakarrik isunak jarriz, jendeari laguntza eta argibideak emanez adibidez. Badakigu eta, jende asko etxetik kotxez jeisten dela eta!!



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu merkadilloa Plaza Txikira eta Leku Ederrera ekartzea?

Azken komentarioak


Bakoitza beranakin, danok dano...
Kaixo, Ni ere egon nitzan malan. Lehenengo urtez...
(Alaia)

BETIKUAK BETIKUAKIN
Eguna oso ondo egon zan, marmitako lehiaketa, erre...
(pulgosua)

Bai bina...
merkea...??? nik udalari zu bezala ordaintzen dut...
(JMS)

Eskerrik asko Juanito Gorostiz...
Esker ona beste Elgoibartar eredugarri bati gaur e...
(Sanroke)

Itsu
Bada oraindik begiak zabalik daramatzaten politikorik, eskerrak..
(jon larraņaga)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Trinitateak 2010

Gotzon akorduan hartuta

Elkarrizketak


Jose Mari Ondarza

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Zine agenda

Agenda

Ez dago ekitaldirik.
Agenda osoa ikusi

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 8 bisitari