| Ideologia ezberdineko emakumeek Ahotsak taldearen bake prozesuarekin bat egin dute |
|
|
|
| elgoibarren.net | ||
| 2006-06-28 16:54 | ||
![]()
Ideologia, tradizio eta sentimendu desberdinetako emakume talde batek Ahotsak taldeak Miramar Jauregian egindako bake prozesuarekin bat egin dute.
Herritik sortutako ekimena Atzo iluntzean egindako prentsaurrekoan esan zutenez, "herritik sortutako ekimena da, eragile politiko eta sindikal desberdinak bildu garelarik. Banatzen gaituena alde batera utzirik, batzen gaituenetik abiatu gara, emakumeok bakearen aldeko eragile aktibo izan behar dugulako". Bestalde, Elgoibarren ahotsak eta konponbiderako aukerak badaudela uste dute: "Ez dugu herri plataforma bat sortu nahi, herri mugimendu bati hasiera eman nahi diogu eta herriko talde eragile desberdinetan dabiltzan emakumeek Ahotsak taldearen adierazpenarekin bat egitea nahi dugu". Sinadura bilketa kanpaina Emakume talde honek sinadura bilketa kanpaina bat jarriko du martxan herri mailan, norbanakoak titulo pertsonalean edo kolektiboan euren atxikimendua eman dezaten. Internet bidez ere sinatzeko aukera dago: E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu. Bestalde, datorren uztailaren 6an ekitaldi bat egingo dute Herriko Antzokian, gaueko 21:00etan, eta bertara joateko gonbitea luzatu diete herriko emakume eta gizonezko guztiei. Ekitaldi honetan Ahotsak ekimenaren bultzatzaileek hartuko dute parte: PSEko Gemma Zabaleta, Batasunako Jone Goirizelaia, EAJko Gemma Gonzalez de Txabarri eta EAko Nekane Alzelai.
|
||
| < Aurrekoa |
|---|




























