Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Euskara arrow 10 dendari hasi dira merkatarientzako euskara ikastaroetan
Blogak


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Gernikatik Lagara (2009-07-18)


Motxailaren gurdia
Ipuinak eta tabernako demoniologia
Motxailaren gurdia
Inurri sinpatikoak


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Belle Dolomiti


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Apustua


Aitor Ibabe
Irudimena zukutuz
Aitor Ibabe
Altzari-diseinu lehiaketa


Eņaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eņaut Izagirre
Aurtengoz nahikua


Barren astekaria

Gida komertziala

10 dendari hasi dira merkatarientzako euskara ikastaroetan PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-02-28 08:27
Klik haundi ikusteko
10 dendari hasi dira GUREAN BAI-Merkataritza hitzarmen proiektuak prestatutako merkatarientzako euskara ikastaroan. Dendariek bezeroek euskaraz egindako eskari errazak ulertzea da ikastaroaren helburua.



 
 
GUREAN BAI-Merkataritza hitzarmena Elgoibarko dendetan euskararen erabilera indartzeko proiektua da, eta Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak eta Elgoibarko Udalak elkarlanean gestionatzen dute. 
Proiektuko helburu nagusietako bat, merkatarien artean euskararen ezagutza zabaltzea da eta, horretarako, aurten ere, proiektuan parte hartzen duten dendari guztiei luzatu zaie euskara ikasteko eskaintza. 10 dendari animatu dira merkatarientzako euskara ikastaroan parte hartzera eta maila baxua zutenez, dendariek euskara ikasteko oinarrizko euskara ikastaroa antolatzea erabaki zuten.

Hartu emanak euskaraz 
Ikastaroaren helburua, dendariek bezeroek euskaraz egindako eskari errazak ulertzea da. Hala ere, ahozkotasuna ere landuko dute, bezeroa agurtzen eta bezeroari zer nahi duen galdetzen ikasiko baitute, kopuruak, zenbakiak, ordutegia, eta bestelako gaiekin batera.

Eskolak Udal Euskaltegian jasotzen dituzte Agurtzane Epelde irakaslearen eskutik. Astean birritan 2 orduz jarduten dute, astelehen eta martitzenetan 14:30etatik 16:30ak arte. Otsailean hasi zen, ekainean amaituko den 60 orduko ikastaroa.
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Animo, merkatariak!
Maka 2007-02-28 10:27:03
Pozteko albistea izan da niretzat. 
Bezero euskaldunok estimatuko dugu aurrerantzean euskaraz atenditzea. 
Eutsi goiari!
holaxe
Mp 2007-02-28 15:52:11
ni neu ere pozik jaso dot albistia. Dendari eta elgoibartar izateaz gain, euskaldun izango dittugulako...Ez da makala egin behar duten ahalegina.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

BARRENen ikerketa


2009ko Trinitate jaiak
bideoak eta argazkiak

Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu hurrengo eguneko pilula errezetarik gabe erosi ahal izatea?

Zine agenda

Azken komentarioak


Hemen argazki gehiago
http://www.itxaspe.com/BlogsDeportes/MaterialDepor...
(itxaspe)

Guardia edo Biasteri?
Euskaltzaindiak Guardia berba hobesten du Arabar E...
(elgoibarren.net)

oker dauala usteot
Laguardia euskaraz ez al da Biasteri?
(ART)

San Juan sua
Izugarri gustatzen zaizkit San Juan jaiak, eta osp...
(elgoibartarra)

Zeinen itxura ederra!
Ea nahi dugun guztiok izanen dugun aukera pintxo hauek gustatzeko
(ura)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 2 bisitari