| Beroak guztiz baldintzatu du aurtengo Hiru Handiak proba |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||
| 2010-06-30 09:08 | ||
|
Gogorra, oso gogorra. Halakoxea izan da Hiru Handiak iraupen luzeko
mendi martxa, bukatzea amaitu dutenen esanetan. Joan zen astean, hotzak eta euriak Quebrantahuesos infernu bilakatu zuten modu bertsuan, beroak eta ibilbidearen
beraren gogortasunak amore ematera behartu zituen parte hartzaileetako
asko eta asko Hiru Handiak proban. Irteeran batu ziren 1.306 lagunetatik 709k bukatu zuten proba, tartean Elgoibarko eta Mendaroko hamar lagunek.
Hogeita lau orduan ehun kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuten parte-hartzaileek, eta Gorbea (1.482 m.), Anboto (1.528 m.) eta Aizkorri (1.528m.) lotu. Aurreko urteetako ibilbide bera, baina atzekoz aurrera aurten.
1.300 lagun inguru irten ziren Gopegitik barixaku gauerdian, baina askok laga zuten Araiara iritsi aurretik. Beroak eta ibilbidearen beraren gogortasunak amore ematera behartu zituen parte hartzaileetako asko (469 guztira).
Elgoibartik eta Mendarotik ere joan ziren ordezkariak Morkaiko Mendizale Elkartearen izenean, eta Jose Ramon Sousa mendaroarrak egin zuen guztietan denborarik onena: hamalau ordu eta 47 minutu behar izan zituen ibilbidea osatzeko.
•Elgoibartar eta mendaroarren sailkapenak (postua-izena-denbora)
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|






























