/*
* (c) 2005 Phil Taylor - Blue Flame IT Ltd
* $Id: combomax.php 9 2005-07-04 23:00:21Z me $
* $Revision: 9 $
* $Date: 2005-07-05 00:00:21 +0100 (Tue, 05 Jul 2005) $
* Support: http://www.phil-taylor.com
*/?>
Iņigo Larizen bigarren garaipena Nahaste Borrasten
elgoiBARREN.net
2010-06-28 10:32
Hiru alditan parte hartu du Iñigo Larizek Nahaste Borraste proban eta
bi irabazi ditu, 2008koa eta aurtengoa. Jorge Gonzalezekin lehia
ikusgarria eduki zuen Larizek hasieratik amaierara arte eta hiru
segundoko aldea besterik ez zion atera helmugan. David Condek iaz
ezarritako errekorretik (18:25) hamazazpi segundora geratu zen Lariz.
Denera 33 lagunek parte hartu zuten aurtengo ekitaldian, tartean emakume bakarrak: Ainhoa Lendinezek proba aparta egin zuen eta sailkapen
nagusiko hamaikagarren postuan sartu zen helmugan, 21:21 denborarekin.
(bideoa, argazkiak eta sailkapenak dauzka)
Egin klik handiago ikusteko.
Goiko bideoaren amaieran ikus ditzakezuen adierazpenetan argi laga zuen moduan, garaipenaren bila ateratzeaz gain, errekorraren bila ere atera zen Iñigo Lariz 26. Nahaste Borraste proban. Bizikletako proban bera izan zen indartsuena, eta hamar segundoko aldea atera zion Jorge Gonzalezi, honek baina, 25 kiloko zakua arinago eraman zuen bizkar gainean eta galdutako denbora berreskuratu zuen. Hala, elkarrekin hasi zuten antxintxika egin beharreko azken proba. Larizek indartsu ikusi zuen bere burua eta Gonzalez atzean lagatzea erabaki zuen, Conderen errekorra hobetzeko moduan egon zitekeela pentsatu baitzuen. Aurrera egin eta berehala barea sartu zitzaion ordea, eta erritmoa jaitsi behar izan zuen. Txakalaldia aprobetxatuz, Larizen pareraino ailegatu zen, beste behin, Jorge Gonzalez. Biak elkarrekin ailegatu ziren azken txanpanra, baina Errosario kalean jo zuen Larizek azken eraso erabakiorra eta bakarrik sartu zen Plaza Handiko helmugan.
MENDE ERDITIK ESKERRONEZ. Luzeegiak dira joan den ostiraleko ospakizunak era... (irigoiena) Zorionak Mila esker Arkaitz. Zure oharra elkarrizketatuari pasako diot. Izan ondo! (Ainhoa Lendinez) Zorionak Elkarrizketa oso polita eta liburua oso gomendagar... (Arkaitz) Hau da marka ! Zorixonak, gertatu eta ordu erdira notizi osoa bid... (berrigorri) LOTSAGABEAK Hori bai, 6000 euroko hileroko soldata kobratuz. G... (jon larraņaga)