Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Ekonomia arrow Aisiakin enpresa itxi da
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Gida komertziala

Aisiakin enpresa itxi da PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-02-26 12:58
Klik haundi ikusteko
2006ko abenduaren 31tik itxita dago Aisiakin enpresa, 50 urtetik gorako ibilbidea amaitutzat emanaz. Itxiera unean enpresan zeuden 40 langileek bide ezberdinak hartu dituzte: aurre erretiroa batzuk, enpresa berrietan lana topatu dute besteek eta bakarra geratu da langabezian. Guztiek lortu dute enpresak zor ziena kobratzea.



•    Sindikatuen iritzia
Sabin Zenarruzabeitia LAB-eko delegatuak eta Koldo Aranburu Aisiakineko langile eta LAB-eko delegatu ohiak azaldutakoaren arabera, enpresaren itxierak langile denak ezustean hartu zituen. “2004 urteko balantzea positiboa izan zen, Aisiakinek irabaziak eduki zituela esan zitzaigun-eta. 2005ean, baina, enpresa gaizki zegoen zurrumurruak entzuten hasi ziren kalean, enpresa barruan inork ez baitzekien ezer ere ez”. 2005ean jakin zuten ordainketen etenaldi egoeran zegoela enpresa. “Ez genuen ulertzen. Nola zitekeen 2004an irabaziak izan eta urte bat beranduago, 600 milioiko zorra edukitzea?”.
Zuzendaritzatik azaldu dietenez, “gestio txar bat” izan zen egora honen erantzulea. Zorrak zor, langileek enpresa aurrera atera behar zela adostu zuten. Saiatu arren, errealitateak ezinezkoa zela erakutsi eta enpresa itxi beharrean aurkitu ziren 2006ko abenduaren 31n.
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko


•    Zuzendaritzaren iritzia
Klik haundi ikusteko
Juan Carlos Villanueva, administratzaile bakarra
Juan Carlos Villanueva Aisiakin-eko administratzaile bakarrak elgoiBARREN.net-i egindako adierazpenetan, 2002-2003. urtean sektorean egon zen krisi gogorra aipatzen du arazoen iturburu gisa, "zorrak bata bestearen atzetik pilatzen hasi ziren".
2003ko azaroan jabetu ziren enpresak egin zuen diru zuloaz eta zorrak mozteko etenaldi egoera deklaratzea beste aukerarik ez zuten izan, 2004ko otsailean.
 
 
Enpresan aurrera jarraitzeko erabakia hartu zenez, ordura arteko hornitzaileei bideragarritasun plana aurkeztu behar izan zieten eta guztiekin hitzarmenak sinatu; horrelako kasuetan legeak ezartzen duen moduan.
Enpresa berpizteko kapitala bilatzeari ekin zioten gero. Talde kooperatibista ezagun batek Aisiakin bereganatzeko interesa agertu eta elkarrizketak hasi zituzten bi aldeek. Luze eta zabal jardun zuten,  baina elkarrizketek iraun zuten bitartean beste enpresan izandako aldaketek, dena pikutara bidali eta absortzio ahalegina bertan behera geratu zen, "Ia erabakita zegoenean" Villanuevak aitortzen duenez.
Irtenbiderako aukera horren gertu ikustearen ondorioz, “eztia ezpainetan” eta lur jota geratzeaz aparte, “ziurgabetasuna sorrarazi zuen honek gure bezero, hornitzaile, banku etab.etan.” gaineratu digu administratzaile bakarrak.
Gauzak horrela, ez zen makina berririk egiteko eskari gehiago sartu. Zulo handiagoa egin ez zedin eta hornitzaileak ez gehiago kaltetzeko enpresa “nahita nahiez” disolbatu behar izan zuten.
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Aisiakin
ni 2007-02-27 11:17:20
Egia al da lur-saila saldu eta birkalifikatu dela etxebizitzak egiteko?
Aizeakin
zu 2007-02-27 15:26:57
Egia al da ilada guztian, tailerrak kendu eta etxeak egin behar dituztela?
LAPURRAK
ELGOIBAR 2007-02-27 21:22:09
NON DAGO DIRUA? 
ZEINEK DAUKA?
Galderak
Santa Klra 2007-02-28 08:56:23
Nik ere entzun nuen Aisiakin enpresako lurrak ber kalifikatu egin zituztela, eta bateronbati mesede ederra egin ere.  
Beno egia den edo ez jakiteko onena Udaletxean galdetzea izango zen. 
Nik nola "jugada" horretatik ez doten ezer aterako, paso ingo det, bestela letxe txarrean jartzea besterik ez dot lortuko. 
Ondo segi
aberatsak
igor 2007-02-28 09:55:21
beti berdinak aberasten dia! 
Merkadiloa sigmara, aparkalekuak sigmara...Ze interes zauan? Aisiakineko lurrak birkalifikatzia agian?
Etxe faltan
pepelu 2007-02-28 10:42:40
Elgoibarren etxeak falta dira, ikusi duzue udalaren ikerketa? 630 bakarrik daude utzik.
egia
jon 2007-02-28 18:13:22
no gustatuko zitzaidan, aisiakiņeko arduradunak egia ezatea. 
empresa horretan gertatu dena kriston misterioa da, lan pilla, erreparazio asko, ingresu mordoak... 
eta dirua zeinek gorde du? 
EGIA EGUN BATEAN JAKINGO DUGU
LAPURRAK
LANKIDE OHIA 2007-02-28 19:37:55
Nagusiak lur jota geratu direla? Bai zea, poltsikoak ederki beteta eta pozik geratu dira lehenik irtendako langileei zorretan lagata. 
Eta horrez gain, aurten konturatu gera bai seguroak, bai beste gauza batzuk zorretan laga dituztela kontrakoa esanez empresa itxi aurretik. 
Pentsatzen dut, aisikineko langileak eskubidea dugula egia jakiteko. 
Amaitu dira hainbeste gezur.LAPURRAK, bueltatu dirua denori ez bakarrik azken momenturarte (2006/12/31) EGON DIREN PERTSONEI.
elgoibarren.net
Komentario bat kendu dugu 2007-03-01 17:43:44
Gaztelaniaz zegoen komentarioa kendu egin dugu. elgoiBARREN.net euskarazko medio bat da eta parte hartu nahi duenak, euskaraz egin behar du.
euskera
gaztia 2007-03-01 18:28:16
neri behintzat ez zaitx ondo iruditzen euskeraz idazten ez dian komentariuak ezabatzia
gaztia
Gaztia 2007-03-01 19:06:45
Ba neri bai
Pilotakada (Pelotazo)
Makinista 2007-03-02 12:20:54
Ba argi xamar dago ze gertatu den. Udalaren eta beraien lagunek spalditik planeatutako operazioa jarraituz, enpresa itxi egin da, eta berandu baino lehen etxeak ikusiko ditugu bertan. Errazago irabazten da eta dirua lurrak birkalifikatu eta salduz, makinak eginez baino.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 4 bisitari