|
Lehen Mailako taldea eta primerako zaleak |
|
|
|
|
elgoiBARREN.net
|
|
2010-06-14 13:58 |
Gipuzkoako bazter guztietan ospatu zen atzo Reala Lehen Mailara itzuli
izana, eta ospakizunek segida izango dute gaur. Elgoibarren ere
realzale asko daude eta bakoitzak bere modura biziko zuen Realaren
historiara pasako den eguna. Hain zuzen, zaleok igoera nola bizi izan zenuten jakin nahi du elgoiBARREN.net-ek. Eman zuen bizipen berri, eta
bidali ospakizunaren argazkiak zein bideoak
E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.
helbidera. Zale txuri urdin batzuk ere topatu ditugu kalean, argazkian
ageri diren Garbiñe Uriguen eta Garbiñe Gorostiza zale porrokatuak
kasu. Egun handia izan zen eurentzat atzokoa eta gaur arratsaldeko
ospakizunak ere ez dituzte galdu nahi.
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |