Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow “Nire ardiak? Realzaleak! Zer uste zenuen ba?”
Blogak


Eñaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eñaut Izagirre
Pirinioak aintziraz-aintzira


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Uztailak 16, Ehunmilak elgoibartik


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Iratiko Tourra, Euskal Selekzioaren alde


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Jarrai dezagun lanean; egin dezagun amets!


Antton Alberdi
Tantaka-tantaka
Antton Alberdi
Sorgin-orratza eta eremu-sakonera


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Garatetarren gutunak


Barren astekaria

Gida komertziala

“Nire ardiak? Realzaleak! Zer uste zenuen ba?” PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2010-06-09 14:32
Klik haundi ikusteko
Argazkia: Ruben Plaza.
 
Mausitxa baserriko ardiek esne ona ematen zutela bagenekien. Orain, realzaleak direla jakin dugu, Noticias de Gipuzkoa egunkariak Realari babesa emateko egin duen kanpainari esker. Era berean, Diario Vasco egunkariak ere egin du bere kanpaina, eta kasu honetan Mendaroko jende ezagunarengana jo dute, Landa jatetxeko Juan Mari eta Asier sukaldariengana, hain zuzen ere.
 


Ardi txuri-urdinak
 Realaren kamiseta soinean eta gazta lehiaketetan horrenbeste sari irabazteko ezinbestekoak izan diren ardiez inguratuta ageri da Rosa Mari Salegi, Mausitxa baserriko gaztagilea, Noticias de Gipuzkoa egunkariak Reala Lehen Mailara igotzearen alde egin duen babes kanpainako argazki dotorean (ikusi PDF formatoan). “Nire ardiak? Realzaleak! Zer uste zenuen ba?” irakur daiteke bertan.

Sukaldari realzaleak
Klik haundi ikusteko
Argazkia: Lobo Altuna.
Mendaroko Landa jatetxe ezaguneko ugazabek, Juan Mari eta Asier Landa anaiek talde donostiarra odolean, eta argazkian ikys daitekeen moduan buruan, daramatela erakusten dute Diario Vasco egunkarian Reala igotzeko zorian dagoela-eta egin dieten elkarrizketa umoretsuan. Juan Marik Realak Gijonen lehen liga irabazi zuen partida zuzenean ikusi zuela gogoratzen du bertan, Zamorak sartu zuen gola bere bizitzako “unerik onenetarikoa” dela aitortuz.
 Oroitzapen txarren artean, orain hiru urte jaitsi zirenekoa baino, orain urte batzuk Liga irabazteko aukera Vigon galdu zuten unea dauka akorduan Juan Marik: “Maila jaistearena, hein batean, onartuta geneukan urte batzuetan arriskuan pasa eta gero etor zitekeela bagenekien-eta, baina, aldiz, irabaztea merezi genuen liga hura azken momentuan galtzen ikustea, Vigon izan bainintzen, mingarria izan zen oso”. Bigarren Mailako sufrikarioa nola pasa duten, entrenatzailea eta jokalariei buruz dituzten iritziak eta beste hainbat kontu ere hizpide dituzte bi anai futbolzaleok.
 
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu merkadilloa Plaza Txikira eta Leku Ederrera ekartzea?

Azken komentarioak


Bai bina...
merkea...??? nik udalari zu bezala ordaintzen dut...
(JMS)

Eskerrik asko Juanito Gorostiz...
Esker ona beste Elgoibartar eredugarri bati gaur e...
(Sanroke)

Itsu
Bada oraindik begiak zabalik daramatzaten politikorik, eskerrak..
(jon larrañaga)

ZORIONAK
Zorionak! udalak gazteen eguna hiltzen lagatzen ar...
(joseba)

Eskerrak eman behar
Elkarrizketatik barne ta pertsonalki, ni, Jose Lui...
(txelu)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Trinitateak 2010

Gotzon akorduan hartuta

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Zine agenda

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 18 bisitari