|
Euskal presoen aldeko lanuztea eta kontzentrazioa egin dira |
|
|
|
|
elgoibarren.net
|
|
2007-02-23 12:41 |
Eguerdiko 12:00etatik 13:00era bitartean, euskal presoen eskubideak
aldarrikatzeko lanuztea eta kontzentrazioa (Plaza Handian) egin dute zenbait elgoibartarrek. Lanuzte deialdia Etxerat-ek, euskal presoen
senideen aldeko elkarteak, egin zuen.
Elgoibar erdialdeko denda eta komertzio ia denek itxi dituzte ateak 12:00etatik 13:00era bitartean.
Hainbat taldek bat egin zuen Etxerat elkartearen deialdiarekin: LABek, Segik, EHAK-k, ezker abertzalearen Udalbiltzak eta EHEk, besteak beste.
Informazio gehiago:
•
BERRIA:
• GARA
|
kontzentrazioak Jou 2007-02-23 19:56:14 Era honetako kontzentrazioak egiten dutenek(euskal gaia, presoak, euskara etab...), egiten al dituzte beste gai batzuei buruzko lanuzteak edo kontzentrazioak edo bilkurak? Zein eratakoak? adibide pare bat aipatu ahal bada. | Zer gai? Jao 2007-02-23 22:56:43 Aipatu dituzu gai batzuk, Zeintzuk dira zuk nahi dituzunak? | asmatu baietz. beste bat 2007-02-24 04:28:37 jao, bota jouk espero dituen hiruzpalau gai eta kafe bat apostu baietz zuk danak asmatu.. | Jao-ri Santa Klara 2007-02-24 13:09:11 Jendeak nahi duenaren alde manifestatzeko eskubidea dugu. Alde edo kontra, mila gauzaren alde manifesta nahiteke, eta beste mila gauzaren kontra. Baina egun osoa manifestatzen pasa ezin dudanez... gehien inporta zaidanarengatik manifestatuko naiz. Zuk nahi baduzu manifesta zaitez munduko gosearen kontra, Palestinako egoeraren aurka,... edo nahi duzunaren alde. Nik ez dizut ezer esango eta . | hori dek jou 2007-02-25 22:12:45 Santa klarak ulertu dik gutxi gora behera nora iritsi nahi nuen nik. Ba hori mila gauza daudela manifestatzeko eta abar eta ea zergaitik dagoen beti gai berberekin bakarrik jarduten duten makina bat jende? besterik ez. P.D: ni ere ez nago beraien kontra | De juanaren kasua Juani 2007-02-25 22:32:30 Ni ere pixkat Jourekin bat nago, horrelako jende asko ezagutzen det nik ere. Eta adibidez De Juanaren kasuari buruz, ni ere libre lagatzearen aldekoa naiz.Bete du zigorra eta ez da bidezkoa iritzi artikulu batzuengaitik gartzelan jarraitzea. Horretaz aparte gainera euskal gizartearentzat ez zen oso egoera ona izango diskuruan hilko balitz. Jourekin bat nagoela esan dut ze ezagutzen dut jendea De Juanaren aldeko manifetara joaten dela, baina gero ez dut beste eratako manifetan ikusten.Bai badakit, norberak erabakitzen du, denetara ezin gara joan eta abar. Baina ez dakit zenbat pertsonei bizia kendu dion tipo baten manifetara joateak bakarrik(nahiz eta jada bete duen zigorra) ez al du inolako erremordimentu edo pentsaerarik ekartzen ? | antolatu endika 2007-02-26 11:26:43 Batzuk De Juanaren aldeko manifetara joaten dira antolatzen ditugulako, interesa daukagulako eta joan nahi dugulako. Eta zu? nora zoaz? zeren alde? Zeintzuk dira "beste eratako manifa" hauek? Gauza justu eta lojiko batzuen alde manifak ez egotea ezin du suposatu egiten direnak justuak eta babesgarriak ez direla. | kalean mene 2007-02-26 12:48:20 Nik hor daudenak ikusten ditut beste arazo askoren aurrean ere ateratzen direla. Herri mugimenduetan, arazo sozialetan, Ezker abertzaleko jendea da gehien ikusten dena kalean. | Endikari Mai 2007-02-26 16:28:16 Se te ha visto el plumero, eta lasaiago hartu beharko zenituzke gauzak, zertara datoz galdera horiek? (ta zu nora zoaz, ze manifa?...) Horrelako jarrerekin ez goaz inora, jakin beharko zenuke gauzak beste era baten esaten.Besarkada bat, eta kritika positibotzat hartu nere iritzia mesedez. | Endikari Juani 2007-02-26 19:25:48 Ni ez naiz manifa bakar batera joaten normalean.Oso gutxitan joa izan naiz manifetara. Baina behin joango (duela gutxi De Juanaren aldekora) eta zer pentsatua eman dit. Hau da, behin joango aldarrikapen bat egitera eta hiltzaile baten alde. Besterik ez nere egoera pertsonal hau adierazi nahi nuen soilik. Ea jendeak zer pentsatzen duen honetaz.burutik ezin baitut kendu , besterik ez. | Juaniri Mai 2007-02-27 17:16:18 Juani, ez dakit lagunduko dizudan, baina eskaria luzatu duzunez, hona nire iritzia. Ez dut uste hiltzaile baten aldeko aldarrikapena egin zenuenik. De Juanak egun bizi duen egoera salatzera joan zinelakoan nago; zuretzat justua ez den egoera bat salatzera. De Juanak ere bere eskubideak ditu, eta hauek zapalduta ikusi dituzulako joan zinen. Ez dut uste damutzeko, edo buruari bueltak emateko, motiborik daukazunik. Hala ere, buruak buelta asko ematen ditu norberak gutxien nahi duenean. |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |