Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Iritzia arrow Inauteriak krisian al daude?
Blogak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
The manualist


Ainhoa Mendibil
Hankahutsik
Ainhoa Mendibil
Kaixo Pello berriz ere,


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Gauaren tranpetan
erantzun 1


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Hirugarrenean ere bai (Joseba Iriondori elkarrizketa)


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Canada Day and Mount Grouse


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Praileaitzetik dator notizia


Barren astekaria

Gida komertziala

Inauteriak krisian al daude? PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-02-21 12:17
Klik haundi ikusteko
Hauxe da herritarroi eztabaidarako luzatu nahi dizuegun galdera. Azken urteetan inauterietako giroa eta mozorroturik ateratzen den jende kopuruak behera egin al duen jakin nahi dugu. Ildo honetatik, zenbait herritarren berbak jaso ditugu. Zuon iritzia zein den ere jakitea gustatuko litzaiguke. (Martitzeneko argazkiak eta bideoak dauzka)
   
 
IRITZIAK   
    Julen Agirre, Iriondo Tabernakoa
Klik haundi ikusteko
Julen Iriondo, mozorroturik
"Ez dakit Elgoibarko inauteriak desagertuko diren, baina hortxe-hortxe"
 
 
 
 
 
 
-Inauteriak Krisian al daude?
 
Bai, dudarik gabe. 13 edo 14 urte daramatzat barra atzean lanean eta ez dago konparatzerik gaurko inauteriak eta ni hasi nintzen garaikoak. Urtetik urtera beherantz egin du giroak, eta baita mozorrotuta ateratzen den jende kopuruak ere. Ez dakit inauteriak gure herrian desagertzera iritsiko diren, baina hortxe-hortxe. Haurrek, batez ere, eta nagusi bakar batzuk mozorrotzeko duten ilusioak mantenduko ditu bizirik, nire ustez.
 
-Jendea gero eta gutxiago mozorrotzen dela uste al duzu?

Bai. Errubera modukoa dela uste dut: jendea gero eta gutxiago mozorrotzen denez ez dago inauteri girorik, eta girorik ez dagoenez, jendea ez da mozorroturik ateratzera animatzen. Betiko istorioa da, gizarteko hainbat arlotan errepikatzen dena. Hala eta guztiz, aurtengo zapatua uste baino askoz hobea izan dela aitortu beharra daukat. Ez genuen horrenbeste jende ibiliko zenik espero, are gutxiago egin zuen eguraldia ikusirik. Jende heldua ere sumatu nuen zen eta oso pozik gaude. Martitzena oso bestelakoa izan zen. Oraingoan ere eguraldi traketsak ez zuen mozorrotzera animatzen eta beste urte batzuetan baino jende gutxiago ibili zen gauean. Arratsaldean ibili zen jendea ere ez zen eguna luzatzera ausartu.

-Iriondo tabernan beti mozorrotu izan al zarete?

Normalean bai, nahiz eta duela 3 urte ez mozorrotzea erabaki genuen. Hain zuzen ere, inauterietako girorik ez genuelako ikusten. Kritika bat baino gehiago jaso nuela aitortu beharra daukat eta onartu egin nituen.


•    Mozorrotu zen koadrila bat 
 
"Ospatzeko era aldatu den arren zapatuan gehienak mozorrotuta ateratzen dira" 
 
Klik haundi ikusteko
Tetris-aren tripak bistara
 
Elgoibarren gero eta gutxiago dira jantzi berdinaz mozorrotzen diren koadrilak. Ez da argazkiko koadrila honen kasua. Aurten Tetris bideojoko ezagunetik hartu dute inauterietako jantzia egiteko inspirazioa.
 
-Inauteriak Krisian al daude gure herrian?

Ez. Baliteke inauteriak ospatzeko era pixka bat aldatu izana, baina jendeak ospatzen ditu.

-Jendea gero eta gutxiago mozorrotzen dela uste al duzue?

Posible da. Hori bai, oraindik ere kalera ateratzen diren gehiengoa mozorrotu egiten da zapatuan.

-Zergatik mozorrotzen zarete?

Ohituragatik, dibertsioa, juerga... Ondo pasatzen dugu, bai disfraza egiterakoan eta baita disfrazauta egiterakoan ere.

-Koadrilan mozorrotzeko ohitura daukazue. Zein dira orain arte taldean jantzi dituzuen mozorroak?

Denetik egon da. Arraunlariz, Globe Trotters saskibaloi taldeko jokalariz, Frantziskaner zerbezaren etiketaz, tiobibotaz,... azken urteotan denetarik egon da. Mozorro batzuk besteek baino lan gehiago eman diguten arren ondo pasatzen dugu sortze prozesuan ere.

-Nola eta noiz sortzen zaizkizue mozorroak janzteko ideiak?

Edonon etortzen dira ideiak. Egia esan, imajinazio handiko lagunak dauzkagu koadrilan.


    Blanca Salegi, Kultura teknikaria
 
Klik haundi ikusteko
Blanca Salegi, Kultura teknikaria
"
Elgoibarren inauteriek garrantzi berezirik izan ez duten arren lehen baino jende gehiago mozorrotzen da zapatuan, batez ere"  

 
 
 
 
 
 
-Inauteriak krisian al daude? 

Azken urteetan, martitzen arratsaldetan jende heldu gutxiago mozorrotzen da. Hala ere, nire ustez, zapatuan lehen baino jende gehiago mozorrotzen da. Dena dela, Elgoibarren inauteriek ez dute garrantzia berezirik izan.

-Jendea gero eta gutxiago mozorrotzen dela uste al duzu? Zergatik?

Esan dudan moduan, ohiturak aldatzen joan dira… orain zapatuan jende gehiago mozorrotzen dela uste dut. Eta martitzenean, jende nagusia lehen baino gutxiago.
Nire ustez, lehen martitzenean gehien bat emakumeak mozorrotzen ziren eta orain emakumeok lan munduan sartu garenez ezin izaten gara askotan, mozorrotu.

-Ba al duzu mozorrotzeko ohiturarik? 

Ni ez naiz mozorrotzen, ez dudalako astirik izaten. Kanpoko lana, etxekoa, 2 ume mozorrotu behar…. Azkenean nire txanda ailegatzen denerako ez dut umorerik izaten.

-Ba al daukazu Zergatik mozorrotzen garen? Zein den inauterien jatorria?
 
Jatorria: Teoria batzuek Udaberriaren jaiotzarekin lotzen dute, eta beraz, jai honek duen kutsu Kristaua ondorengo asimilazio prozesu batekin lotu izan da. Inauterietan iratxoak eta espiritu txarrak usatzen ziren eta zarata handia ateratzeko baimena zegoen. Bigarren teoriaren arabera, kristautasunak asimilazioaz gain jaiaren mugak ere jarri zituen. Alegia, Aste Santua baino 40 egun lehenago jarri zuen inauteriak ospatzeko eguna, eta beraz, haragia lagatzeko debekua hasten zen egunean bertan (inauterietako asteazkena) amaitzen dira ospakizunak.
 
    Aurora Soto, kamarera
Aurora Soto
Aurora Soto
"Zapatu arratsadean jende asko jantzi zen, baina martitzenean umeak bakarrik"

 

 


 
 
-Ba al duzu mozorrotzeko ohiturarik? Jende asko ibili al zen Elgoibarren?
Azken urteotan beti lanean harrapatu nau eta ez naiz mozorrotu. Aurten bai, ordea, herioz mozorrotu naiz eta jende asko zebilela kalean iruditu zitzaidan. Plaza Handi inguruan dagoen taberna batean lan egiten dut eta zapatu arratsaldean topera ibili ginen gu behintzat. Berandura arte eduki genuen lana, gainera. Hala ere, eguraldiak asko baldintzatu ditu inauteriak. Martitzenean ere jantzi nuen mozorroa, baina ez nuen zapatuko girorik sumatu. Umeak bai, baina nagusiak gutxi eta gauean giro tristea.
 
    Miren Fernandez, sukaldaria
 
Klik haundi ikusteko
Miren Fernandez
"Adinarekin mozorrotzeko ilusioa galtzen da"



 
 
 
 
-Gustoko al dituzu inauteriak? Krisian daudela uste al duzu?
Azken urteetan ez naiz atera; parranda eta mozorrotzea ez ditut gustuko. Nire inguruan ere, lagun batzuk ateratzen dira, baina gero eta gutxiago. Adinarekin mozorrotzeko ilusioa galtzen dela uste dut.
Nik ez dot karnabalen krisiari buruz ezer entzun eta ez dot ste ariskuan daudenik. Beti egongo da mozorrotzeko gogoa edukiko duen jendea eta horiek bada ere eutsiko diote ohitura honi. 
 
MARTITZENEKO BIDEOAK
 

 
MARTITZENEKO ARGAZKIAK:
 
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
   
 
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

arrazoi guztia duzue.
anonimo bat. 2007-02-21 14:45:25
arrazoia ematen dizut, gero eta jende gutxiagok du mozorrotzeko ohitura hori, 
batzuek esaten dute hori umeen gauza dela, enago ados. 
animatu denak mozorrotzeraaaaaaaaaaa!!!
Mauxitxa txarangak, berriz ere, kaleak g
elgoibartar bat 2007-02-21 15:40:33
Bart gabean, txaranga hotsak tabernetatik irtenarazi gintuen elgoibartar gazte asko eta nola gainera! Anbiente oso polita osatu zen eta gaua alaitu zuten musikariek! Zorionak txarangako partaideei!!Batez ere, gazteei...Aupa mau!
Ezezaguna
AUPA TXARANGA 2007-02-21 16:21:56
Txarangakoek oso ondo jotzen dute!!! eta gainera oso errepresentazio ona daukagu txarangan.. denak oso oso guapoak direlako! batez ere Joanes eta Mikel!!! 
Muxussss
Aurten ere mozorro piloa saldu ditugu
Pitxin 2007-02-21 18:13:55
Aupa berriz ere Txaranga, Mozorrotzen diren jendea eta alaitzen diren guztiak. 
anbientea norberak ipintzen du ez da behar kalean gauz haundirik egon , barruan eraman behar da ihauteriko giroa 
Guk dendan aurten ere lan asko egin dugun Mozorroak eta...), eta ia guztiak Elgoibarrerako dira, batez ere zapaturako. 
Ez dugu igerri jeitsi direnik anbientea, batez ere saltzerakoan mozorrotzeko tresnak.
mauxitxa txaranga
elgoibartar bat 2007-02-21 20:37:37
AUPAAA MAUXITXA TXARANGIAAAA ! eskerriasko martitzen gabian urtetziarren !! haura izan zan karnabletako onena !
mauxitxa
aupa txarangia 2007-02-21 20:39:05
txarangakuak dia elgoibarko wapuenak ! tronbonista wapoooo
mausitxa txaranga munduko onena
elgoibartar1 2007-02-22 17:19:33
aupa mauxitxa txaranga beti jai dagoenean euria egiten du (gehienetan) eta zuek beti alai egiten diguzue eguna gainera ez zarete makalak. batzuk wapo wapoak dira eta.....
beti bezela..primeran!
gora txarangia! 2007-02-22 17:56:34
mauxitxa txarangiagatik ez bazan izango....beti jaixak alaitzen!!! 
gazte guztixak kalera atera zian musikia entzun zebenian! 
aupa MAUXIIII!!!!!!
iru2g
AUPA MAUSITXAAAAA 2007-02-22 18:58:43
Ze onak zeraten! Ke anbiente! Noiz jo biar dezute berriro??? Desiatzen nao! Baina jendiari esan biar zaio, itxeko txalo bukatzen dutenian, jendiak ez dauala itxen!!! Bueno, baina zorionak eee!
mauxitxa
1 2007-02-22 19:53:14
Nik uste batzuk wapuauak edo zatarrauak izan,jeje, txarangako gazte danak merezi dabela goraipatzia bai arratsaldian txankakuakin eta bai gauian irtetzeko baloria euki zutelako(ia ensaiau gabe). 
 
Eskerrik asko ba ruben,mikel e.,joanes,eñaut,beñat,danel,mikel a.,angel,lander,ion s. eta oier. 
Ta eskerrak ere txarangako partaide nagusi batzuei hainbat kantutan lagundu zutelako beraien instrumentuak jotzen astearte gauian. 
 
Ta nola ez, eskerrak txarangakin dantzan ibili zian danei!Txaluak oso hunkigarrixak izan zian.
Aupa mauxitxa
elgoibartarra 2007-02-22 22:59:26
Bene benetan zorionak mauxitxako danori batez ere txarangako gaztieri, zuen musikian poztasunik bae ez gendun martitzen gabian disfrutauko. 
 
Gora mauxitxa!!! 
 
Ia udaletxekuek zeoze ikasten daben gaztien gustuetaz ta gazte jator hónekin zeoze eitxen daben 
esplotau kanteria!!
egixa da!!!!
elgoibarko ume 1 2007-02-24 13:16:38
egixa da,gero eta jende gutxixo mozorratzen dala iñauterixetan!!! 
gehienbat gu mozorrotzan gara,umeak,eta gazteak ere bai!!!baina jendea gero ta gutxixo mozorrotzen da!!urtian behin dala!!!TA DISFRUTAU IN BEHAR DALA!!!SOSOS!!!!aupa elgoibar !!Ta gora iñauterixak!!!!!ta txaranga ere!!
Zorionak ikastolari!
beste elgoibartar 1 2007-02-24 16:31:51
Zorionak ikastolakueri. Urtero kriston lana itxen dabe ume hoiek danak kalera atertzeko berdin mozorrotuta. Gainera euskal iñauterixetako trajiak ezagutzera ematen ditxuzte. Beraiengaitxik ez bazan behintzat ez gendun elgoibarren euskal mozorrorik izango. 
Zorionak eta eskerrik asko!
aupa nere mau txikia
larrote 2007-02-25 15:10:29
danak oso ondo egon zian baina onena... zein izango ote???? ba nere tronbonista majo eta guapua 
 
ikaragarri ondo jotzen dozu, zure bezelakuak gitxi munduan 
 
mikel tio bueno



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


titanic...?
Zeinek esan bihar zestan neri, \"bai, laster kali...
(malen)

Argazkiak bidaltzeko
Kaixo Hergon, elgoibarren.net@elgoibarkoizarra he...
(elgoibarren.net)

Aupa Buztangorriak!!!
Ahal juau!!! hasierako partido ezkasak eta gero z...
(Hergon)

bandan
eztot ikusten nik elgoibarko bandia obra hau jotzen...
(estha)

asto bidea
Denbora kontua izan da baina ikusita zegoen hor ze...
(Gaueko)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 14 bisitari