Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow Asturiaseko Marino Luancoren aurka jokatuko du Haundik play-offetan
Blogak


Eņaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eņaut Izagirre
Pirinioak aintziraz-aintzira


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Uztailak 16, Ehunmilak elgoibartik


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Iratiko Tourra, Euskal Selekzioaren alde


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Jarrai dezagun lanean; egin dezagun amets!


Antton Alberdi
Tantaka-tantaka
Antton Alberdi
Sorgin-orratza eta eremu-sakonera


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Garatetarren gutunak


Barren astekaria

Gida komertziala

Asturiaseko Marino Luancoren aurka jokatuko du Haundik play-offetan PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2010-05-10 18:22
Klik haundi ikusteko
Zapatuan play-offetarako sailkapena lortu eta gero, Luancoko Marino taldearen kontra jokatuko du Haundik Bigarren B mailara igotzeko lehenengo partida. Kanporaketako joaneko partida asteburu honetan jokatuko dute Mintxetan (17:30ean), eta itzulerakoa hurrengo astean Luancon, Miramar futbol zelaian, hain zuzen ere. Kanporaketako irabazleak beste bi kanporaketa jokatu, eta gainditu, beharko ditu mailaz igotzeko.

 Gaur arratsaldean Madrilen egin den zozketan jakin da Haundiren play-offetako lehen kanporaketako aurkariaren izena. Elgoibartarrei Asturiaseko talde historiko bat (1931n sortu zen) tokatu zaie: Luancoko Marino. Aurkari gogorra izango da, goragoko mailetan jokatzera ohituta dagoen taldea baita; 2009an Bigarren B Mailatik Hirugarren Mailara jaitsi zen eta berriz ere Bigarren B Mailara bueltatzeko gogoz egongo dira. Elgoibartarrek ere ilusioa soberan daukate eta iaz Burgosen aurka galdutako kanporaketaren ostean, esperientzia ere bai.
 Jagoba Arrasate gustura dago tokatu zaien taldearekin.  “Ez dugu urrutiegi joan beharko, ez eta bidaia nekagarririk egin beharrik izango behintzat. Hiru ordu inguruko bidaia izango da”, adierazi du Haundiko entrenatzaileak. Jokalari eta familiakoentzat antolatu duten autobusaz gain, zaleentzako beste bat ere prestatzen dihardute. Haundik lehen kanporaketa gainditzeko aukerak dituela uste du Jagoba Arrasatek. “Luancoko Marino talde beteranoa eta maila handikoa den arren, duela hilabete inguru ziurtatu zuten play-offak jokatzeko postua (bigarren postuan amaitu dute liga), eta, ohikoak ez diren jokalariekin aritu dira azken aldian. Horixe izan daiteke gure abantaila, azken unera arte lehiatzea tokatu baitzaigu guri”.

 Belar naturala duen futbol zelaia da Luancoko Marinorena, eta 5.000 lagun sar daitezke bertan.
 
 
Lotura duten albisteak:
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu merkadilloa Plaza Txikira eta Leku Ederrera ekartzea?

Azken komentarioak


Bai bina...
merkea...??? nik udalari zu bezala ordaintzen dut...
(JMS)

Eskerrik asko Juanito Gorostiz...
Esker ona beste Elgoibartar eredugarri bati gaur e...
(Sanroke)

Itsu
Bada oraindik begiak zabalik daramatzaten politikorik, eskerrak..
(jon larraņaga)

ZORIONAK
Zorionak! udalak gazteen eguna hiltzen lagatzen ar...
(joseba)

Eskerrak eman behar
Elkarrizketatik barne ta pertsonalki, ni, Jose Lui...
(txelu)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Trinitateak 2010

Gotzon akorduan hartuta

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Zine agenda

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 17 bisitari