Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Besterik arrow Bi auto istripu ia ordu berean
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Mediateka


2008

Gida komertziala

Bi auto istripu ia ordu berean PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-02-20 19:19
Klik haundi ikusteko
Autoa Azkarateko bide zaharreraino erori zen ia gidaria barruan zegoela
Azken Ordua: Bat ez bi baizik. Ia ordu berean bi istripu gertatu ziren atzo Elgoibarren. Herritar batek jarri gaitu pistaren atzetik eta beste herritar batek argazki ikusgarriok bidali dizkigu. Azkaraterako bide zaharretik Albitxuriko industrialdera doan bide zaharrean gertatu zen beste istripua, hau ere 19:00ak aldean. Kasu honetan autoa bidetik atera eta Azkarateko bide zaharreraino erortzeko zorian geratu zen, ozta-ozta eutsi zioten sasi eta sastrakek. Gidaria auto barruan atera ezinik geratu zen eta bonberoek atera behar izan zuten kinka larritik.


 
Klik haundi ikusteko
Gidaria autoaren barruan geratu zen atera ezinik
 
Klik haundi ikusteko
Bonbero eta ertzainek bizkor lan egin behar izan zuten, autoa beherantz gehiago irristatu ez zedin
 
Autoak emakumezkoa harrapatu 
Bestalde, M.M.C da atzo autoak harrapatu zuen emakumezkoa. Citroen Xantia modeloko auto batek N-634 errepide nazionala gurutzatzen ari zela eman zion kolpeak zauri oso larriak eragin zizkion. Lehen laguntzak istripuaren lekuan bertan jaso ondoren, berehala eraman zuten Donostia Ospitalera.
Arratsaldeko 19:00ak inguruan gertatu zen istripua. Auto batek oinezko bat harrapatu zuen N-634 errepide nazionala gurutzatzen ari zela, King-kong-eko autobus geltokiaren parean. Pilar Ikastetxera joateko lurrazpiko pasabidearen gainaldean, hain zuzen ere. Hortaz, behar ez den tokitik errepidea gurutzatzen ari zen, dirudienez, autoak harrapatu duen laguna.

Inauterietako martitzena izanik, kaleak jendez lepo zeuden zoritxarreko istripua gertatu zen unean, eta kurioso asko hurbildu ziren ertzainen autoen eta anbulantzien argiek erakarrita. Urasandiko zubian eta King-kong azpian jende asko zegoen arren, inork ez zekien zer gertatu den. Ez dugu istripuaren berri zehaztasunez azaltzeko gai izan zen lekukorik topatu; batzuk emakumea zela, gizonezkoa zela besteek... Hortaz, ezin dizuegu datu gehiagorik eman, momentuz.
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
 
Antzerako bigarren istripua urtea hasi zenetik
Tamalez, urtea hasi zuenetik horrelako istripu baten berri eman behar dugun bigarren aldia da honakoa. Orain dela ez asko, antzerako harrapaketa bat gertatu zen, joan zen urtarrilaren 17an, hain zuzen ere. Orduko hartan 70 urteko gizonezko elgoibartarra hil zen auto batek harrapatu eta eragin zizkion zauri larrien ondorioz.
 
∞    Ikus hemen: 70 urteko gizonezkoa hil da auto batek harrapatuta (elgoiBARREN.net)
 
 
    Lotura duten albisteak:
 
 
 
 
 

 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Azkarateko bidean?
Lur 2007-02-21 09:08:51
Azkarateko bide zaharrean ere izan zen istripuren bat atzo(Mintxetara hartzeko zubia baino metro batzuk gorago). 19:30ak inguruan anbulantzia-argiak eta antzerakoak ikusten ziren Basarteko etxeetatik.
errepideti pasatzen
ko 2007-02-21 10:07:32
Jende asko pasatzen da karretera generaletik bai madala inguruan, bai santa klara inguruan...askotan udaltzainen mutur aurrean. Udaltzainek neurriak hartu beharko lituzkete.
Konturatu gabe guk ere sinesten dugu gur
oinezkoa 2007-02-21 10:33:09
Pasada bat da nola sartzen dizkiguten buruan hainbat ideia, segurtasunaren izenean. Noiztik izan behar gara oinezkoak, kalean, (herriko kalea, herritarrena den kalea...)alde guztietara begira,beldurrez... hain larri ibili behar garenak? gure eskemetan, jadanik, oinezkoek eta ibilgailuek eskubide berdinak dituzte. Nola izango da soluzioa (edo behintzat bakarra..) oinezkoeri multak jartzea? herri hau, beste asko bezala, ez dago prestatua oinezkoentzat. oinezkoak lasai ibltzeko aukera izan beharko genuke herritik (herria san bartolome eta errosario kalea baino gehio dala kontuan izanik.) Ordua da zebrabideak beste leku batzutan egiten den bezala oinezkoaren alturara igotzeko, kotxea izan dadila batxea igo behar duena eta ez pertsona kotxeen bidearen alturara jeitsi behar dena. Semaforoak berdean denbora gehiago izatea eta berdea eskatzeko botoia izatea oinezkoak BETI lehentasuna izateko. Espaloiak zabalagoak izatea, guraso bat kotxe sillarekin joan eta gainera norbaitekin gurutzatzeko espazioa dutenak (adibide bat da baina abentura bat batzuetan!), lasai eta espazioarekin ibiltzeko moduak. Kotxe gidariak, mentalizatu beharko lirateke herriko kaleetan, herritarrak lasai ibiltzeko aukera dutela, haurrentzat, agureentzat zein edozein pertsonarentzat herri seguru eta lasaia izateko mentalitateak aldatu behar direla. Eta horretarako neurriak hartu behar dira bai, baina ez zait iruditzen oinezkoentzako multetan hainbeste insistitu behar denik.(Ezta oinezkoak bigilatzen udaltzainak egotea...) Azken finean, berriro ere, segurtasunarekin bezala galtzen dutenak oinezkoak dira, eta gainera dirua ordaindu behar da. (dena dirua ordainduz konpontzen dugu... beraz pobreago garenak beti galtzaileago...). Hirigintza beste modu batera egin daitekeelakoan nago. Herritarrak herrian lasai bizitzeko hirigintza bat. Sarri, mentalitate aldaketak geldoagoak eta zailagoak dira baina horiek lortzeko ere lana eta neurriak hartu behar dira...
Oinezkori
Ibiltaria 2007-02-21 10:45:22
Oinezko, 
 
zer diozu? atzoko istripua karretera generalean izan zer, eta justu bere behean, oinezkoentzat pasabide bat daukagu. 
Ez nahastu gairik mesedez.
Gizonezkoa harrapatu zuen
elgoiBARREN.net 2007-02-21 10:55:15
Azken ordua: M.M.C da atzo autoak harrapatu zuen gizonezkoa. Citroen Xantia modeloko auto batek eman zion kolpeak zauri larriak eragin zizkion eta Donostia Ospitalera eraman zuten. Momentuz, ez da argitu istripua nola gertatu zen.
Herriko arazoei soluzio eman, mesedez
Herritar bat 2007-02-21 11:39:12
Istripu hau mila faktoreren nahasketa da nere ustez: herri barruko ibilbidea izanik, kotxeak 50km/h-tara joan daitezke asko jota leku horretan, ta ia ziur nago (esperientziaz diot, askotan egoten bainaiz autobus geltokian zain, kotxeak pasatzen ikusten) ez zijoala abiada horretan kotxea; are gehiago, ordu horretan zegoen iluntasun ta eguraldiak ikusmena dexente zailtzen zuten (astiro joateko arrazoi bi gehiago); bestetik, nahiz eta ondo-ondoan zubi bat eta lurrazpiko pasabide bat eduki pertsona hark karreteratik bertatik gurutzatzea erabaki zuen alde batetik bestera; eztakit hortik aurrerako istripuaren nondik norakorik, baina aurrez azaldutakoak bezelako aktitude edo ohiturekin itxoitekoa zen egunen baten halakorik gertatzea (bigarren aldiz aurten!). 
Diozuen bezela, multak ez dira soluzio zuzenena, baizik kontzientziazio kanpaina sakon bat oinezko ta gidarientzat (hildako bat jada badaukagu gure kontzientzian, baina ez omen da nahikoa herritarrok kontzientziatzeko) eta behar den lekuetan (herribarruan batez ere) kotxe-pertsona arteko elkarbizitza zentzuzkoa eta zibilizatua bermatuko duten neurriak ezartzea. 
 
Herri honetan daukagun arazo garbi bat gehiago dela ikusita, herri mailako arazo garbi askoa, beharbada udaletxetik bertatik eman beharko litzaioke arazo honi erantzun bat derrepentean. Edo beharbada instituzio goragokoak ere mugitu beharko lirateke. Eta beharbada herritarrok zentzuz jokatzen ere ikasi beharko genuke, eta prisazko edo komodidadezko aktitude batzuk aldatu. 
 
 
P.D: plaza handiko elizaurrea konpontzen gastatu denan ordez, ez litzateke hobeto herriak dauzkan honakoa bezelako BENETAKO ARAZOAK konpontzera bideratzea dirua?
Bi istripu ordu berean
elgoiBARREN.net (Asier Orbea) 2007-02-21 12:09:56
Bat ez bi baizik. Ia ordu berean bi istripu gertatu ziren atzo Elgoibarren. Beste istripua Azkarateko bide zaharretik Albitxuri industrigunera doan bidean gertatu zen. Auto bat bidetik atera eta sasi artera jauzi ondoren, Azkarateko bide zaharreraino jausteko zorian, txintxilik, geratu zen, gidaria oraindik barruan zegoela. Bonberoek atera behar izan zituzten gidaria eta autoa egoera arriskutsutik.  
Mila esker istripuaren berri eman eta argazkiak bidali dizkiguten herritarrei.(albistean ikus ditzakezue argazki ikusgarriak)
auto gutxiago
beste herritar bat 2007-02-21 15:52:58
Bai Oinezko baita Herritar batek ere, arrzoi dutela uste dut. Elgoibarren badaude autoekin dauden arazoen inguruan garatzeko gatazkak. Irtenbide zehatzak bilatzeko garaia dela uste dut. Bizikleta erabiltzeko erraztasun gehiago eman behar dizkigute, hauteskundeei begira bidegorri baten proiektua baino zehatzagoak,praktikoagoak eta errealagoak. Herri barruan batetik bestera bizkletaz zein oinez joateko gero eta oztopo gehiago ditugu, autoen mesedetan



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan bisitari 1