Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Gizartea arrow Alkatearekin batzartu dira Altzolako Zubibai elkarteko ordezkariak
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Gida komertziala

Alkatearekin batzartu dira Altzolako Zubibai elkarteko ordezkariak PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-02-20 13:02
Klik haundi ikusteko
Altzolako arazo eta gabeziei irtenbidea emateko sortu den Zubibai elkarteko 3 kide Marivi Agirregomezkorta alkatearekin eta Migel Angel Mujika, Hirigintza zinegotziarekin, batzartu dira.

 

 
 
Bi aldeak pozik atera ziren bileratik
•    Bi ordu iraun zuen batzarrean Zubibai elkarteak aurrez Udalean entregatutako txostena (Altzola auzoko arazo eta gabeziak jasotzen dituena) aztertu zuten puntuz puntu, gainetik bada ere.
•    Batzarraren ostean, bilera ondo joan zela azaldu zuten bi aldeek, alabaina, Udalak auzoaren egoera ondo aztertu arte ez duela adierazpenik egingo azaldu dio prentsari.
•    Zubibaiko kideek, bestalde, Udalaren jarrera zein den ikusi arte zain egongo direla esan dute. Bileran aztertu zituzten gai garrantzitsuenak laburbildu dizkigu Alfonso Rubio, Zubibai elkarteko presidenteak:
 
 
Zubibai elkarteko ordezkarien inpresioak 
Klik haundi ikusteko
• Udalak Altzolako arazoak “aztertzeko konpromisoa hartzeko prest, baina ezer zehatzik konkretatu gabe” zegoela jakinarazi digu.
• Zubibaiko ordezkariek, beren aldetik, “herritarren ideiak eta parte hartzea kontutan hartzeko” eskatu zioten Udalari.
• Arazo konkretuei dagokionez, N-634 errepide nazionalak sortarazten dituen arazoak “Diputazioaren ardura direla esan zigun alkateak”. Zubibaikoak ez daude ados, eta garrantzitsuagoa dena, "irtenbideak badaudela uste dugu: argi panelak, seinalizazio egokia jartzea, etab.”.
• Zelai parkean eraikitzen ari diren etxe berrien inguruan, “Udalak dena lege barruan egin dela baieztatu digu. Alegia, lursail pribatuak eta 92tik bertan etxeak eraikitzeko baimena zegoela”. Hala den ziurtatzeko Udalean dokumentu guztiak eskatzeko asmoa daukate.
• Bileratik berri onak ere atera zituzten. Hala, 2011. urterako Deba ibaia garbi igaroko dela Altzolatik esan zieten Udaletik. Honez gain, Euskaltelek eta Gas Naturalek euren instalazioak Altzolan ere jarriko dituztela jakin zuten.
• Datorren hilean berriz batzartu eta auzotarren kezkak sakonago aztertzeko hitzordua egin zuten bi aldeek.
 
 
•    Gaiarekin lotutakoak:
 
Zelaia parkean eraikitzen ari diren etxebizitzak
Zelaia parkean eraikitzen ari diren etxebizitzak
 
Klik haundi ikusteko
Zelaia parkearen artxiboko argazkia
Klik haundi ikusteko
N-634 errepideak arazo franko sortzen ditu Altzola parean

 
Klik haundi ikusteko
Altzolako zubia zaharberritzeko premian dagoela dio Zubibai elkarteak
 
 
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

fida zaitezte
fito 2007-02-21 18:46:52
Azken 4 urteetan ezer ez dute egin, apurtu ez bada, eta, orain, laguntzera? 
Gainera, hauek ez dira egongo 5 hilabete barru.  
Zorte on.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 3 bisitari