Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow Cafes Baque afizionatu mailako taldean korrituko du Iņigo Larizek
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Mediateka


Trinitateak 2007

Gida komertziala

Cafes Baque afizionatu mailako taldean korrituko du Iņigo Larizek PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-02-16 13:24
Klik haundi ikusteko
Profesionaletara Italiako talde batekin jauzia emateko aukerak aztertzen ibili ondoren, Cafes Baque afizionatu mailako taldearekin hasiko du denboraldia Iñigo Lariz txirrindulari elgoibartarrak, domeka honetan. Badajozen emango ditu lehen pedal kolpeak, Espainiako Koparako lasterketa puntuagarrian.
 
 
 
 
Elkarrizketa
 
Iñigo Lariz, Cafes Baque taldeko txirrindularia
 
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
 
 
"Txirrindularitza egun dagoen moduan oso zaila da profesionaletara pasatzea" 

Denboraldia ez ezik, taldea ere estreinatuko du Iñigo Larizek, Cafes Baquera itzuli baita, duela 5 urte afizionatu mailan debuta egin zuen taldera. Iazko denboraldia ez zitzaion nahi eta uste modukoa atera Debabarrena taldean, eta hala eta guztiz, Italiako profesional mailako talde batekin fitxatzeko aukera izan zuen Gabonen aurretik.

-Italia aldeko txirrindulari talde profesional batean korritzeko aukerak izan dituzula jakin dugu?

Euskal Bizikletako arduradunak ibili ziren niretzako moduko talde profesional baten bila Gabon aurretik, hori da dena. Saiatu ziren arren, aurten ezinezkoa izan da. Txirrindularitzak egun bizi duen egoera nahasiak ez du batere laguntzen, alderantziz. Operacion Puerto eta honek ekarri duen sokarekin talde profesionalek ezin izan dituzte taldeak azken unera arte itxi eta Italiako talderen batera joateko izan nitzakeen aukerak bertan behera geratu ziren. Italiako abentura baztertzen ez dudan arren, denboraldi ona egiteaz aparte, gauzak asko aldatu beharko dira txirrindularitzan. Nire helburua, gainera, ez da itsu-itsuan eta edozein modutara profesionaletara pasatzea. Aurrenik denboraldi ona egin, eta gero ikusiko da.

-Azkenean Durangoko Cafes Baque, afizionatu mailako talde beteranoan topatu duzu lekua?

Hala da. 2002an Cafes Baque taldean hasi nuen afizionatu mailako ibilbidea eta berriz itzuli naiz. Jubeniletatik pasa berritan iritsi nintzen orduan, oso berde. Orain, helduago eta gogortuago harrapatzen nau. Ulma Cegasa eta Debabarrena taldeetan egin ditudan urteek, bina urte bakoitzean, esperientzia eman didate.

-Afizionatu mailako punta-puntako taldea izan da beti Cafes Baque.

Bai, 25 urtetik gora daramatza afizionatu mailan eta beti-beti talde oso ona osatzen dute.  Aurten ere 17 laguneko ekipo indartsua egin dute. Euskaldunak 6 gara, lauzpabost kantabriar, kataluniarrak eta Avila, Valladolid eta Guadalajarako txirrindulariak ere badauzkagu. Oraintxe hasi naiz taldekideak ezagutzen, baina iazkoa baino konpentsatuagoa dela esango nuke. Iaz, Fran Gutierrez zaldibiarrak lasterketa mordoa irabazi zituen berak bakarrik. Aurten txirrindularitza laga du. Ismael Esteban, Tenerifeko Itzuliko irabazlea, edo iaz Italiako talde profesional batean ibili zen Javier Saez moduko txirrindulariek gainerakoen maila igotzen lagundu behar dute. Esan behar da, taldea asko gaztetu dela, profesionaletara gero eta gazteago pasatzeko joeraren ondorioz, denok 26 urtetik azpikoak baikara.

-Zer asmo eta itxaropen dituzu aurtengo denboraldirako?

Azken edo azkenaurreko aukera moduan hartuko dut denboraldi hau. Urte amaieran, pentsatuko dut txirrindularitzan jarraitu ala laga, baina ez daukat askoz gehiago jarraitzeko asmorik. Emaitzek esango dute. Horregatik nahi nuen Cafes Baque moduko talde indartsu batean korritzea, espainiar estatu guztiko karreretan parte hartzen baitute, eta aldiz, Debabarrenan Euskadiko lasterketetan parte hartzen nuen. Euskadin maila altua dagoen arren, nire benetako mailaren berri jakin eta emateko, onenekin neurtu beharra daukadala uste dut. Hala ere, Debabarrenan pasa ditudan bi urteetan oso gustura aritu naizela aitortu behar dut, etxean moduan.

-Domeka honetan daukazu urteko lehen lasterketa?

Espainiako Kopako lasterketa batean parte hartuko dut Badajozen eta hurrengo astean Murtzian. Geroago, Alacanteko Itzulian arituko naiz.

-Begiz jota daukazun lasterketa bat.

Parte hartuko ditugun lasterketen egutegia zehaztu gabe daukagu oraindik, baina Eibarko Balenciaga Memorialera sasoiko iristea gustatuko litzaidake. Ez da nire ezaugarrietara egokitzen den lasterketa, badakit, baina gogoko dut eta izugarrizko prestigioa ematen du. Nafarroako Itzulian eta Bizkaiko Biran ere puntan ibiltzea nahi nuke, eta baita Circuito Montañesean ere. Azken hau Kantabrian egiten da eta Tour txiki bat modukoa da guretzat. Nazioarteko partaidetza izaten du eta talde kontinentalek parte hartzen dute. Alegia, afizionatu eta profesionalen artean dauden taldeek.

-Nola ikusten duzu Elgoibarko txirrindulari harrobia?

Egia esan ez daukat datu zehatzik, Lagun Taldeako kideei galde egin beharko diezu. Nik ez dut, baina, gazte askorik ikusten errepidean.

-Afizionatu mailan behintzat bi txirrindulari elgoibartar daude une honetan?

Bai, orain dela bi urte 4 elgoibartar geunden, baina bik laga egin zuten eta Iban Gonzalez eta neuk jarraitzen dugu. Iban Bidelan taldean dago orain.
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Elgoibartar bat Euskatelen
Errepideko bat 2007-02-16 17:53:39
Sarritan ikusten dut Iņigo Debara bidean joan-etorrian. 
Zorterik onena beretzako ea 2008an kolore gorria laranjagatik aldatzeko aukera duen!!
Eman pedalei!
Iturri 2007-02-16 19:02:03
Eman pedalei, Iņigo, eta zailla izan arren, zuk uste baiņo lehenao allauko zera gora!
Zorionak!
Aina 2007-02-18 15:47:01
Zorionak Iņigo! Merezi dezu ta!
hurrengo urtean profesionaletan
asmatuko duzun neska bat 2007-02-20 11:01:22
animo iņigo ola jarraitzen badezu entrenatzen azkenian profesionaletara iritsiko zera
Eutsi!
LRT 2007-02-21 16:01:07
Eutsi Iņigo!!
Eskerrik asko
Iņigo 2007-02-22 09:32:07
Eskarrikasko emandako animo guztiengatik.
Zer moduz Extremadura aldian?
Lejarreta 2007-02-22 11:11:53
Aupa Iņigo, zer moduz ibili zinan Badajoz aldian? gogorra egin al jatzun urteko lehenengo karreria?  
Eutsi goixari! Tourra edo Giroa korritzen dozunian han izango gaituzu, diablos janzitako tipo xelebrian onduan...
Lagun taldea
Popeye 2007-02-22 22:02:59
Une honetan lau txirrindulari daude junior mailan(Elgoibartar bakarra) eta beste lau kadeteetan(bi Elgoibartar).
Erantzuna
Iņigo 2007-02-23 18:47:16
Ba ez uste bezain ondo! Ibilbidia nahiko laua izan gendun eta haizia sartu zan albotik. Horrek irtenbide bakarra daka: ABANIKUAK. Nahiko ondo moldatu nitzan daukaten esperientzia gutxirako baina karrera bukaerarako indar pillo bat gastau nitxun pelotoian aurreko postuetan mantentzeko eta gero falta. dana dala pelotoian bukatu naban. 
Gaur Murtziara juteko ari naiz maletia eitxen. Ia zer moduz aritzen gera. 
Eskarrik asko berriz ere animuengatik.
Animo, Iņigo!
Iturri 2007-02-23 19:02:21
Lasai, Iņigo, haiziak atzetik ere emango dizu-eta. Ez ahiztu Murtziarako maletan gure animuak ere sartzia.
animo ta egurra iņigo!
ion 2007-03-02 12:06:05
Aupa Iņigo, 
Zure jarraitzaileetako bat naiz, ta animoa igorri naiz dizut. 
 
Morala goian manten dezazun urte osoan, emaitzak etortzen joango dira poliki poliki ta, eutsi ta animo!



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 2 bisitari