Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Gizartea arrow Bi lapurreta Elgoibarren
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Mediateka


Trinitateak 2007

Gida komertziala

Bi lapurreta Elgoibarren PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-02-15 12:11
Klik haundi ikusteko
Azken astean bi lapurreta izan dira gure herrian. Batean zein bestean “Modus operandi” oso ezberdinak erabili dituzte lapurrek. Apraiz Lurrindegiko jabeari, patrikako poltsikotik lapurtu zioten kartera. Artetxe kaleko etxebizitza batean, berriz, jabeak lo zeuden bitartean sartu eta balorezko gauza guztiak eraman zituzten lapurrek.
 
 
 
Lapurtzeko modu ezberdinak 
Lapurtzeko modua ezberdina izan da batean zein bestean. Bata, ohiko kale gaizkileen lapurreta, eta "profesionalek" egina dirudien lapurreta sofistikatuagoa, bestea. Azken aldian Elgoibarren izan diren beste lapurretei (ikus elgoiBARREN.net) gehitu behar zaizkie azken bi hauek. Kaltetuen berbak jaso ditugu.
 
♦    Lapurreta Artetxe kalean

Agustin Garagarza eta Lurdes Bauchet senar-emazteak Artetxe kaleko etxebizitza batean bizi dira familiarekin. Joan zen zapatuan (otsailak 10) ezusteko ederra hartu zuten esnatu zirenean, goizeko 6:30ak aldean, etxean lapurrak ibili zirela ohartu baitziren.
Duplex batean bizi dira eta lapurrak bigarren solairuan dagoen senar-emaztearen logelako leihotik sartu ziren. Beheko solairuko leihoek burdinazko hesiak dituztenez, "momentuan eginak ziruditen" egurrezko ohol batzuk erabili zituzten lapurrek leihoraino iristeko.
Beraiek lokartzeko "spray edo halakoren bat" erabili zutela uste du bikoteak, "ez baita normala gure logelan sartu eta ez konturatzea ”. Esnatu eta ordu batzuetara burukomin eta logura arraroa modukoa nabaritu zituzten, “aurreko gauean juerga egin izan bagenu moduan”.
Logelako atea txingetaz itxita edukitzea alperrik izan zen eta bertatik atera ziren lapurrak. Etxe guztitik zehar ibili eta gero, balorezko gauza guztiak hutsik zegoen logela batean "nahaspilatu" zituzten.
Lurdesek azaldu digunez “diru eta bitxi” guztiak lapurtu zizkieten “soinean neramatzan belarritakoak izan ezik”. Gauzarik baliotsuenak bakarrik lapurtu zituztela gaineratu digu, “senarraren erlojua merkea zela ikusi eta hura ez zuten eraman!”.
Lapurtutako gauzak:
• Dirua, bitxiak, 2 txamarra eta argazki kamara digitala.

Ordu erdiz egon ziren lapurrak etxe barruan

Klik haundi ikusteko
Lapurrak euren etxean ariko balira moduan, patxada ederrean, ibili zirela uste du Lurdesek. Izan ere, etxean zegoen bere amak zaratak entzun zituen goizaldeko 5:00etan, baina Lurdesen senarra "arrantzara joateko asmotan-edo" izango zela pentsatu zuen. Zarata gehiago ere entzun zituen amak ordu-erdi beranduago, eta orduan ere etxekoak zirela pentsatu zuen.
 
Gisa honetako estreinako kasua
Lapurrak etxe guztian zehar ibili ziren aztarnak topatu zituzten arren, Ertzaintzak ez zuen lapurren hatz arrastorik inon topatu. Ertzaintzak esandakoaren arabera, jabeak barruan daudela gertatzen den estreinako lapurreta izan da honakoa inguruan.
 
♦    Lapurreta Apraiz lurrindegian
 
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
 

Apraiz lurrindegiko Juan Iriondori oso bestelako lapurreta bizitzea tokatu zitzaion. Bere dendan zegoela bi “marokoar” sartu eta batek praketako atzeko poltsikoan zuen diru-zorroa ostu zion.
Kolonia baten prezioaz galde egin zion batek “ despistatzeko ” eta beste laguna “ ixil-ixilik ” geratu zen. Konfidantza irabazteko berba egiten hasi zitzaion gero, “euskaldunak jatorrak zirela, Athletic-eko jarraitzailea zela...”. Hau guztia, Juanen sorbalda leun-leun eusten zuen bitartean. Momentu batean, baina, “llabe” moduko mugimendu arraro bat egin zion eta “zer demontretan ari haiz” atentzioa deitu zion.
Udaltzainei esker berreskuratu zuen diru-zorroa
Gaizkileak dendatik atera eta bi minutura konturatu zen Juan poltsikotik kartera falta zuela. Kalera korrika atera eta Nafarroa plaza parean ikusi zuen lapur bikotea. Antxintxika batean hasi eta lapurren parera iritsi zenean, bertan zeuden udaltzainei eskatu zien laguntza, “ eskerrak udaltzainak inguruan zebiltzala, tentsioarekin indarrik gabe geratu nintzen-eta ”. Udaltzainak gertatzen zenaz jabetu eta lapurrengana hurbildu ziren. Beraietako batek berehala entregatu zuen ostutako kartera eta dena zegoela egiaztatu ondoren, udaltzainek jabeari itzuli zioten. Lapurrak aske joan ziren. Azkenean, dena susto batean geratu zen: “sustoa eta amorrazio momentua ” Juanek dioen moduan.
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Eta udaltzainak?
Cocodrilo dandy 2007-02-16 14:41:59
Eta "seguridad ciudadana" delakoa non dago?  
Udaltzainak nora begira daude?  
Plaza txikiko aparkalekuetan 30 minutu baino gehiagoan ia nork uzten duen zaintzeko? 
Herriko zirkulazioaz arduratzeko bakarrik al daude? 
 
Herritarrok azkenaldian gertatzen ari diren gauzekin bildurtzen hasiak gaude, segurtasun falta geroz eta handiagoa dela somatzen baitugu.
Udaltzainak?
Maingito 2007-02-16 17:57:38
Gaur goizian bertan kotxia garajetik atera ezinda egon naiz 15 minutuan. Udaltzainetara deitxu dot (bi alditan) eta han ez da inor ere azaldu. Kamioia paretik jun danian urten naiz,ta udaltzain kuadrillia nun ikusiko eta plaza txiki inguruan... qué pasada! ah! lanera dexente berandu iritsi naiz
lapurrak
jip 2007-02-17 13:34:00
ze, eta lapurrak aske joan dira? izunik ordaindu gabe, eta beste lapurreta batean hobeto aterako zaielakoaren esperantzarekin?
Elgoibar la aldea sin ley!
... 2007-03-11 23:25:47
kartzelara! ez da normala...eta bueno ez dakit zeinen aginduakin utzi zituzten lapurrak libre baina garciahandiak burua jasoko bazuan... jajja egoibarko udaltzainguak ez dute ezertarako balio...



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 7 bisitari