Goizeko 10:20 inguruan haize bolara bortitz batek Bolatokiko parkean (parrokia alboan) zegoen zuhaitz handi bat, Alibustre familiakoa, lurrera bota du. Zorionez ez du inor azpian harrapatu eta ez da zauriturik egon. Erortzen ikusi duten lekukoek ikusgarria izan dela diote.
Gaur goizean haizeak ederki harrotu ditu Elgoibarko bazter eta kaleak. Libre zeuden gauzak hara eta hona ibili ditu haizearen indarrak, eta bolara gogor hauetako batek Bolatokiko parkean urteak zeramatzan 15 metro inguruko zuhaitza lurrera bota du. Alibustre familiako zuhaitza zen erori dena. Pedro Migel Urruzuno kalean ere zuhaitz mota honetako ilara luze bat dago landatuta.
| |
|
 Udaltzainek berehala itxi dute parkeko sarbidea |
 Pedro Migel Urruzuno kalean dauden zuhaitzen familiakoa zen erori dena |
Lekukoen berbak
Plaza Handian eta udaletxeko arkupeetan zeuden lekukoek adierazi digutenez ikusgarria izan da horrelako zuhaitz puska lurrera erortzen ikustea. "Ez du zarata gehiegirik ere atera. Krak, krak, krak ...eta lurrera jauzi da. Eskerrak une horretan ez zela inor azpitik pasatzen ari, oinezkoak pasatzen diren lekuan erori baita bete-betean" azaldu digu lekuko batek. Udaltzainek berehala itxi dute Bolatokiko parkera Plaza Handitik dagoen sarbidea eta aurki hasiko dituzte eroritako zuhaitza oztopotik kentzeko lanak.
Euria hasi duenean, 10:30ak inguruan, baretu da haizea.
Ez da haizeak sortutako kalte bakarra izan
 Haizeak botatako hesiak
Kalte gehiago ere sortu ditu haizeak. Ubitarte kale inguruan dagoen enpresa bateko panelak airean eraman ditu haizeak eta erortzean auto bat jo dute, kalteak eraginez.
|
Azkar, azkar Ion 2007-02-14 11:29:09 Haizea bera baino azkarrago zabiltzate zuek, kazetaris | zast! mp 2007-02-14 12:11:35 Horixe pentsatzen ari nintzan, hau da hau bapateko informazioa jasotzea. portau zerate! | Zortearen kontuak! Eolo 2007-02-14 19:51:47 Zelakoak diren batzuetan zortearen kontuak. Adibide batzuk: Arbola horrek ez du azpian inor harrapatu eta hor bukatzen da kontua. Ez dakit paraje hortatik jende asko pasatzen den do ez, baina zortea egon dela esan behar. Beste bat: Duela gutxi Vielhako tuneleko zati handi bat erori da Araneko bailaran, eta ez zuen inor harrapatu, eta hori, tunel honetatik auto asko pasatzen direla. Zorte oso ona egon zela esan behar, oraingoan. Eta handiena. Beste egunean telebistan ikusia. Nueva Zelandan paracaidasean bota zen tipo bat, honetan ibiltzen den maisua zela uste dut. Bi jauzgailuek huts egin zioten. A zer zorte txarra, esango duzue, ezta? ba 15.000 metrotatik paracaidas gabe erori eta txorkatila bakarrik apurtu zuen! Hori zortea baino gehiago da, bigarren bider jaiotzea! Zenbat huskeriagatik hil ote da jendea... | Udaletxearen arbolak amatxo 2007-02-15 15:27:57 Udaletxeak arbola zaharrak kentzen ain zalea izanik ( plaza handiko zuhaitz txikitxo hoiek....) ez dakit nolan gertau dan hau.....arratsaldeko bostetan gertauko balitz, umiak gora eta behera egonda.... | amatxori ni 2007-02-15 17:03:12 Elgoibarko udaletxia zalia da bai arbola zaharrak kentzen eta beste batzuri lurra hormigoiez betetzen (malan pasau zan bezela). Baina beingua gaitxik arbola hoiek egon biar zian lekuan daudela kejau in bia gera? Gauzia ze da udaletxiari beti kontra itxia? Oinguan udaletxiak ez du kulparik izan, haiziak bota du arbolia! | bis amatxo 2007-02-15 17:09:46 Bai noski, eta arbolak egoera onean egotiak ez da udaletxiaren ardura ezta? | aupa amatxo Neu 2007-02-15 18:31:58 Amatxo, arrazoi guztia dakazu, zurekin bat nator |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |