Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Hirigintza arrow Sigma auzorako sarrera-irteerak errazteko biribilgunea eraikiko da Olason
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Gida komertziala

Sigma auzorako sarrera-irteerak errazteko biribilgunea eraikiko da Olason PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-02-13 12:26
Klik haundi ikusteko
Olaso
ko hilerriaren parean eraikiko dute biribilgune berria. Bi helburu nagusi izango ditu: Batetik, Olasoko eta Xixilioneko industrialdeetara sarrera erraztea, eta bestetik, Sigma auzorako sarrera-irteerak berrantolatzea; egun oso arriskutsua baita N-634errepide nazionaletik auzo honetara dagoen sarbidea. Lanak aurten hastea aurreikusten da, baina 2008an egongo lirateke amaituta. (Bideoak ditu)


Azken udal plenoan, aho batez, onartu zituen Udalak Olasoate 2 eta Olasogain sektoreetako arau subsidiarioen barruko aldaketak egitea. Onartutakoaren arabera:
 
•    Sigma auzora sartu eta irteteko bide bakarra dago egun N-634 errepide nazionaletik. Biribilgunea amaitzen dutenean, baina, biribilgune bertatik ere sartu eta atera ahal izango da auzora.
•    Egungo sarrera eta irteera norabide bakarreko errepide gisa erabiliko da, alegia, auzora sartzeko bakarrik. •    Auzoaren atzealdetik joango den bide berri batek, berriz, biribilgunea eta auzoa batuko ditu. 
 
Bideoa (Biribilgunea eraikiko den ingurunea)
 
Bideoa (Sigma auzorako egungo sarrera/irteera arriskutsua)


* Sigma auzotik (Eulogio Estarta kaletik) N-634 errepidera ateratzeko, kontrako noranzkoan datozen autoen bidean sartzen da bideoko autoa.

Argazkiak 
 
Klik haundi ikusteko
Sigma auzorako egungo sarrera/irteera arriskutsua
 
Klik haundi ikusteko
Biribilgune berria eraikiko den ingurunea







Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

zirkuleitor
Nineu 2007-02-13 16:10:46
Beharrezkoa da, bai, biribilgune hori, Eibarko norabidea daramatenentzat, batez ere. Karabana pila bat ebitatuko dugu eta arrisku asko ere bai.
Sigmako zubian ere bai
Mai 2007-02-13 16:40:42
Egin beharreko obra, dudarik gabe. Eta lan hauekin hasita, pixka bat beherago beste horrenbeste egiteko eskatu nahi diot Udalari; Sigmako zubian, hain zuzen ere. Sigmako zubitik Eibarrerantz hartu behar dugun bakoitzean, denbora mordo bat egon behar izaten dugu zain (eta gero irteera arriskutsu mordo bat egiten da). Puntu honetan ere ezin al daiteke antzerako zerbait egin? Denbora eta arrisku mordo bat aurreratuko genuke.
Oinguan asma dezatela behintzat!
Aitor 2007-02-13 18:11:02
Elgoibarren arazua, errepide nazionalera ateratzeko ixa bidegurutze danetan dao. 
Ia oinguan, biribilgune berri hau eitxerakuan, asmatzen daben diseinuakin ta ez dogun Malako moduko beste hanka sartze bat ikusten. 
Bide batez, ba al daki inork Malan semaforuak kentzeko asmorik ba ote dan? Badakitx horrek ohinezkuentzat beste traba bat sortzen dabala baina, errepide azpiko pasua be posible izango da ez?
Ondo dao, baina ez nahikua
Iker 2007-02-13 21:09:03
Ondo ikusten dot proiektua baina Sigmako zubixan ere zerbait in biharko litzatekela uste dot, dexentetan ikusten dia txapazko istripuak puntu hontan. Bestetik, Aitorrek esan daban bezala ia aber ez daben beste "txapuzarik" eitxen, ze Guass parekua hoixe da, "txapuza" bat eta Urasandin jarri daben sarrera-irteeren antolaketia desastre bat. 
Bukatzeko esan Elgoibarrek bariante baten biharra dakala gero eta argixo ikusten dotela. Herrixa gero ta gehixao hazten ari da, gero eta industrigune gehixao... Ikusi besterik ez dao ordu puntetan zelako trafikua eoten dan. Nik uste honek asko lagunduko lukeela, ze azken finian arazua Elgoibarko ia bidegurutze danetan dao.
Hirigintzan atzean gizarte ereduak...
oinezkua 2007-02-14 10:38:15
iepa! igual malako semaforuak ez dia oso komoduak izango, arrazoia daukazu Aitor, baina zure soluziua ere ez dakit nik onena dan (errespetu guztiz esaten dizut, inundik inora zure iritzixa gutxietsiz, askotan eztabaidaguneetan iten dan bezela...). Semaforuak kenduta, oinezkuak, BETI BEZELA, gero eta eskubide gutxio dauzkagu. Gaur egun, hirixak ta herrixak gero eta gehixo kotxienak dia, eta ez bertako biztanlienak. Eta badakigu, kotxien jabiek betetzen duten perfila zein dan.kontsumo gizarte guztia eta ondorioz, hirigintza guztia, kotxietan ibiltzeko antolauta dau, baina hori beste erretolika bat da eta igual ez gera horretan sartuko. Beheko pasuak ez dia batere komoduak oinezkuentzako, ta genero ikuspegi batetik, puntu beltz bezela identifikatzen dia. Beraz, ez det uste beheko paso bat aurrerapaso bat denik. Bestalde, maalatik oinezkuak pasatzeko, gorrixan denbora pila bat egoten da. Agian soluziua goiko paso bat izan daiteke, edo ez dakit.... ni ere ez naiz honetan aditua... baina gogoratu dezagun hirigintzako erabakiak bizitza estilo zehatzak markatzen dizkigutela...



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 7 bisitari eta baimendutako 1