Menu Content/Inhalt

Azal-orria
Blogak


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Uztailak 16, Ehunmilak elgoibartik


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Iratiko Tourra, Euskal Selekzioaren alde


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Jarrai dezagun lanean; egin dezagun amets!


Eņaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eņaut Izagirre
Islandia eta Jökulhaup hondamendiak
erantzun 1


Antton Alberdi
Tantaka-tantaka
Antton Alberdi
Sorgin-orratza eta eremu-sakonera


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Garatetarren gutunak


Barren astekaria

Gida komertziala

Atzoko sutearen bideo-irudiak lortu ditugu PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2010-03-15 14:44
Sutearen berri izan eta minutu gutxitara, oraindik sugarrik ikusten ez zen unetik, hartutako bideo irudiak dira honakoak. Minutu gutxiren buruan suak hartu zuen indarra eta eragin zuen kaltea ikus daiteke, minutuz-minutu, irudiotan. (bideo gehiago eta argazkiak dauzka)
Zauriturik ez baina kalte material handiak
 San Frantzisko kaleko 32. zenbakiko hirugarren solairuak sua hartu zuela-eta, inguruetako eraikinetan bizi diren 30 bizilagun etxetik atera behar izan zituzten atzo (martxoak 14). Arratsaldeko 14:30ak inguruan piztu zen sutearen ondorioz ez zen zauriturik izan. Lau lagun bizi dira etxe horretan, baina sua hasi zen unean ez zegoen inor etxean. Alabaina, kalte materialak handiak izan dira, ehun urtetik gorako etxeen egitura egurrezkoa da-eta. Hirugarren pisuko bi etxebizitzak, ganbara eta teilatua kiskali ditu suak. (ikusi sutea argazkiotan)
 Etxearen egitura aztertu beharko dute orain adituek, bertan bizitzeko baldintzak ematen diren ala ez erabakitzeko. Kalteak ikusita bizilagunek ez daukate itxaropen handirik eta hilabete asko pasa beharko dira, dena konpondu ostean, berriz euren etxeetara bueltatzeko aukera izan dezaten. Kaltetutako bizilagunek familiartekoen etxeetan, batzuk, eta Hotel batean, beste batzuk, pasa dute gaua.

Suhiltzaileek arratsalde osoan jardun zuten sua itzaltzeko lanean eta gaur goizean ere jardun dute. Oraindik ez dakite zerk sortu duen sua.
Bideo gehiago: (herritar batek bere etxetik grabatutako bi bideo eta beste batek eitb.com agerkarira bidalitako beste bat)
 
 
 
  *Eskerrikasko bideoak eta argazkiak bidali dizkiguzuen guztioi.



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu merkadilloa Plaza Txikira eta Leku Ederrera ekartzea?

Azken komentarioak


Eskerrak eman behar
Elkarrizketatik barne ta pertsonalki, ni, Jose Lui...
(txelu)

IKUS DEZAGUN...
Nere kalian egiten dituzte konponketak, noski baie...
(pulgosua)

Ja !!!
Badirudi Pulgosoren kalean udala ez duela konponke...
(JMS)

Potrotaraino
Bakoitzak badaki non erosten daban bere etxia, gero denon diruakin partxeak jartzen.
(pulgosua)

PLAKAK
Eskailerak bai, baina ez daukagu etxeko paretetan plakak jarrita kaleko izenarekin.
(JMS)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Trinitateak 2010

Gotzon akorduan hartuta

Elkarrizketak


Jose Mari Ondarza

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Zine agenda

Agenda

Ez dago ekitaldirik.
Agenda osoa ikusi

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 61 bisitari