Menu Content/Inhalt

Azal-orria
Blogak


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Uztailak 16, Ehunmilak elgoibartik


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Iratiko Tourra, Euskal Selekzioaren alde


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Jarrai dezagun lanean; egin dezagun amets!


Eņaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eņaut Izagirre
Islandia eta Jökulhaup hondamendiak
erantzun 1


Antton Alberdi
Tantaka-tantaka
Antton Alberdi
Sorgin-orratza eta eremu-sakonera


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Garatetarren gutunak


Barren astekaria

Gida komertziala

Kamioietatik gasolioa osteagatik atxilotu dute lagun bat PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2010-03-15 13:42
Klik haundi ikusteko
 
 Elgoibarko industrialde batean bi kamioitako gasolioa osten ari zela atzeman dute gizon bat Ertzaintzako agenteek, eta atxilotu egin dute. Gasolioz betetako hamabi bidoi, 25 litrokoa bakoitza, aurkitu zituzten agenteek susmagarriaren furgonetan. Gertakariz jositako asteburu beltza izan da joan dena: auto istripua, sutea, gasolina lapurrak...

 Lapurreta delitu bat leporatuta atxilotu zuten Eibarko ertzain-etxeko agenteek gizon bat, zapatuan (martxoak 13). Aparkatuta zeuden bi kamioien depositoko tapoia indarrez irekitzen harrapatu zuten ertzainek atxilotua; barruan zuten gasolioa ateratzen ari zen unean, hain zuzen ere. Ertzaintzak jakinarazi duenez, susmagarria furgoneta batean gordetzen ari zen osten ari zen gasolioa. Guztira, 25 litroko hamabi bidoi zeuden ibilgailuaren barruan gordeta.

Gasoila ostu zuela aitortu zuen
 Ertzaintzako patruila batek, gizon batek gidatutako furgoneta bat ikusi zuen zapatu gauean, 23:30ak inguruan, industrialdetik irteten. Gidariaren jokabideak agenteen susmoak piztu zituen eta gelditzeko agindua eman zioten identifikatu ahal izateko. Gizonaren dokumentazioa ikuskatzen ari zirela, furgoneta barrutik zetorren gasolio usain sendo bat nabaritu zuten ertzainek.

 Hortaz, ibilgailuaren barrualdea ikuskatzea erabaki zuten eta gasolioz betetako hamabi bidoi, 25 litrokoa bakoitza, aurkitu zituzten furgonetan. Erregai guzti horren jatorriaz galdegin zioten gidariari eta honek, industrialde hartan aparkatuta zeuden bi kamioitatik ostu berri zituela aitortu zien ertzainei.

 Berehala inguruak ikuskatzen hasi ziren agenteak eta erregai gordailuak indarrez irekita zituzten kamioi bi topatu zituzten eta zorua gasolio arrastoz beteta zegoela egiaztatu zuten. Hau guztia kontuan hartuta, ustezko lapurra atxilotu egin zuten. 33 urteko atxilotua ertzain-etxera eraman zuten. Azkenean, aske utzi dute baina epailearen aurrean aurkeztu beharko du honek hala eskatzen duenean.
 

 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu merkadilloa Plaza Txikira eta Leku Ederrera ekartzea?

Azken komentarioak


Eskerrak eman behar
Elkarrizketatik barne ta pertsonalki, ni, Jose Lui...
(txelu)

IKUS DEZAGUN...
Nere kalian egiten dituzte konponketak, noski baie...
(pulgosua)

Ja !!!
Badirudi Pulgosoren kalean udala ez duela konponke...
(JMS)

Potrotaraino
Bakoitzak badaki non erosten daban bere etxia, gero denon diruakin partxeak jartzen.
(pulgosua)

PLAKAK
Eskailerak bai, baina ez daukagu etxeko paretetan plakak jarrita kaleko izenarekin.
(JMS)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Trinitateak 2010

Gotzon akorduan hartuta

Elkarrizketak


Jose Mari Ondarza

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Zine agenda

Agenda

Ez dago ekitaldirik.
Agenda osoa ikusi

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 75 bisitari