| 29 auto abandonatu zituzten iaz Elgoibarren |
|
|
|
| elgoibarren.net | ||
| 2007-02-12 12:56 | ||
|
2006. urtean 29 auto abandonatu zituzten jabeek Elgoibarren. Alegia,
2005ean abandonatu ziren auto kopuruaren (15 auto) ia bikoitza. Aurten,
jadanik 8 auto abandonatu jaso dituzte udaltzainek kaleetatik. Gorantz egiten ari
den joera da, hortaz. Eta ez da Elgoibarrera mugatzen den fenomenoa,
eskualdean 150 auto abandonatu zenbatu baitzituzten iaz.
Elgoibarko Udaltzaingoak abandonatutako 29 auto bidali zituen iaz autoak desegiteko leku batera. Aurten, berriz, urtea hasi besterik egin ez den arren, urtarrilean 25 ibilgailuri ireki zitzaien espedientea, eta, hauetatik 8 auto erretiratu egin dira. Auto Abandonatuak Elgoibarren Debabarrenan
2005 15
auto 91 auto
2006 29
auto 152 auto 2007 8 auto Jabeek ordaindu behar gastuak Txatarrak une horretan merkatuan duen prezioak zerikusi handia ei du auto abandonatuen kopuruarekin. Dena dela, autoa abandonatuak kaleetatik erretiratzeak sorrarazten dituen gastu guztiak jabeek ordaindu behar dituztela argi eduki behar da. Eibarko Udaltzainburuak prentsari emandako datuen arabera, 250-300 euro inguru kosta dakioke jabeari autoa kaletik erretiratzeak. Prozesua honakoa da:
jabeari idatziz jakinarazten zaio autoa kentzeko 15 eguneko epea duela. Kasurik egiten ez badu, garabiak auto biltegira eramaten du autoa. Argazkia atera eta 2 hilabetez egongo da bertan. Epe horretan jaberik agertzen ez bada, autoak desegiteko leku batera eraman eta trafikoko buruzagitzan baja ematen da. Azkenik, aurreko guztia egitearen ondorioz sortutako gastuen faktura (250-300 € inguru) jabeari helarazten zaio.
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|




























