| Juana Arrieta, 85 urteko artista elgoibartarraren margo erakusketa |
|
|
|
| elgoibarren.net | |
| 2007-02-09 10:28 | |
|
Gaur arratsaldean (19:00) inauguratuko da Juana Arrieta Etxaberen margo
erakusketa eta otsailaren 25era arte egongo da ikusgai Kultur Etxeko
erakusketa gelan. Era guztietako margolanak egiten ditu elgoibartar
honek, baina batez ere, puntillak, bodegoiak, loreak eta paisaiak
aurkituko ditugu bere lanetan.
Juanaren ibilbidearen pintzelada batzuk • 1922ko urtarrilaren 28an jaio zen Juana Elgoibarren eta 14 urterekin, Espainiako gerra zibila hasi zen garaian, hasi zen margotzen ikasteko klaseetara joaten. Lehenengo irakaslea Bernardo Ezenarro, elgoibartar ospetsua izan zuen, Plaza Txikian zeuden eskoletan. • Gerra ondoren familia izan eta etxeko negozioa zela-eta (lentzeria denda bat dute), margotzeari laga zion • 80ko hamarkadan, ordea, harrak berriz jo eta berriz margotzeari ekin zion Egur arte tailerrean. Fernando Beorlegi eibartarra izan zuen irakasle bigarren aldi honetan. • Azken urteetan egunero joan da Egur arte tailerrak Plaza Txikian duen tailerrera. Alegia, margotzen hasi zen leku berera itzuli da Juana. • Orduak eta orduak pasatzen ditu margotzen eta erakusketa hau da lortu duen mailaren erakusgarri. • Denetarik margotzen du, baina batez ere, puntillak, bodegoiak, loreak eta paisaiak. Orain arteko erakusketarik garrantzitsuena Aurrez, Elgoibarko Jubilatuen Biltokian eta Egur arte tailerrak urtero egiten duen erakusketan izan ditugu ikusgai bere lanak. Hala eta guztiz, gaur inauguratuko dena izango da orain arte egin duen garrantzitsuena eta osoena. |
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|





























