Jon Peli Uriguen, 38 urteko elgoibartarra, izango da Eusko Alkartasunak
( EA) Udal Hauteskundeetarako aurkeztuko duen zerrenda-burua. Berria da
politikan, baina ezaguna euskara eta kultura munduan.
Aurreko Udal Hauteskundeetan EAJrekin koalizioan aurkeztu ondoren, maiatzeko hauteskundeetan bakarrik aurkeztuko da EA, eta Jon Peli Uriguen izango da Elgoibarko Eusko Alkartasuna alderdiak egingo duen apustua.
Alderdiak prentsaurrean aurkeztu zuen atzo iluntzean zerrenda-burua izango den elgoibartarra Alkartetxean. Bertan adierazi zutenez, politikan egingo duen estreinaldia izan arren, euskara eta kultur munduan Jon Pelik daukan esperientzia eta ibilbidea hartu dituzte kontutan Jon Peliren atea jotzerako orduan.
Bestalde, hautagaien zerrenda osoa hemendik hilabete barru emango dutela aurreratu zuten.
EAren alkategaia
• Izena: Jon Peli Uriguen
• Adina: 38 urte
• Egoera zibila: ezkongabea
• Ikasketak: ingeniaritza
• Lanbidea: komertziala
• Ibilbide politikoa: Estreinaldia du politika munduan. Ez dago Eusko Alkartasunara afiliatuta, independente moduan aurkeztuko da maiatzeko Udal Hauteskundeetara.
• Elgoibarko Hauteskunde DATUAK
(2003ko maiatzaren 25ekoak)
Boto kopurua, ehunekoak eta zinegotzi kopurua (*Einbiouren botoak kontutan hartuta)
* EAJ-EA: 3.683 boto (%56) 12 zinegotzi
* Einbiou: 954 boto (%14)
* PSE-EE: 860 boto (%13) 2 zinegotzi
* PP: 749 boto (%11) 2 zinegotzi
* IU-EB: 338 boto (%5) 1 zinegotzi
|
aupa jonpe txesko 2007-02-09 10:04:13 aupa jonpe, ibilbide berri hontan ederto egingo duzulakoan animo eta besarkada handi bat, elgoibartarren onerako izango bait da... | Jonpe lehendakari! ea, ea... 2007-02-09 10:31:06 Aukera ona iruditzen zait EAk in dabana. Udal hauteskundietarako pertsonia botau bihar dala pentsatzen dot eta ez itsu-itsuan norberan alderdixa. Jon Peli alkate ona izango litzakela uste dot, nik behintzat gai ikusten dot. Eta ez naiz EAkua. | EA eta EAJ berdinak? Iņaki 2007-02-09 10:38:46 Norbaitek azalduko al dit zer alde dagoen EA eta PNVn artean? ez da broma bat. Barkatu nere esjakintasuna, baina politika kontuetan pezeratik kanpo dagoen arraina moduan sentitzen naiz. Ez al dira biak abertzaleak, independentziaren aldekoak erdi-eskuinekoak????, euskalzaleak... Zergatik banatu ziren? | Gehixegi jakin gabe Ander 2007-02-09 11:00:17 Ni ere ez naiz politikan aditua, baina Ea eta PNVn arteko aldia (errealitatian)zera da: bat erdikua dala eta bestia eskubikua, esanak esan. Adibidez, EAJko Jtak, JELzalea esan nahi du: Jaungoikoa eta Lege Zaharra. Hori erdi-eskubikua bada... Baina, mesedez, oker banabil zuzendu. Eskertuko nuke nik ere gaixa argitzia. | animo Jon Peli !!! esagun bat 2007-02-09 11:05:03 Zertxobait esagutzen dut Jon Peli eta laudorioak besterik ez dauzkat beretzat: arduratsua, langilea, apala, jatorra eta euskaldun petoa. Animoak eta suerte JonPe!!! | Aupa Jonpe!!!! herritar bat 2007-02-09 12:27:36 Aupa Jonpe, la hostia!!! benetan, nere botua zuretzat, baina zuretzat, eh? ez EAntzat. Zurekin nao. Bazan ordua alkategai jator bat eukitzeko. La hostia izango zan Alfredori irabaztia! Benga, ia lortzen dogun PNV udaletxetik kentzia. | animo janfus santrokaz 2007-02-09 16:30:00 restaurante txinatarrak utzi eta politikan sartu haiz eh!!!!!!!!!animo botoa zuretzat, ALKALDABLEEEE | jonpe bilbotik 2007-02-09 17:11:28 ez dozu lan erreza aukeratu, baina nik apur bat ezagutzen zaitut, eta herrikoak zu hor egoteaz poztuko direla uste dut, animo eta muxu handi bat | AUPA JONP!! Ni 2007-02-09 17:25:50 Aupa Ionp, pozten naun zu hor eotiana!Kriston tipua haiz, jatorra, euskalduna, arduratsua, guapua, ze gehio bihar den ba herri honetan??Nere botua hiretzat! | zorte on. jou 2007-02-09 19:37:59 Ni ere Iņaki eta Anderrek egindako galderak erantzungo dituen norbaiten zain nago.Ze nik ere duda berbera dut zein da bien arteko diferentzia EA eta EAJ. EA ze izango litzateke eaj eta aralarren arteko zerbait? ia baten batek erabntzuten daban ta politikaz zertxobait gehiago ikasten degun. | Euskaltzalea Abel 2007-02-09 21:26:02 Nik ez dut Jon Peli pertsolnalki ezagutzen (Elgoibarren denbora gutxi daramat) baina ditudan erreferentziak positiboak dira: euskaltzale amorratua eta konprometitua da. Ideologiak ideologia, euskaltzaleok hori baloratu beharko genuke. | Erantzuna bat 2007-02-09 22:26:54 Elgoibarko EAJ eta EA-n arteko ezberditasuna, Elgoibarko EAJ-k eta EA-k egiten duten horretan dago. Parlamenturako edo juntetarako bozka eman nahi badugu, argi izan beharko dugu bakoitzaren ideologia zein den, eskubikoa, erdikoa ala ezkerrekoa, bi leku hauetan politika egiten baita. Baina Elgoibar mailan ideologiak berak ez du horrenbesterako garrantzirik. Egiten dena ez da politika. Egiten dena edo egin beharko litzatekeena,HERRIGINTZA da.Pertsonek dute garrantzia. Zer egiteko prest dago Jon Peli?, eta Alfredo? eta gainontzeko alkategaiak? Hortxe dago gakoa | nere ustia ni neu 2007-02-10 11:17:09 Ba neu ere aurrekuakin guztiz ados nao. Ez da berdina Euskal Herri mailako hauteskundietan bozka ematia edo herri mailan eitxia. Kasu hontan partiduan ideologia pixkat alde batera geratzen da. Elgoibarren momentuz jakin ditxugun autagaixak ikusitxa, neri Jon Pelin aukeria oso ona iruditzen jata, hainbat gauzagatik: - Herriko hainbat arlotako antolaketatan parte hartu dau, bolondres modura: euskera eta kultura munduan, kirol ekintzetan ... gutxiren truke asko ematen dabanetakua iruditzen jata. Eitxeko kapazidadia ta gogua erakusten dau. - EA-kin aurkezten dan arren, independiente moduan dixe (ez dao EA-n afiliauta), hortaz ez dator talde politiko baten doktrinapian, ezta bere "biziuekin" ere. Hau pagotxa, politikan birjina da! - Herri mailan antolatutako hainbat ekintzatan parte hartzen dau, herrikua izatiaz gain, herritxar aktibua da, partehartzailia. - Bere izana ere hor dao: euskaltzalia, natura errespetatzen dabana, izakeraz ta pentsamoldez zabala, ... Laburtuz, beste batzuk "hitzez" ta "promesaz" herri hau "hobetzen" ibili dian bitxartian, Jon Pelik ixilpian herrixantzako lan ugari ein dabala uste dot. Poztuko nintzake benetan herrixak lan hori udaletxetik jarraitzeko aukeria emango balio! | bai jauna! elgoibartarra 2007-02-10 12:02:03 Bai jauna! Ni ere zuekin ados. Jon Pelik gure herrixagatik asko eitxeko prest dauala argi erakutsi dau beti. Honek benetan maitxe dau Elgoibar! | Iņaki-ri federico 2007-02-10 15:02:16 PNV alderdi demokristau bat den bitartean, gaur egun EA alderdi sozialdemokrata batetik gertuago dagoela esan daiteke. Horrela esanda terminolojia arraroa da baina zentrua eta zentru-eskuina dira azken finean. Banaketari buruz ... hobe liburutan irakurtzen baduzu, hemen esplikatzeak luzerako joko luke eta! | Honek bai! Kritikoa 2007-02-12 08:58:06 Duela aste pare bat Alfredon alkate izateko hautagaitza irakurri nabanian tipo harek batere konbenzitzen ez nindula komentau naban. Egixa da ez detela ezautzen (beharbada horregatik ez nau konbenzitzen), baina argi esan naban herri bateko alkatiak herri horren alde lan itxeko boluntade argixa ta herrizaletasun nabarmena erakutsi behar ditxuala (eta goixan edarki asko diozuen bezela, politika pixkat baztartu ta Herrigintzara zuzendu bere lana). Ta Jon Peli ezautu det mila borrokatan sartuta, herrixan alde lanian, hainbat ekintzatan burubelarri sartuta, herritarrongandik gertu beti ere... Ez det laguna bera baina ezautzen detela somatzen det, herrixangandik gertu dauan tipua beitxantzen jata, hau da, herrikoia ta herrizalea. Pertsona jatorran tankeria hartzen diot, hurrekua ta konprometitua somatzen det dala. Sentsazio oso positiboak igortzen dizkit hasieratik, ta ez det uste EAJ-ko azken alkateren batek in daban bezela obra batzuk inda bere gestioa disfrazatzen saiatuko dan hoietakua danik. Beno, eztakit herritarroi politika ta partidismoa hainbeste axola zaizkigun alkatea aukeratzeko orduan, baina Jon Pelik programa interesgarri bat aurkeztuko baligu nere botua berari emateko eskuak ez lidake dardar egingo (gaurrarte ez diot inoiz EAri boturik eman, ta aurrez komentario baten norbaitek dioen bezela, oraingo honetan EAri botua emango banio ez litzateke EAgan daukadan konfidantzagatik izango, Jon Peli elgoibartarragatik baizik). Beraz, animo Jon Peli!! | Lasai hartu Joxe 2007-02-12 10:53:07 Lora asko bota jakoz Jonpeliri, lagunak badauzka behintzat eta ez da seinale txarra. Nere partetik ere zorterik onena opa diot, piska bat beharko du eta. Ez dot bera ezagutzen baina ipintzen zaizkion espektatibak betetzen nahiko lan izango du. Aurkezteko ausardia da oraingoz erakutsi duena eta ez da gutxi, gero zer lan egingo duen oraindik ez dakigu eta denborak erakutxiko digu. Beste alde batetik ez dot ulertzen zergaitik daukan jendiak EA eta Jonpeliren arteko bereizketa egiteko interesa. Nik dakidala berak ez du horrelakorik egin. EAren alkategaia da ez zerrenda independiente batekua. Nik ulertzen dotenez EAren udalerako apustua da, baina independiente izanagatik EAren udal taldean lan egingo du eta bertan hartu beharko dituzte erabakiak. Egia da bere ukitua emango diola eta uste dot hor daukala erronka nagusia. Izan ere EAren jarduna azken urteetan nahiko iluna izan da. Udalean gobernuan egon dira PNVrekin batera eta udalaren jarduna nere ustez oso negatiboa izan da legealdi hontan. Merkadilloaren aferan adibidez ez da PNV-ren jarreratik piska bat ere aldendu eta gaur egun merkadilloaren egoeraren erantzule zuzena da. Ezker abertzaleari zegokion zinegotzi bat ere bere esku izan du eta nik dakidala ez dute arazoa konpontzeko borondaterik erakutsi. Jon Peliri ere galdetu beharko zaio gai hauei eta beste askori buruz. P.D. Lasai hartu, hauteskundeak arte oraindik denbora falta da eta. Izango degu gero ere nazkatzeko lain. | Aski da federico 2007-02-12 21:24:10 Alfredok eta Jon Peli, Jon Peli eta Alfredo, inork ez digu politika munduan ezer erakutsi, eta hor gabiltza, bata edo bestea ezagutu gabe, opinioak botatzen eta botua adjudikatzen dagoeneko. Alkate izateko, ilusio eta asmoa ez da nahikoa, gaitasuna eduki behar da erabakiak hartzeko orduan eta bakoitzaren programa aurrera eramateko. Ez dugu beraien programa irakurri eta ez dizkigute beraien helburuak azaldu. Mesedez jaun/andreak, izan gaitezen serioagoak! | Ez dut politikoaz sinisten Gaueko 2007-02-13 11:31:57 Serioagoak ? Alkate izateko gaitasuna ? Bakoitzan programa aurrera eraman ? edo alderdi batena. Izan gaitezen zoriontsuagoak.Ah eta abestiak esaten zuen bezela : Bota dezagun demokrazia zerriaskara. Agur federico. | Politikan sinestu, ez politikotan Gauekori 2007-02-13 14:47:53 Eta orduan zer? Anarkia ala? Txaboletara bueltatuko gara orduan, eta bakoitza bere ortura... 500 urte egingo dugu atzera ... Benga motel, errealitatea bizi behar dugula!! | Aupa Jon Peli Iker 2007-02-13 20:43:57 Ba nere botua ere zuretzat Jon Peli. Aurrerao esan dan bezala oinarte ixilpian herrixantzako in dozu lan ta udaletxetik lan ona eingo zendukela pentsatzen dot. Asike animo eta suerte! | EA-k betikoa Iņaki 2007-02-14 09:13:49 Lore asko entzun ditut hemen Jon Pelirentzat, baina niretzat betiko apustu berdinarekin dator EA. Lehen Alex Arrietarekin, gero Mugerzarekin...orain Jon Peli, beti perfil berdintsua eta azkenean zer? Ezer ere ez, betiko boto berberak eta larriena: Udaletxean postura berdina, aportazio oso gutxi. Beraz, ondo aztertu EAren bidea azkeneko urteetan. | Nik federik ez dut Federicori 2007-02-14 09:14:09 Ondo irakurri baduk politikoaz ari nintzen,ez politikaz. Anarkia txarra al duk ? Ikusten diat hi progresista haizela. Nik nahio txabolan eta ortuan. Autogestioa eta zoriontasuna opa diat. Gero arte realista-progresista. | aupa! Berrogei Duro 2007-02-14 18:26:08 aupa Jonpe, hi onena! | PNV eta EA Mai 2007-02-15 09:50:29 Kandidato on bat baino zerbait gehiago behar da PNVri Elgoibarren itzala egiteko. Jon Pelirena kolpe ona da, baina ez da nahikoa. Zein dira EAk aurkeztuko dituen gainontzeko hautagaiak? Ba al dauka beste kartarik ezkutuan? Lider bat aurkeztia ona da, baina,honekin batera,lantalde on bat eta proiektu bat ere aurkeztu beharko lituzke EAk PNVri lekua kendu nahi badio. PNVk urte asko daramatza Elgoibarko Udala zuzentzen (herritarrok hala nahi dugulako),eta hau aldatzeko, nere ustez, karismadun kandidato bat baino zerbait gehiago behar da. | ZU BAI IMAMOL 2007-02-15 12:15:03 ZU BAI ZERA TIPO LEGALA | Eta kontzejalak? Neu 2007-02-15 19:38:40 Nik komentarixo bat, besterik ez. Alkategaixa bai, baina horren atzetik hainbeste kontzejal ere hautatzen dia udal-hauteskundietan (eta bakoitzak bere alderdi-programia izango dau). Hortaz, botua alkatia hautatzeko dala esaten dabana, zuzen-zuzen-zuzen... ez dabil. |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |