Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Komunikabideak arrow Enrique Bert izango da 'BARREN'eko zuzendari berria
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Gida komertziala

Enrique Bert izango da 'BARREN'eko zuzendari berria PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-02-08 12:45
Klik haundi ikusteko
Enrique Bert izango da aurrerantzean BARREN astekariko eta elgoiBARREN.net orainkariko zuzendaria. 1981. urtetik Gasteizen bizi den arren, jaiotzez elgoibartarra da bera. 43 urte ditu eta bi seme-alaba. 



Elkarrizketa:

Enrique Bert
"Ez nator gauzak goitik behera aldatzera, laguntzera eta BARREN hobetzera baizik"
 
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
 
 
-Nola iritsi zara BARRENera?

Aspalditik ezagutzen nuen BARREN eta zuzendari berri bat behar zutela ikusi nuenean nire esperientzia dela-eta lagungarria izan nintekeela pentsatu nuen. Zeharka bada ere esperientzia luzea izan dut komunikazio mailan eta baita lantaldeak zuzentzen ere. Horrez gain, nire bizitzan erronka polita izan zitekeela iruditu zitzaidan, eta prozesu luze bat gainditu ondoren, BARREN eta elgoiBARREN.net zuzentzeko aukeratua izan nintzen.

-Zer egingo duzu BARRENen? Zer hobetu eta aldatu asko al dago?

Ez nator goitik-behera ezer aldatzera. BARRENek urteetako ibilbidea eta prestigioa ditu eta ni, ahal dudan neurrian, laguntzera eta astekaria eta elgoiBARREN.net orainkaria hobetzera nator. Astero-astero BARREN hobea egitea eta elgoiBARREN.net atari digitala asentatzea eta hastea dira nire helburuak.
 
-Denbora luzea egin duzu Elgoibartik kanpo. Herrira azkar egingo zarela uste al duzu?

25 urte daramatzat Gasteizen bizitzen. Erreferentzia nagusiak hor dauden arren, denbora horretan asko aldatu da Elgoibar, halaxe da. Hortaz, erronka berezia izango da. Izan ere, komunikazio proiektu interesgarria izateaz gainera, astero herriko historiaren zati txiki bat egiten ari baita BARREN. Niretzat, esaterako, oso garrantzitsua izan da kanpoan bizi izan naizen bitartean, herrian gertatzen zenaren erreferentzia izan baita. Honi esker, kanpoan bizi arren, eroso sentitzen naiz bertan lan eginez.

-Zein izango da zuzendari moduan egingo duzun estreinako lana?


Zuzendari gisa herritar, erakunde sozial, politiko, kultural eta herriko eragile guztiekin egoteko prest nago. Guztiek dituzte BARRENeko ateak zabalik, eta orain arte izan den moduan, proiektu parte hartzailea eta irekia izaten jarraitu nahi dugu. Asmo hori betearazteko baina, guztion parte hartzea ezinbestekoa izango da.
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Zorte on
Irakurle bat 2007-02-08 15:20:52
Zorte on zuzendari berriari eta ea aire freskoak ekartzen dizkion aldizkariari. Aspaldian monotonian sartuta ikusten dut aldizkaria eta formula berriak bilatu behar direla uste dut. 
Animo eta ea laster ikusten ditugun lehen emaitzak.
Monotonia?
beste irakurle bat 2007-02-08 16:04:37
Monotonian sartuta BARREN? herria monotonoa daukagulako izango da! nire ustez, lan bikaina egiten dute. Harritu egiten naiz! Ez dakit nola betetzen duten astero-astero aldizkari gure herri honetan. Hainbeste gauza gertatzen al da, ba? Kriston meritua daukazue! Zuzendariari ere suerterik onena opa diot, baina lantalde majoa dago BARRENen. Telebistako informatiboak ez al dira monotonoagoak? denetan berdina ematen dute. Aurreko irakurlea ikusi nahiko nuke honelako proiektu batean. Seguru gustura hartuko dituztela zure aportazioak BARRENekoek. Bidali zure ideiak eta jarriko dituzte martxan. Animo danori!
Ekipoa
MP 2007-02-09 10:04:02
Kanpotik berrikuntzak ekartzia ondo eta sanoa iruditzen jata, baina BARRENeko ekipoa lan handixa egiten dabanik ezin da ukatu. 
Ia ondo integratzen dan Zuzendari berrixa . Lanak eta ardurak banatuz gero..hobe.
Fitxaketa ona
Gasteiz 2007-02-09 12:27:41
Benetan poztu nau Barren-ek holako fitxaketa ona egin duela jakiteak. Asmatu duzue eta ziur naiz Enrikeren ekarpena oso baliogarria izango dela eta emaitzak berehala ikusiko dituzuela Elgoibarren. Zortea opa nioke Enrikeri baina bera bezalako jendeak ez du horren beharrik.
"beste iraurle bat"i
irakurle bat 2007-02-09 16:31:33
Nik ez diot meriturik kendu nahi egiten dutenari. Alderantziz, nire ustez ere meritu handikoa dela egiten dutena. 
Opinio guztiak dira baliagarriak errespetuz egin ezkero ezta? Nirea beraz ez daukazu zertan mesprezatu. 
Orain gomendio bezela BARREN-i, nere ustez herriko jendearen partzizipazioa handitu beharko luke, aldizkariak, aldizkari huts bat izateaz aparte, jendea lotzen duen zerbait izan behar luke. elgoibarren.net ek egiten duena gutxi gora behera, zeresan asko izan beharko luke herriko eguneroko bizitzan, gai erakargarriak eta ez notizia hutsak azalduz. 
Badakit ez dela erreza baina nire hustez horrek izan beharko luke helburua. 
Zorte on!



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 3 bisitari