Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Udala arrow Iaz baino 1.341.561 euro gehiagoko aurrekontua onartu du Udalak
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Mediateka


2006ko Gabonak

Gida komertziala

Iaz baino 1.341.561 euro gehiagoko aurrekontua onartu du Udalak PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-02-08 09:32
Klik haundi ikusteko
Udal plenoko argazkia (otsailak 7)
EAJ, EA
eta PSOE-EEren aldeko botoekin (14), eta PPren (2) eta EB-Berdeak-en (1) abstentzioarekin onartu ditu Udalak 2007ko aurrekontuak. Azpimarragarria da aurrekontuak ezezko botorik gabe onartu izana. Hortaz, iaz baino 1.341.561 euro gehiago ditu aurtengo aurrekontuak: 17.803.867 euro, hain zuzen ere. Aurreko urtearekin alderatuz, %25,48an igo da inbertsioetarako erabiliko den diru kopurua.



2007ko aurrekontua
Klik haundi ikusteko
Udal Aurrekontua 3 zatitan banatzen da: Udala, San Lazaro Egoitza eta Udal Kirol Patronatua. Ondorengo hauek dira bakoitzak 2007an izango duen diru kopurua.
•    Udala: 16.216.029,91 euro
•    San Lazaro Egoitza: 1.181.961 euro
•    Udal Kirol Patronatua: 895.793,32 euro
GUZTIRA: 17.803.867,23 euro

Aurrekontua urtez urte
2002: 9.317.833 euro
2005: 16.462.306 euro
2006: 17.803.867 euro
 

Udaletxeko SARRERAK

Eurotan  (€)

Zerga zuzenak

2.417.000

Zeharkako zergak

700.000

Tasak eta bestelako sarrerak

1.399.300

Transferentzia arruntak

6.476.520

Ondareetatik datozen sarrerak

68.400

Inbertsio errealen inorenganatzea

1.821.000

Kapital inbertsioak

710.153,88

Finantza aktiboak

20.000

Finantza pasiboak

2.603.556,03

GUZTIRA

16.216.029,9 

 

Udaletxeko GASTUAK

Eurotan (€)

Pertsonalaren ordainsariak

3.182.638,87

Ondasun arrunt eta zerbitzuak

4.888.859,03

Interesak

119.946,09

Transferentzi arruntak

2.067.762,52

Inbertsio errealak

4.864.723,45

Kapital transferentziak

651.186,38

Finantza aktiboak

20.000

Finantza pasiboak

425.774,57

GUZTIRA

16.216.029,91

 
 
Udalaren azalpenak
Klik haundi ikusteko
Marivi Agirregomezkorta alkatea
Udalaren egoera ekonomikoa onargarria dela azaldu zuen udal plenoan Jon Zubiaurre Ogasun Batzordeburuak. “Aurrekontuaren egitura ona da, sarrera arruntak (11.061.220 euro), gastu arruntak (10.254.345,51 euro) baino dezente handiagoak baitira. Diru soberakin hori, kapitalaren transferentziak, inbertsio gastuak edota zama finantzarioak arintzeko bideratu dezakegu”.
Zubiaurreren berbetan: “Anbizio handiko aurrekontua, herritarren beharrak asetzen dituena, orekatua eta inbertsioak egin ahal izateko egonkortasuna eskaintzen duena aurkeztu dugu. Gainera, guztion artean osatutakoak direla uste dugu, oposizioan dauden taldeen ekarpenak entzun eta eskatu baititugu. Oro har, aukeratuak izan ginenean aurkeztu genuen programarekin koherentea den aurrekontua aurkeztu dugu”.
 
Bestalde, 2007an karga finantzarioaren aurreikuspena aurrekontuaren %4,93a izango dela adierazi zuen Ogasun Batzordeburuak.

Ezkerrean Jon Zubiaurre Ogasun Batzordeburua
Jon Zubiaurre Ogasun Batzordeburua (ezkerrean)
Inbertsioei dagokienez, “iazko aurrekontuarekin konparatuz, %25,48an igo da inbertsiotarako Udalak bideratuko duen dirua”. Eta gastuak aurreikusterakoan, berriz, “aurreko urteetako irizpideak jarraitu ditugu: gastuaren euspena, Udalak kolektibo ezberdinei ematen dizkien diru-laguntzak ahal den neurrian mantendu edo hobetu eta inbertsio maila altu mantendu (%30)”.
Diru-sarrerei dagokienean, Udalak 1,8 milioi euro jasoko ditu Ubitarte Gain eta Urruzuno II eta III sektoreetan etxebizitzak egiteagatik. Honen eraginez, hirigintza aprobetxamenduengatik jasoko den partidak hazkunde handia izango du:  223.800 eurotik 1.820.000 eurokoa izatera pasako da-eta.

Aurrekontuan nabarmentzen diren gunerik esanguratsuenak aipatu zituen Zubiaurrek:
*     Hezkuntza:
Hezkuntzara bideratutako aurrekontua handitu egin da: 238.309 eurokoa izatetik 431.617 eurotara pasa da. Zati handi bat Herri Eskolako jolastokiari estalkia jarri eta larrialdietako sistema hobetzeko erabiliko da.
*     Barne Saila:
• Bolatokiko pixatokiak berritzea (72.000 euro)
• Udaletxeko eta Hirigintzako eraikuntzen berritze lanak (102.500 euro)
 *     Hirigintza:
• Bide-konponketa eta auzuneetako lanak (280.000 euro)
• Maala II gunean jarriko diren lurrazpiko zabor-ontziak (200.000 euro)
• Mupen eraikuntza inguruan egin beharreko erreformak (300.161 euro)
• Altzola auzoko espazio publikoak eraberritzea (384.406 euro)
• San Migel auzorako uraren lotura-hodia jartzeko lanak (300.192 euro)
 

PSOE-EE-ren aldeko botoa

PSOE-EEko bi zinegotziak eta Iņigo Arcauz, PPko zinegotzia (eskuman)
PSOE-EEko bi zinegotziak eta Iņigo Arcauz, PPko zinegotzia (eskuman)
Azken 3 urteetan egin dugun moduan, PSOE-EEk aurrekontuen alde bozkatu du” adierazi zuen Ovidio Campello zinegotziak. Hala eta guztiz, gastuen aurreikuspenean finago ibiltzeko eskatu zuen Campellok, “urtean zehar aldaketarik egin behar ez izateko, gastuen aurreikuspena zehaztasun gehiagorekin egin behar da”.
Bestalde, Plaza Txikian lurrazpiko aparkamenduak egin daitezkeen aztertzeko aurrekontu partida bat bideratuko dela-eta pozik agertu zen Campello, “gure alderdiak aspaldi adierazi baitzuen beharra baita honakoa”.

PP
ren eta EBren abstentzioa
Iñigo Arcauz PPko zinegotziak adierazi zuenez: “gauza onak eta ez hain onak dituelako abstenitu gara aurrekontuaren bozketan”. Gauza onen artean Plaza Txikiko aparkamenduen bideragarritasunerako azterketa aipatu zuen honek ere, eta inbertsioak izan zituen hizpide alde txarrak aipatzerakoan. “Kritika txiki bat egin nahi diogu gobernu batzordeari, aurten inbertsio pobreak, eskasak, egitea aurreikusten dutelako”. Bestalde, Udal Kirol Patronatuaren aurrekontuaren aurkako botoaren zergatia azaldu zuen Arcauzek, “Aurreko batean Patronatuko prezio igoeren aurkako botoa eman  genuenez, koherentziaz, ezezkoa eman diogu Udal Kirol Patronatuko aurrekontuari ere”.
EB-Berdeak alderdiko zinegotzi bakarrak, Javier Aznalek, ere abstentzioaren alde egin zuen bozketan. 
 
Aurrekontua honela finantzatzen da:
•     4.516.300 euro (%27,85-a) Udalaren berezko baliabide eta zuzeneko gestioaz.
•     7.186.673,88 euro (%44,32) Foru Aldundi eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzak.
•     2.603.656 euro Finantza aktiboekin.
•     20.000 euro Finantza pasiboekin.
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Zorionak einbiou!
Kalekoa 2007-02-08 12:42:47
Orain esango dute Obidiok eta Marivik beraien ideia dela Plaza Txikiko parkina, baina denok dakigu nork egin duen horren alde azken urteetan!
Eh!!!!
Harrituta naukate gestio batzu 2007-02-08 14:08:09
Ta ze demontretarako berritu debe orduan Plaza Txikiko lurzorua!!! 
 
Bi galdera: 
1.- Merezi zuan lurzorua berriztiak? 
2.- Lurzorua berriztu ondoren pentsau debe lurrazpiko aparkamendua eitxia? 
 
Logikarik ba al dauka berrizte honek? Dirua sobran daukau ala? Ze demontregatik berritu da Plaza Txikiko zorua!? 
 
Irakurketa negatibo asko zabaldu ditzake asunto honek...
harrituta ere..
aitor 2007-02-08 15:19:20
baina seguru arrazoi gabe, ondo pentsatuta egongo da eta.. aztertu, begiratu, geldi egon, ikusi, martxan hasi berriro eta egin orduko.. beste hamar urte pasatuko diez eta.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 6 bisitari