Deba ibaira erori zen autoko bi lagunek zauri arinak besterik ez dituzte
elgoiBARREN.net
2010-02-08 11:59
Zapatua eta domeka arteko goizaldean Deba ibaira erori zen auto bat
Rezola gasolindegiaren parean. Autoan zihoazen bi lagunek, harrigarria
bada ere, zauri arinak besterik ez dituzte. (argazkiak eta bideoa dauzka)
Lur orotako ibilgailuak, Toyota etxekoak, halaxe dela frogatu zuen eta pendizean behera joan ostean, ia hamar metro beherago dagoen Deba ibaian geratu zen. Istripua goizaldeko 4:40ak inguruan gertatu zen Barne Saileko iturriek jakinarazi dutenez. Barruan zihoazen bi lagunak onik daude. Euren kabuz irten ziren autotik eta ibaitik eta Mendaroko Hospitalera eraman zituzten gero zeuzkaten zauri arinak sendatzeko.
•BIDEOA: Domeka goizean ibaian jarraitzen zuen oraindik ibilgailuak eta helikoptero bat ere ibili zen haren bueltan, irudiak hartzen, beharbada. Elgoibartar batek youtubera igo duen bideo honetan ikus dezakezue:
Notizi honen berri emateko
Komentarioak
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen
Zer iruditzen zaizu merkadilloa Plaza Txikira eta Leku Ederrera ekartzea?
Azken komentarioak
Bai bina... merkea...???
nik udalari zu bezala ordaintzen dut... (JMS) Eskerrik asko Juanito Gorostiz... Esker ona beste Elgoibartar eredugarri bati gaur e... (Sanroke) Itsu Bada oraindik begiak zabalik daramatzaten politikorik, eskerrak.. (jon larraņaga) ZORIONAK Zorionak! udalak gazteen eguna hiltzen lagatzen ar... (joseba) Eskerrak eman behar Elkarrizketatik barne ta pertsonalki, ni, Jose Lui... (txelu)