Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kultura arrow Azken 5 urteetan erdira jaitsi da zine-ikusle kopurua Herriko Antzokian
Blogak


Eņaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eņaut Izagirre
Pirinioak aintziraz-aintzira


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Uztailak 16, Ehunmilak elgoibartik


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Iratiko Tourra, Euskal Selekzioaren alde


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Jarrai dezagun lanean; egin dezagun amets!


Antton Alberdi
Tantaka-tantaka
Antton Alberdi
Sorgin-orratza eta eremu-sakonera


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Garatetarren gutunak


Barren astekaria

Mediateka


2010

Gida komertziala

Azken 5 urteetan erdira jaitsi da zine-ikusle kopurua Herriko Antzokian PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-02-07 14:04
Kutxidazu bidea, ixabel filma izan da 2006ko ikusiena Herriko Antzokian
2006ko filmarik ikusiena Herriko Antzokian
Azken bolaran inguruko herrietan zine areto bat baino gehiago (iazko abenduaren 13an itxi zituen ateak Eibarko Rialto zineak) ixten ari direnez, Udaleko Kultura Sailera jo dugu Herriko Antzokiko zine emanaldien egoeraren berri izateko. Blanca Salegi, kultura teknikaria, elkarrizketatu dugu eta ikusle kopuruaren inguruko hainbat datu interesgarri jaso dugu. (Datuen taulak barruan).
 
 
 
Elkarrizketa:

Blanca Salegi, Kultura teknikaria

Herriko Antzokiko zine emanaldiak ez dira errentagarriak

-Inguruko herrietan (Eibar, Deba, Bergara, Arrasate…) zine areto bat baino gehiago itxi da azken aldian. Herriko Antzokiko zine emanaldiak eteteko arriskurik ba al dago?

Ez. Ez da Herriko Antzokiko zine emanaldiak etetea aurreikusten, ez behintzat epe motz, ezta ertainera ere. Dena dela, egia da zine arloan krisi nabarmena bizitzen ari garela. Guztiok igarri dugun krisia; zine areto pribatu zein publikoek.

-Herriko Antzokira zinea ikustera doan ikusle kopuruak gora edo behera egin du azken urteetan?

Ikusle kopuruak behera egin du nabarmen. Ikusleen galera progresiboa eta etengabea izan da azken urteetan. Hala izanik ere, ez da Elgoibarko kontua bakarrik. Krisia orokorra da. Horregatik ixten ari dira horrenbeste zine areto pribatu. Pentsa, zinearen industrian ere badu eraginik ikusleen galerak, eta ondorioz, gero eta superprodukzio gutxiago finantzatzera ausartzen dira produktora handiak

-Zein dira zuen ustez ikusle kopurua jaitsi izanaren arrazoiak?

Zergatiak agerikoak dira; Internetetik filmak jaisteko aukera, top manta; gure etxeetan  zinea ikusteko baliabide guztiak ditugu. Honez gain, gero eta erosoagoak gara, kosta egiten zaigu etxetik ateratzea. Filma oso erakargarria izan behar da jendea etxetik aterako bada.

-Ba al du zerikusirik jendeak zinea ikustera merkatal zentroetara joateko duen joerak?

Ez dut uste hala denik. Merkatal zentroetan ere krisialdia jasaten ari dira-eta. Donostian ere itxi dira merkatal zentroetan zeuden zine aretoak. Gure publikoak ez du merkatal zentroetako aretoetara ihes egin. Beste arrazoi eta ohitura batzuk daudela atzean uste dut. Nabarmenena, zinea etxean ikusteko teknologiak izan duen aurrerapena: Home Zinema, DVD-ak, e.a. Konpetentzia itzela zine aretoentzat.

-Egin al daiteke zerbait ikusleak galtzeko joera honen aurrean?

Esperantza bat daukat, krisi garaiok gainditu eta mantentzen bagara fruituak jasoko ditugula. Hori da nire esperantza. Egoerari buelta ematen diogunean gutxi izango gara mantendu garenak eta ikusleek, besterik ezean, guregana itzuli beharko dute. Konstantzian dagoela gakoa uste dut. Antzerkira joateko ohiturak Elgoibarren izan duen bilakaera izan behar da gure itxaropena. Duela urte batzuk apenas joaten zen jenderik antzerkira. Egoera buelta ematen ari da, ordea, gero eta ikusle kopuru handiagoak baititu antzerkiak gure herrian.

-Filma hobeagoak ekarriz, azken estreinaldiak esaterako, ez al litzateke ikusle gehiago erakarriko?

Azken estreinaldiak eta pelikularik ezagunenak lehenago ematea ez dago Kultura batzordearen eskuetan. Izan ere, publiko gehien dagoen tokietara (hiriburuak, Irun, Barakaldo... moduko herri handiak) eramaten dituzte filma onenen kopiak. Zenbat eta jende gehiago joan zine areto batera, aukeratzeko lehentasun gehiago. Guk astero bidaltzen dizkiegu ikusle kopuruen datuak. Hortaz, herritarren kolaborazioa eskatuko nuke, zenbat eta lagun gehiago joan Herriko Antzokira, filma hobeak ekartzeko aukera izango dugu-eta.

-Herriko Antzokia errentagarria al da? Auto-finantzazioa bermatzeko bezain beste?

Ez. Zinea martxan mantentzeko behar den aurrekontuaren zati bat bakarrik lortzen da auto finantzazioaz. Alabaina, zine emanaldiak Udalak irabazi-asmorik gabe eskaintzen duen zerbitzua da. Alegia, Udalak eskaintzen duen zerbitzu publikoa; kultur edo aisialdi eskaintza bat gehiago herritarren zerbitzura. Udalak zinearen aldeko apustu argia egin du: zine komertziala, Zine Kluba, Aire Libreko Zinea... ez dago beste herririk horrelako zine eskaintza zabalarekin.
 
 

Zine-ikusleen DATUAK: (azken 5 urteetako bilakaera)

 

2001-2006

 Herriko Antzokian

URTEA

IKUSLE KOPURUA

2001

19.030

2002

20.198

2003

15.986

2004

14.593

2005

10.066

2006

9.865

GUZTIRA(2001-2006)

89.738


 DATUAK (Urteak eta hilabeteak)

2001

Urtarrila

1.705

Otsaila

2.338

Martxoa

2.693

Apirila

2.943

Maiatza

1.663

Ekaina

1.500

Iraila

940

Azaroa

2.511

Abendua

2.737

GUZTIRA

19.030


2002

Urtarrila

2.004

Otsaila

3.115

Martxoa

2.808

Apirila

1.309

Maiatza

1.682

Ekaina

1.460

Iraila

1.511

Urria

2.337

Azaroa

1.927

Abendua

2.045

GUZTIRA

20.198

 

2003

Urtarrila

2.168

Otsaila

1.961

Martxoa

1.650

Apirila

1.735

Maiatza

1.272

Ekaina

849

Iraila

942

Urria

1.206

Azaroa

2.843

Abendua

1.360

GUZTIRA

15.986


2004

Urtarrila

2.184

Otsaila

2.420

Martxoa

1.081

Apirila

1.089

Maiatza

1.307

Ekaina

880

Iraila

1.030

Urria

1.268

Azaroa

1.508

Abendua

1.826

GUZTIRA

1.459

 

2005

Urtarrila

1.477

Otsaila

1.059

Martxoa

857

Apirila

857

Maiatza

1.162

Ekaina

515

Iraila

561

Urria

986

Azaroa

995

Abendua

1.597

GUZTIRA

1.066

 

2006

Urtarrila

1.541

Otsaila

1.200

Martxoa

765

Apirila

1.394

Maiatza

594

Ekaina

461

Iraila

511

Urria

1.090

Azaroa

1.448

Abendua

861

GUZTIRA

9.865

 
 

2006. urteko FILMARIK IKUSIENAK

Saldutako TXARTEL kopurua

Filmeak

689

“Kutsidazu bidea, Ixabel”

468

“El Jardinero Fiel”

392

“Memorias de una Geisha”

357

“Crash”

303

“La edad de Hielo”

277

“Volver”

275

“Harry Potter”

268

“Piratas el caribe II”

249

“El Diablo e viste de Prada”

230

“Brokeback Mountain”

227

“King-Kong”

219

“Match Point”

202

“Las Cronicas de Narnia”

196

“En la cuerda floja”

 

 

Gutxien ikusi direnak *

 

19

“Bambi 2”

24

“Aventuras de Sharkboy”

37

“La Profecia del as ranas”

*Gehienak haurren zine emanaldiko filmak dira, eta hauek sesio bakarrean botatzen dituzte.

 

 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

normala
zupe 2007-02-07 15:34:53
ekartzen ditxuzten pelikulekin eta zinea daukan preziuakin normala. Ze uste zuten ba? Pelikula kakak 3 edo 4 hilabete beranduo estrenau ta gainera dirua irabaztia? jendia naskatzen hasi da dagoeneko. 
pena merezi duten pelikulak ongarrikoak dia. hori bai dala maravilla bat.
Zuperi
Pezu 2007-02-07 15:42:44
Zupe, "ongarriko" pelikulak ikustera zenbat jende joaten den ba al dakizu? 
Hemen ere, zuk komentatzen dituzun pelikula "maravilla" hauetan ere jende oso gutxi izaten da, oso oso gutxi.
Gizartearen ispilu da
Lillo 2007-02-07 15:45:27
Oso datu interesgarriak! Zorionak elgoibarren.net-i, hori da benetako kazetaritza egitea, informazioaren bila joatea, ikerketa-lana eginez eta ezkutukoa azalera bistaratuz.  
Bat nator Blankak dioenarekin, eta Elgoibarko kultura sailaren politika zuzena iruditzen zait.  
1.- Egoera hori gizarte honek daraman martxaren islada da: indibidualismoa, teknologia berriekiko miresmena, kaleko giroa behea jota, kontsumo-ohituren aldaketa...  
2.- Publikotasunaren abantaila aprobetxatu behar da Elgoibarren zinea mantendu nahi bada. Pribatua vs. publikoa... 
3.- Etorkizunera eta luzera begirako apustu garbia egin behar da. Kultura (baita hezkuntza ere) oso gutxitan da errentagarria, eta horregatik izan behar da oso garbi herritarrei zerbitzu/aukera hori eskaini egin behar zaiela (zine komertziala eta zine-kluba, biak). Horri duintasun kulturala esaten zaio, herrian inbertitzea. 
4.- Iraunkortasuna eta kalitatea programazioan: Elgoibarren oso ondo egiten dihardute antzerkiarekin, kalitatezko obrak eta etengabe, iraupen jakin batekin, ari dira programatzen urteetan, eta lortu dute publiko handi bat erakartzea. Horrelaxe egin behar da zinearekin ere.  
 
Cinema paradiso... Ez dezagun galtzen utzi!
Elgoibarren ez gaude batere gaizki!
Jozu 2007-02-07 16:25:09
Ikusita nola dauden Elgoibar baino herri handiagoak, ez dut uste kejatzeko moduan gaudenik Elgoibarren. Ongarriren eskaintza aparta, zine komertziala astian 4 egunetan (konforme pelikula bera dala!), umeentzako pelikulak, Udako plazako emanaldiak... 
Ni konforme dagoenarekin! Eutsi horrela, Ongarri eta Udala!
Zinea eta Elgoibar
Mai 2007-02-07 17:00:44
Ni oso gutxitan joaten naiz zinera, baina joaten naizenean izugarri gustura egoten naiz. Herriko Antzokia benetan areto aproposa begitantzen zait zinea ikusteko (eta bestelakoak ikusteko ere bai). Hori bai, eskari txiki bat luzatu nahi diet arduradunei: ez laga jendeari jaten. "El Perfume" ikustera joan nintzen duela gutxi, eta, zoritxarrez, atzekoak jaten ziharduen palomiten perfumea usaintzen egon nintzen pelikula osoa.
zinea
film 2007-02-07 17:07:56
Elgoibarko zinea inguruko merkeenatirikoa da. Nik beintzat ez dot iņun merkiaurik topatzen. Ongarrikoa ondo dago baņa niretzako ez dira egun onenak zinera juteko.
Pelikulen kalitatea
Ander 2007-02-07 17:14:27
Orokorrian zela izango dan ez dakit, baina ni neu oin dala urte batzuk baino askoz gutxiao juten naiz Herriko Antzokira eta arrazoi bakarragatik: ez du merezi. Pelikulia oso txarra da ala, ikusteko modukua bada, aspaldi beste lekuren batetan ikusita daukat. 
 
Pelikula hoberik ezin dala ekarri badiote, hala izango da, baina ni askoz gustorua jungo nintzake Herriko Antzokira Donostiara baino, esate baterako. Gianera, ez dot uste jende asko geratzen danik etxian zinia ikusten.
garestia?
ander 2007-02-07 17:23:01
zinea garesti? 
 
eta kubata bat? hori bai dela garestia
ZORIONAK ONGARRI
karakolita 2007-02-07 18:36:17
Positiboa iruditzen zait benetan zinea mantentzearen aldeko jarrera. Pozten nau jakiteak benetan mantentzeko interes hori egoteak. 
Dena dela, pelikula komertzialak oso eskasak dira eta aniztasun apur bat ez litzateke gaizki egongo. Bestalde, bai iruditzen zait oso garestia dela. Badakit beste lekuetan are garestiago dela baina hori ez da eskusa bat prezioa mantentzeko. Antzerkira joatea ere oso garesti egiten zait. Kultura denon eskura egotea garrantzitsua da! 
Bestalde, Ongarrikoak zoriondu nahi ditut, benetan. Lan bikaina egin dute urteetan zehar, konstantzia handiarekin. Egia esan, elgoibartik kanpo zaila egin zait halako zerbait aurkitzea. Astero astero benetan film onak dituztenak. Kulturalki benetan lan garrantzitsua egiten duzue, zine komertzial eta iparramerikanotik at, erritmo desberdinak, argumentu desberdinak, kamara erabiltzeko modu desberdinak... zinea ikusteko, entzuteko eta sentitzeko aukera anitzak eskaini dizkiguzue. Segi horrela!



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu merkadilloa Plaza Txikira eta Leku Ederrera ekartzea?

Azken komentarioak


Bai bina...
merkea...??? nik udalari zu bezala ordaintzen dut...
(JMS)

Eskerrik asko Juanito Gorostiz...
Esker ona beste Elgoibartar eredugarri bati gaur e...
(Sanroke)

Itsu
Bada oraindik begiak zabalik daramatzaten politikorik, eskerrak..
(jon larraņaga)

ZORIONAK
Zorionak! udalak gazteen eguna hiltzen lagatzen ar...
(joseba)

Eskerrak eman behar
Elkarrizketatik barne ta pertsonalki, ni, Jose Lui...
(txelu)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Trinitateak 2010

Gotzon akorduan hartuta

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Zine agenda

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 11 bisitari