|
Sanblas opilak bedinkatu dituzte hainbat elgoibartarrek |
|
|
|
|
elgoiBARREN.net
|
|
2010-02-03 14:46 |
|
Anis usaina nagusi zen San Bartolome parrokian bedeinkatu dituzte,
gaur, otsailak 3, dozenaka elgoibartarrek San Blas opilak. Pilar
Ikastetxeko haurrek ere ez dute hutsik egin urteroko zitara, nahiz eta
aurten azkeneko aldiz eraman dituzten opilak bedeinkatzera, ekainean
itxiko baititu ateak ikastetxeak. (errezetak dauzka)
San Blas opilak bedeinkatu nahi izan dituztenek Santa Klara komentuan eta Madalako elizan ere izan dute aukerarik eta 11:00etan Benantzio Otaegik parrokoak bedeinkatu ditu San Bartolome parrokiara hurbildu diren lagunen sanblasak. Asko izan dira bertaratutakoak, denak San Blas opilez betetako poltsa edo otarrak eskuetan hartuta.
•San Blas opilak egiteko errezetak:
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |