Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kultura arrow Liburudendetan dago Uxue Alberdiren estreinako liburua
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Gida komertziala

Liburudendetan dago Uxue Alberdiren estreinako liburua PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-02-07 10:07
Duela 2 urte Suedian egin zuen egonaldian ateratako argazkia
Aulki bat elurretan
izena dauka Uxue Alberdi (1984) idazle eta kazetariaren lehenengo liburuak. Idazle gazteak laguntzeko VIII. Igartza Saria irabazteari esker argitaratu ahal izan du elgoibartarrak Suediako Karlstad hirian kokaturiko ipuinek osatutako bilduma.






Aurkezpena otsailaren 16an
Liburudendetan astebete daraman arren, otsailaren 16an egingo du Uxue Alberdik Aulki bat elurretan liburuaren aurkezpen ofiziala. Aurkezpen bikoitza izango da; Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean eta Beasaingo Igartza Jauregian aurkeztuko baitu egun berean.
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
 


Elkarrizketa
 
Uxue Alberdi, idazlea
Suediako gizartearen deskribapena giza harremanetan sakontzeko aitzakia izan da
 
Klik haundi ikusteko
 

Lehenengo liburua azal eta paper bihurtuta ikusteak piztu dizkion sentsazioez galde egin diogu Igartza Sariko irabazleari.
 
-Zer sentitzen da norberak idatzitako lehenengo liburua liburu dendatan ikustean?

Sentsazio arraroa da. Hiru urtean nirekin bueltaka ibili diren testu batzuk liburu eginda eta liburu denda batean salgai, edonoren eskura, daudela ikustea arraroa egiten zait. Zaila da berbaz adieraztea. Gainera, ezustean hartu ninduen, aurkezpena egin arte ez zela salgai jarriko uste bainuen. Jakin orduko joan nintzen liburu dendara. Hamaika bider irakurri izanaren ondorioz ia buruz dakizkit liburuko ipuin batzuk, baina liburu guztia berriz irakurri berri dut; atzo amaitu nuen.

-Eta, zer aurkitu duzu liburua berrirakurri eta gero?

Lehenengo ipuinak 20 urterekin idatzi nituen; Suedian nengoela, eta azkenak 22 urterekin. Aitortu behar dut azkena idatzitakoak gehiago hurbiltzen direla ni orain naizenera, nire pentsatzeko modura. Hori ere ez da txarra, eboluzio bat egon dela esan nahi baitu.

-Saldu egiguzu pixka bat liburua. Norentzako liburua da, nori gomendatuko zenioke?

Ez naiz ni liburua inori saltzeko egokiena, baina helduentzako liburua da, adin batetik aurrerako irakurleentzat. 14 urteko irakurle batek, oso irakurria ez bada, baliteke gauza batzuk gainetik pasatzea. Gauzak zuzenean, gordintasunez esan beharrean, idazkera sugerentea eta poetikoa erabiltzen saiatu naiz. Alabaina, esaldi motz eta azkarrak dira nagusi; irakurterrazak. Bestalde ipuin motzak dira, idatzi nuen luzeenak 7 folioko luzera zuen-eta. Gaiari dagokionez Suediako gizarte indibidualista deskribatu dut, geure gizarteari ere Suediakoaren gero eta antzekotasun handiagoa hartzen baitiot. Suediako gizartearena, baina, giza harremanetan sakontzeko aitzakia bat baino ez da. Han eta hemen, funtsean, berdinak diren giza harremanak.

-Zergatik ipuin bilduma bat?

Asko gustatzen zaidan generoa da. Uste dut nobelagintzari gehiegizko bonboa ematen zaiola sarritan, eta ipuingintza, aldiz, baztertu egiten den irudipena daukat.
 
∞ Informazio gehiago:
 
Elkar Fundazioa (Berria, Deia, Gara, Diario Vasco, Goierriko Hitza eta Sustatun agertutakoa)
Eremulauak.com (elkarrizketa)
Julen Gabiriaren blogean (Bizkaie! aldizkariak eginiko elkarrizketa dauka)
 

  IGARTZA SARIAren aurreko irabazleak
 
•     Connemara gure bihotzean
        Julen Gabiria
•     Egun denak ez dira berdin
        Xabier Etxeberria
•     Korapiloak
        Jasone Osoro
•     Ortzadarra sutan
        Fernando Morillo
•     Van´t Hoffen ilea
        Unai Elorriaga
•     Han goitik itsasoa ikusten da
        Julen Gabiria
•     Karonte
        Asel Luzarraga
•     Amaren eskuak
        Karmele Jaio
•     Lile
        Peru Magdalena
•     Aulki bat elurretan
        Uxue Alberdi
 
*Ikus dezakezuenez 2 elgoibartarrek (beltzez markatuta) irabazi dute Igartza Saria dagoeneko.
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Nik erosikot
Amaia 2007-02-08 12:40:04
Ipuinen bilduna, euskaraz eta Elgoibarko neska gazte baten liburua danez, derrigor erosi bihar!
aupa uxu!
Aupa gaztia 2007-02-08 13:10:46
Ia zemouzko ipuinak atera jatzuzen...irakurriko dogu danok liburua. 
Zorionak neska!
Eskerrik asko!
Uxue 2007-02-08 13:49:09
Beste zer esango dot, ba?
Txaleta erosteko beste
Imanol 2007-02-08 13:56:47
Bai, neska! Ez zaitte lotsatu eta esan (Hasier Etxeberriak zionari kontra egiņaz) liburu mordo bat salduko dittuzula eta TXALETA erosteko beste irabaziko dozula. Eta txaleta eginda daguanian, inbitau liburua erosi dogun guztiak afari-jai batera. Eta, gero, jai horretan ikusi eta bizittakua kontau beste ipuin batian.
presentaziua
elg 2007-02-09 17:16:20
16xan ze ordutan egongo zera koldo mitxelenan?



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 2 bisitari