Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kultura arrow Euskal Jaiaren mendeurrena gogorarazteko logoa aukeratzeko lehiaketa
Blogak


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Far east aldera


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Coldplay Vs Satriani


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Amaitu da, se akabo!


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Negu hurbila


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Marroiak eta pagotxak


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Barren astekaria

Gida komertziala

Euskal Jaiaren mendeurrena gogorarazteko logoa aukeratzeko lehiaketa PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-02-06 11:52
Klik haundi ikusteko
Plaza Txikia. GFA AGG-GAO OA7794
Euskal Jaien mendeurrena gogorarazteko (uztailean) antolatutako ekintzetan erabiliko den logotipoa aukeratzeko, Logotipo Lehiaketa antolatu dute Udaleko Euskara eta Kultura batzordeek. Parte hartu ahal izateko azken eguna otsailaren 23an izango da, eta epaimahaiaren erabakia, otsailaren 28an jakinaraziko da. (Ikus hemen: lehiaketa arautuko duten oinarriak.)



Duela 100 urte

Duela 100 urte, 1907an, urte guztian luzatu ziren Euskal Jaietako ekintzak gure herrian, baina ekintzarik potoloenak (bertsolarien saioak, musika kontzertuak, txapliguak, dantza erakustaldiak, e.a) uztaileko aste batean izan zien. Hau dela-eta, Elgoibarko Udalak Mendeurrena ospatzeko asmoa du aurten, uztailean, hain zuzen ere.

Herritarrek egitaraua osatzeko aukera dute

Urteurreneko ekintza guztiak erabaki gabe daude oraindik, egitaraua ez dago itxita. Udaleko Euskara eta Kultura batzordeek eta herritarrek osatutako batzorde bat aspalditik ari da Euskal Jaiak gogora ekarriko dituen mendeurreneko egitaraua prestatzen. Alabaina, iradokizun eta ideia guztiak ondo hartuak izango dira.

Ideiak bidaltzeko:

• e-postaz: E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.

• Telefonoz: 943 74 43 66

• Kultura eta Euskara batzordeak (Kultur Etxean)

 

LOGOTIPO Lehiaketa arautuko duten Oinarriak:


LEHENENGOA:
Lehiaketa honetan 18 urtetik gorako edozeinek parte hartu ahal izango du.
BIGARRENA:
Lanak paperean aurkeztu beharko dira A4 paper-formatuan. Horretaz gain, lan horiek formatu digitalean edo berori erreproduzitzeko moduko edozein euskarri informatikotan.
HIRUGARRENA:
Logotipoan honako testu hau agertu beharko da ezinbestean:

1907-2007
Euskal Jaiak
Elgoibar
.

LAUGARRENA: Lehiaketa honetan sari bakarra izango da. Sari hori hirurehun eurokoa (300 €) izango da.
BOSGARRENA:
Lanak Elgoibarko Kultur etxean aurkeztu beharko dira. Aurkezteko epea 2007ko otsailaren 23an bukatuko da, eguerdiko 13:00etan.
SEIGARRENA:
Lanak egilearen sinadurarik gabe aurkeztu beharko dira, eta atzeko aldean gaitzizena eraman beharko dute. Honekin batera, kartazal itxi batean, partehartzailearen datu pertsonalak eta NANaren fotokopia sartu beharko dira. Kartazalaren gainean, berriz, gaitzizena jarri beharko da.
ZAZPIGARRENA:
Saritu gabeko lanak jasotzeko hogeita hamar (30) eguneko epea izango da. Epe horretan, lanak jasotzen ez badira, egileek horiei uko egiten dietela uste izango da.
ZORTZIGARRENA:
Saritutako lana Udalaren esku geratuko da, halaber, Udalak izango ditu lan hori inprimatzeko, argitaratzeko ezagutarazteko eta gainontzeko eskubide guztiak.
BEDERATZIGARRENA:
Epaimahaiko kideak Elgoibarko Udaleko Euskara eta Kultura batzordeek aukeratuko dituzte. Epaimahai hori erabakia hartzen den egun berean osatuko da, eta emaitza otsailaren 28an emango da jakitera. Horretaz gain, epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Epaimahaiko kideek ezin izango dute lehiaketan parte hartu.
HAMARGARRENA:
Lehiaketan parte hartu ahal izateko, goitik behera onartu beharko dira oinarri hauek guztiak.

 

 

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

berandu, ezta?
Zipi 2007-02-07 13:26:36
Ehun urte izan duzue hau prestatzeko, eta otsailean, oraindik logo bila?
Zipirentzat
Zape 2007-02-07 15:17:39
Zipi, zergatik diozu berandu dala? Zertarako da berandu? Nor zera zu ezer egiteko berandu dela esateko? Atzo Diarixuan agertu zan bezela batzorde bat dao horretaz arduratzen dana, eta horrek esan biharko dau berandu ala goiz dan. Eta periodiko horretan agertzen zan bezela ekintzak udan egin bihar badira, ez al dago asti nahikua gauzak egitteko? Gaiņera, hobe da gauzak berandu egittia, ezer ez egitia baiņo. Hortaz, hobe zenduke, hemen baztarrak nahasten ibilli biharrian, zu ere lanian jarriko baziņa. Eta lanerako gogorik ez badaukazu, ba badakizu, mingaiņa txulora, ta lagaizuz pakian herri honentzako lan egin nahi dabenak. Ta mezu honen gaiņian esaizu nahi dozuna, ze nik ez diot zure beste mezu bateri ere erantzungo, ez dot-eta uste merezi dabanik.
zaperi
mortadelo 2007-02-07 17:12:57
lasai, enaiz zipi eta. Ikasi ezazu besteen iritzia errespetatzen mesedez. Nere ustez ere logoa urte hasierarako aukeratuta egon biharko litzateke. Mendeurren honen promozioa lenago hasteko.
Errespetua
Filemon 2007-02-07 17:24:46
Mortadelo, arrazoia daukazu. Baina, uste dut Zaperen letxe txarra justifikatuta dagoela. Izan ere, zertara dator "ehun urte izan dituzue hau prestatzeko" esaldia? Gauza bat da berandu dabiltzala esatea (ni ere konforme nago horrekin), baina beste gauza bat da jende batek gauzak esateko daukan modua. Zergatik tono hori? Udala tartean dagoelako al da?
Hi zipi
Joni 2007-02-07 20:01:24
hartu zak parte logotipo lehiaketan ia 300 euruak irabazten ditxuzun.
Gauzak argitze aldera
Zape 2007-02-07 22:30:09
Oinguan, gauza bat argittu nahiko neuke. Bestien iritzixa errespetatzen jakin bihar dala esaten dabanak egixa dio. Ni ez nago ados berak esaten dabanakin, baiņa tira, esaten dabana esateko eskubide guztia dakala uste dot. Beste gauza bat da, ordia, Zipik egiņ dabana. Nere ustez, behintzat, oso agerikua izan da Zipik kalte egitteko euki daban intentziua. Lupuari baiņo beneno gehixago darixo. Hori iritzixa ematia al da? Horrelako jardunek errespetua merezi al dabe? Kalte egitteko eskubidia bai, baiņa defentsarakorik ez? 
Azken galdera: mendeurrena Udala ez dan besteren batek antolatu izan baleu, Zipik jarrera bera izango al leuke?
zaperi
rompetechos 2007-02-08 08:18:06
Zuk udalaren aldeko joera hori ez bazenu eukiko, berdin hartuko al zenuke zipiren komentarioa? ez ote zera udaleko langille izango? edo ingurukoa?
zape anaiari, bihotzez
zipi 2007-02-08 12:37:37
zaperen erantzuteko moduak zer pentsatu ematen dit: 1. umorerik ez duela, 2. antolatzaileetakoa dela, eta badakiela berandu dabilela, 3. ez duela kritika soportatzen, 4. Ez duela edukaziorik... 
Zipik ez du inor iraindu. Zergatik sentitu zara horrela? Egiak min ematen du? Ez duzu zure lana ondo egiten?



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elgoibar Koloretan

Publizitatea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Zer eskatu diozu Olentzerori?

Zine agenda

Azken komentarioak


BERRI ONA?
Ongi irudi dakizuke Lehendakaria gurean izatea, ba...
(MarkinaXemein)

Komentarioak
Beste egunean atal honetan komentario bat egin nue...
(Paipi Mamua)

BERRI ONA
Horrelako ekitaldiek gure herriaren izena munduan ...
(Paipi Mamua)

VENECIA
Nik ere atera nituen bere garaian bai Veneciako et...
(Paipi Mamua)

Helbidea oker
Gaizki ez banabil, direkzioa txarto agertzen da notizian. www.botasarean.biz
(elgoibartarra)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 5 bisitari