Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Komunikabideak arrow Itzaliko al ditugu segapotoak egun batez?
Blogak


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Anbolokeriak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Gure amaren etxea


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Agur eta ohore


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Azkena, ipurdi gizena


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Gora San Fermin!


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Beethoven raperoa


Barren astekaria

Gida komertziala

Itzaliko al ditugu segapotoak egun batez? PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-02-06 08:46
Klik haundi ikusteko
Sakeleko telefonoa ez erabiltzeko eguna izango da gaur (otsailak 6). Estatu espainiarrean dauden 40 milioi segapoto jabeak daude sakelekoa ez erabiltzera deituak, e-mail bidez hedatu den mezu baten arabera. Mugikor konpainietako zuzendariei kontsumitzaileen haserrea helaraztea da azken xedea. Gai izango al gara egun batez segapotorik ez erabiltzeko?




Irakurle batek eman digu Marketinng biralaz, hau da, e-posta bitartez hedatu den mezu honen berri. Hona hemen deialdi honen punturik esanguratsuenak.

• Estatu espainiarreko mugikor konpainiek tarifak igo nahi dituzte martxo hasieran, telefono deietan ematen den prezioen biribiltzea galaraziko duen lege berriak konpainiei sorraraziko dizkien kalteak berdintzeko. 

• Deia egiteagatik kobratzen dutena (12 zentimo) eta minutu bat berba egiteagatik kobratzen duten tarifa igo nahi dituzte mugikor konpainiek.

Telefonicak iragarri duenez, 12tik 15 zentimora igoko du martxoaren 1etik aurrera, deia egiteagatik kobratzen duena, alegia, %25eko igoera. Telefonica Moviles da Estatu espainiarrean telefono operadore nagusia: 21 milioi bezero ditu eta merkatuaren %46a bereganatzen du. Tarifen igoerarekin, minutu batean berba egiteagatik kobratzen duena 18,4 zentimotik 21,45 zentimora igoko da, Expansion egunkariak jakitera eman duenez. Orange eta Vodafone konpainiek ere Telefonicaren igoera antzerakoak egitea aurreikusten dute.
• Kontsumitzaileak besoak gurutzatuta geratu eta ezer egiten ez badute, konpainiok munduko 60 herrialdek duten barne-produktu gordina baino irabazi handiagoak izaten jarraituko dute urtero.
 
• Hau dela-eta, sakeleko telefono erabiltzaile guztiei egun osoan telefonorik ez erabiltzeko deia egiten zaie. Estatu espainiarrean dauden 40 milioi mugikorretatik deirik egiten ez bada (premiazkoak izan ezik) eta sms mezurik bidaltzen ez baldin bada, baliteke konpainia erraldoi hauetako agintariak kontsumitzaileen haserreaz jabetzea.
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Bai baina...
Berritsu 2007-02-06 10:40:42
Ez dakit gure artean oso arrakastatsuak diren Internet bidezko deialdiak, gogoratu bestela "apagoiarena". Nik, premia larririk ezean, ez dut deirik egingo gaur, baina badaezpada ez dut mobila amatatuko. Ez nuen uste, baina agian egia izango da "engantxatuta" nagoela...
bada ez pada
MP 2007-02-06 11:52:17
Nik gaur,mobila, etxian laga dotamatauta. 
Danok hori ein bagendun ... seguruenik eukiko zaban eragina
Ezin mobila utzi
Kontu kontari 2007-02-06 13:59:11
Gaur telefonorik ez erabiltzeak bihar edo etzi doble erabiltzera behartuko gaitu ziuraski, unean-uneko komunikazioa beharrezko bihurtu den gizarte honetan. Ni nagoen lanean, adibidez, mobila (enpresakoa) erabiltzea derrigorra det ta ezin diot gaurko egunean segapotoa erabiltzeari muzin egin, eta ezta bihar, edo etzi, edo etzi-damu, etab... Neurea ez darabilt nahiz eta piztuta daukadan poltsa barruan (bazpadaere, badakizue), baina lanekoa badarabilt... beraz, zeren alde ari naiz borrokan? 
Jada mobila erabiltzeko beharra daukat, eta egun batez ez erabiltzeak ez det uste alde batetik behar hori kentzeaz komentzituko nauenik eta bestetik telefono empresei buruhauste handiegirik emango diedanik, zeren gaur "greba" honekin irabazten ez dutena bihar irabaziko dute. 
 
Konpainien arteko borroka bultzatzea nahi badugu prezioak jaitsi ditzaten euren interes propioei eraso egin behar zaie. Greba eginda ez dute bezerorik galtzen. Ostera, Euskaltel eta Orange-k izan duten bezeroak mantentzeko eta merkatu kuota lortzekoa bezalako borroka eragin nahi bada estatuko konpainien artean egun bateko greba hau egin ordez astebeteko kontratu hauste kanpaina bultzatuko nuke, hau da; aste betean denon kontratuak puskatu (astebetean biziko ginateke mobil gabe... nik uste) eta gero konpainien eskaintzak aztertu. Ziur naiz euren prezioak jaitsiko lituzketela merkatu kuota ta bezeroak lortzeko. 
 
Uste det kolaborazio gutxi izango lukela iniziatiba horrek, baina ez zaizue konpainien prezioengain aldaketa bat eragiteko bide eraginkorra ta bortitza iruditzen?
Nik amatauta dakat
Gaztia 2007-02-06 19:03:55
Ez dot larregi ibiltzen segapotua baina gaurkuan itzalitxa utzi dot etxian. Badakit gehiengo batek ez duala nik ein doten gauza bera ein baina tira... gutxi batzuk lortu badogu zeoze, ez dotela uste, aurrera. Hemen danak gora itxen dau baina eztakitx azkenian dirua nundik atara biar dogun
Nik ere emendatu egin dut
Mai 2007-02-06 19:25:24
Nik ere emendatuta edukiko dut mobilla bihar arte. Baina ez dut egin zerbaiti edo norbaiti kontra egiteagatik; ez, nire alde egitearren hartu dut erabakia. Erreminta ona da mobila, baina sortu dugun dependentzia gehiegizkoa dela iruditzen zait. Eta hil amaieran Euskalteleko sobrea buzoian ikusten dudan bakoitzean, berriz, sutan jartzen naiz. Baina ordurako berandu izaten da.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Oporretako argazkiak

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Pedrori
Zure izen-abizenak txarto jarri dituztela diozu et...
(Maixu)

Eskerrak emanez
Horrela gustora hartu leike parte! Goizean izena e...
(uri)

San Pedrora Txirrindulari Igoe...
Zuen webgunean sartu naiz eta nire izen-abizena tx...
(Pedro)

iazkoa bakarrik?
Zuek diozuen moduan, iazko irabazleak eskua hartu ...
(errebueltakua)

zaldunan akatsa
zaldiak aurreko frogetan ia minutu bateko aldea ateratzen zion motorrari, beraz argi dago....
(Gaueko)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko