Menu Content/Inhalt

Azal-orria
Blogak


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Uztailak 16, Ehunmilak elgoibartik


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Iratiko Tourra, Euskal Selekzioaren alde


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Jarrai dezagun lanean; egin dezagun amets!


Eņaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eņaut Izagirre
Islandia eta Jökulhaup hondamendiak
erantzun 1


Antton Alberdi
Tantaka-tantaka
Antton Alberdi
Sorgin-orratza eta eremu-sakonera


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Garatetarren gutunak


Barren astekaria

Mediateka


Trinitateak 2009

Gida komertziala

Leonard Komon ere Mugerza krosaren irteeran egongo da PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2010-01-13 15:50
Klik haundi ikusteko
 
Mugerza krosa badoa itxura hartzen. Iazko irabazleak, Abshero etiopiarrak Elgoibarren izango dela ziurtatu ostean, 2008ko irabazleak, Leonard Komon kenyarrak ere Mintxetako irteera marran egongo dela egiaztatu du. Iaz baino lehenago iritsiko al da, lasterkerta bezperan, gaueko 23:30ean ailegatu baitzen iaz kenyarra. Hirugarren postuan amaitu zuen hala ere. Azken bi edizioetako irabazleen arteko borroka, biak oso gazteak, ikusgarria izan daiteke oso.


Klik haundi ikusteko
 Mintxeta Atletismo Taldeko kideen telefonoak, eta buruak, kea dariela ibiliko dira une honetan. Atleta garrantzitsuen kontratazioak ia itxita zituztenean, min hartuta daudela-eta ia lasterketa bezperara arte lanean jarraitu beharko dutela iragarri dute, ahalik eta antxintxikari onenak Elgoibarrera ekartzeko lanean jo ta sua. Leonard Komonen kontratazioa behintzat itxi dute. Ez da edonor Komon. 2008an Mugerza krosa irabazi zuen eta Munduko Kros Txapelketan txapeldunorde izan zen urte berean. Iaz hirugarren postuan sailkatu zen Elgoibarren eta laugarren postuan Jordanian jokatu zen Munduko Kros Txapelketan.
 Mike Kipyego keniarra ere Elgoibarren izango da. Mintxetako zirkuitua ondo ezagutzen du honek ere, 2008koan laugarren postuan sailkatu baitzen. Mamo Wolde saria birritan irabazi duen Mohamed Elbendir, Javier Guerra eta Juan Carlos Higuero espainiarrek ere baieztatu dute etorriko direla.

Iñaki Sagarna Euskadiko Txapeldun
 Urruneko atletak bakarrik ez, bertakoak ere izango dira Mugerza krosean. Mintxeta Atletismo Taldeko Iñaki Sagarna atleta gaztea, gainera, sasoi puntu oso onean ailegatuko da Mugerza krosera. Bere mailan, 1.000 metrotako lasterketan, Euskadiko txapeldun izatea lortu berri du Basaurin, 2:47:00 denborarekin. Abenduaren 29an, berriz, Espainiako Txapelketara joan ahal izateko gutxieneko marka (2:45:40) lortu zuen 1.000 metrotako lasterketan, baita ere. Aurrekoez gain, Gipuzkoako txapeldun izatea lortu du 600 m. (1:35:10) eta 300 (42:02) metrotako lasterketetan ere.

Mugerza krosa Carrusel Deportivon
 Antolatzaileek webgunean jakinarazi dutenez, Nazioarteko Juan Mugerza Krosak, aurreko urteetan bezala, erdiko gehigarria argitaratuko du El Diario Vasco egunkarian. Gehigarria urtarrilaren 21eko (osteguna) egunkariarekin kaleratuko da, eta 12 orrialde izango ditu koloretan. Bertan, krosari buruz hitz egingo da, elkarrizketa eta erreportajeen bidez.
 Bestalde, aurten, hainbat berrikuntza dituzte, kirol arloko prentsari dagokionean. Cadena Ser irrati kateko protagonista izango da krosa urtarrilaren 24ko domekan egingo den Carrusel Deportivo programaren baitan. Behin krosa bukatu ostean, 16:00etatik aurrera, Alberto Callejak probari buruzko kronika egingo du. Programa honek 2.500.000 entzule inguru ditu estatu osoan. Diario As egunkariak ere krosari buruzko albistea emango du, proba baino lehen. Horretaz gain, krosari buruzko kronikak argitaratuko dituzte bai domekan, bai astelehenean, proba bukatu ondoren. “Hori guztiori lortu ahal izan da gure krosa Anoc Fundazioaren partaide delako, eta Diario As Fundazioaren egunkari ofiziala delako” adierazi dute antolatzaileek.
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu merkadilloa Plaza Txikira eta Leku Ederrera ekartzea?

Azken komentarioak


Eskerrak eman behar
Elkarrizketatik barne ta pertsonalki, ni, Jose Lui...
(txelu)

IKUS DEZAGUN...
Nere kalian egiten dituzte konponketak, noski baie...
(pulgosua)

Ja !!!
Badirudi Pulgosoren kalean udala ez duela konponke...
(JMS)

Potrotaraino
Bakoitzak badaki non erosten daban bere etxia, gero denon diruakin partxeak jartzen.
(pulgosua)

PLAKAK
Eskailerak bai, baina ez daukagu etxeko paretetan plakak jarrita kaleko izenarekin.
(JMS)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Trinitateak 2010

Gotzon akorduan hartuta

Elkarrizketak


Jose Mari Ondarza

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Zine agenda

Agenda

Ez dago ekitaldirik.
Agenda osoa ikusi

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 91 bisitari