Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kultura arrow Xabier Arakistain ‘Arakis’ elgoibartarra da Montehermoso kulturuneko zuzendari berria
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Gida komertziala

Xabier Arakistain ‘Arakis’ elgoibartarra da Montehermoso kulturuneko zuzendari berria PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-02-02 11:40
Argazkia: Diario de Alava, Aritz Garcia
Gasteizko Montehermoso kulturuneko zuzendari berria izateko aukeratu dute Xabier Arakistain (1966) ‘Arakis’. Araceli de la Horraren lekua hartu berri du aspalditik Bilbaon bizi den elgoibartarrak. Artea, kultura eta gizartea izango ditu ardatz Gasteizko kultur aretoko arduradun berriak. Emakumearentzako justizia soziala lortzea izango da Arakisen beste helburuetako bat.
 

Komisario independente izatetik erakunde publiko batera
Artearen munduan aurpegi aski ezaguna bihurtu da azken urteotan Xavier Arakistain ‘Arakis’ elgoibartarra. Komisario independente gisa jardun du lanean, arte garaikidearen inguruan eta abangoardia berrien ildotik, batez ere. Geldirik egon ezin den horietakoa izanik batera eta betera mugitu da Arakis bere ideia eta kontzeptuak zabalduz, baina, orain, Montehermoso moduko erakunde publiko bateko arduradun izateko ordua iritsi zaiola uste du. Erronka berri bati ekiteko garaia, alegia.
Bere helburu eta desio handienetako bat “emakumeak arte munduan duen egoera tamalgarriari” buelta ematea da. Kargu berrian neurriak hartzeko aukera izango du. Arakisek azaldu duenez, genero perspektibatik landuko dute Montehermosoko programazioa eta “egiten diren ekintzetatik erdiak emakumeek egingo dituzte. Eta aurrekontuaren erdia ere emakumeentzako izango da. Emakumezko artista ugari eta fakultateak ere beteta daude, baina ez da igartzen”.
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Informazio gehiago: 
 
Berria (elkarrizketa euskaraz)

Gara (gazteleraz)

El Pais (gazteleraz)

Noticias de Alava (gazteleraz)
 

 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Lotsatu egiten al da Elgoibartarra izate
Maite 2007-02-02 16:15:57
Berriako artikuloan Madriden jaioa dala ipintzen dau. Errata bat da edo tipo hau lotsatu egiten da Elgoibartarra dela esateaz?  
 
Espero dot errata bat izatia. Alde ederra Elgoibarren edo Madriden jaiotzia!
gaztia
errata 2007-02-02 20:43:20
madriden jaio arren izan leike elgoibartarra
madriden jaioa
nineu 2007-02-02 21:13:49
mutil honen aita ez zen ba madrideko jokalaria izan? agian alde horretatik egongo da azalpena...
ARAKIS
sorgin 2007-02-05 11:46:05
Suerterik onena opa diot erronka honetan..



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 3 bisitari