Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Besterik arrow Egingo al ditugu sanblas opilak? Guk errezeta jarriko dugu
Blogak


Eņaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eņaut Izagirre
Azterketak amaitxu eta mendira!


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Otsailak 6 Sagardotegira irteera


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Bertso finala eta Garaziren begiak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Garatetarren gutunak


Motxailaren gurdia
Ipuinak eta tabernako demoniologia
Motxailaren gurdia
Leonard Cohenen 'Motxailaren emaztea'


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Leku arraroa kontzertu baterako


Barren astekaria

Gida komertziala

Egingo al ditugu sanblas opilak? Guk errezeta jarriko dugu PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-02-02 09:18
Mari Sol Zabaleta sanblasak labean sartzeko prest
San Blas Eguneko
(otsailak 3) ohitura da sanblas opiltxoak bedeinkatu eta jatea. Mari Sol Zabaletak urteak daramatza sanblasak modu tradizionalean egiten. Errezeta eta sekretu guztiak argitu dizkigu. (Elkarrizketa, errezeta eta argazkiak dauzka)
• Sanblasak bedeinkatzeko meza: zapatuan, 11:00etan San Bartolome parrokian 
 
 
 
Elkarrizketa
Mari Sol Zabaleta, sanblasgilea
"Urte guztian egiten ditut sanblasak modu tradizionalean"

Klik haundi ikusteko
Mari Sol Zabaleta
Sanblas opilak modu tradizionalean egiten ditu Marisol Zabaletak, duela 67 urte Sallobente bailarako Amuskategi baserrian sortutako gozogileak. Jakin gabe, baina elgoibartar askok jango zenituzten Marisolek eginiko sanblasak. Estimazioa handia dutenik ezin uka, herriko 5 dendetan saltzen dituzte eta bere opilak. San Blas Eguna (otsailak 3) gainean dugu eta lanez gainezka topatu dugu, baina errezeta (ikus beherago) emateko eskuzabal.
 
-Nork irakatsi zizun sanblasak egiten?

Gazte-gaztetatik ikasi dudan gauza bat da. Gainera, betidanik gustatu izan zait sukaldean ibiltzea. Batari eta bestiari entzunaz ikasi naban San Blas opilak egiten. Aportaziorik onenak niretzat hartu eta nire erara egiten hasi nintzen. Ordudanik ez dut sanblasak egiteko modua aldatu, beti berdin egiten ditut.

-San Blas egunerako bakarrik egiten al dituzu opilak?

Ez, urte guztian egiten ditut. Oporretan joaten naizen bi hilabete kenduta sanblasak egin eta egin jarduten dut. Urtean zehar, baina, San Blas opil txikiagoak egiten ditut eta San Blas egunerako opil handiagoak ere egiten hasten naiz.

-Elgoibarko dendetan zuk egindako San Blas opilak aurki ditzakegu, ezta?

Bai. Herriko bost dendatan saltzen dituzte nik egindako opilak. Eta horrez gain, handik eta hemendik eskatzen dizkidatenak; ez daukat sanblasak eskaintzera inora joan beharrik, jendea eskean etortzen zait. Duela 18 urte telebistan agertu izanak du honen errua…

-Kontaiguzu, kontaiguzu…

Ba, duela 18 urte, 1.989. urtean, ETB-1-ekoak etorri ziren sanblasak nola egiten ziren grabatzera. Olga Uncilla kazetari elgoibartarra zen Denbora Pasa saioko aurkezlea eta nire semeetako baten koadrilakoa zenez, bazuen nire afizioaren berri. Bi ordu eman zituzten grabatzen eta gero 2 minutu eman zituzten telebistaz.

-Arrakasta itzeleko bi minutu.

Bai, halaxe izan ziren. Berehala hasi zitzaidan jendea sanblasak eskatzen eta gaur ere hala izaten jarraitzen du. Leku askotatik eskatu izan dizkidate: Azkoitia, Eibar… eta baita urrunagotik ere: Madril, London, Mosku… kanpoan bizi diren elgoibartarrei esker jende askok probatu ditu nire opilak.

-Eta behin probatzen duenak… errepikatu egiten du, ezta?

(barrez) Bai, hala izango da, ahoz ahokoak funtzionatzen duela ematen du, nik ez baitut nire buruaren  publizitaterik egiten.

-Ez al zara aspertzen horrenbeste sanblas egiteaz?

Keba! sanblasak egitea entretenimendu aparta da niretzat. Beste batzuei pasierak ematea, parkera joatea edo kafea hartzea gustatzen zaien moduan, ni ez naiz sanblasak egiteaz aspertzen. Gainera, jendeak estimatzen dituen bitartean, egiten jarraituko ditut.

-Sanblasak modu tradizionalean egiteko ohitura galduko den beldur al zara?

Norbaitek nire lanari jarraipena ematea nahi nuke, eta horregatik nago prest errezeta edonori azaltzeko. Jende askori azaldu diot nola egiten ditudan sanblasak, baina gero bakoitzak nahi duena egiten du. Beste asko, berriz, saiatu dira egiten, baina ez da dirudien bezain erraza. Nire semeetako bati ondo ateratzen zaizkion arren, ez dut uste nire bidea jarraitzeko prest dagoenik.
 
Sanblasak egiteko prozesua ARGAZKITAN
 
Klik haundi ikusteko
Arrautzen gorringoak banandu
Klik haundi ikusteko
Bi arrautzen zuringoari 8 koilarakada azukre bota zuringoa egiteko
 
 
Klik haundi ikusteko
Zuringoa baņomarian berotzen jarri
 
Klik haundi ikusteko
Arrautzen gorringoari azukrea gehitu eta nahastu
 
Klik haundi ikusteko
Makinaz edo eskuz egin daiteke nahasketa
 
Klik haundi ikusteko
Irinari osagaiak gehitzen joan. Irudian, irinari koipea botatzen
 
Klik haundi ikusteko
Anisa bota. Anis esentzia bada hobe
 
Klik haundi ikusteko
Arrautza eta azukre nahasketa ere irinetara bota
 
Klik haundi ikusteko
Masa ondo-ondo nahastu
 
Klik haundi ikusteko
Masa zenbat eta gehiago landu hobe
 
Klik haundi ikusteko
Masari nahi dugun forma eman
 
Klik haundi ikusteko
Guk aukeratzen dugu sanblasen itxura
 
Klik haundi ikusteko
Opilak labean sartzeko prestatu. (Labearen tenperatura, 220 gradu)
 
Klik haundi ikusteko
Zuringoa nahasi. Kasu honetan irabiagailu elektrikoa erabiliz.
 
Klik haundi ikusteko
Opileei zuringoa eman
 
 
Errezeta
 
Osagaiak:
•  Kilo bat irin
•  Kilo bat azukre
•  6 arrautza
•  200 gr. Koipe (txerri-manteka)
•  Royal koilarakada bat
•  Anis botetxo bat (anis-esentzia eta kristaldua bada hobe)


Nola egin sanblasak, pausoz-pauso

1-    Arrautzen gorringoak ontzi batean apartatu. (*arrautza horietako bi zuringo banandu egin behar dira eta sanblasaren zuringoa egiteko gorde.)
2-    Arrautzen gorringoak azukrearekin nahastu eta ondo irabiatu, biak bat egin arte. Marisolek irabiagailu elektrikoa erabiltzen du lan honetarako, baina eskuz ere egin daiteke. (*Geruza zuria egiteko 8 azukre koilaraka gorde).

3-    Irinari osagaiak gaineratu eta masa bat egin arte nahastu.
    *Koipea (txerri-manteka): (*gurina baino naturalagoa Marisolen iritziz). Koipea nahastu ahal         izateko gogorregia baldin badago, mikrouhin labean bigundu.   
    Anisa: anis-esentzia bada hobe.   
    Gatza: pittin bat.   
    Arrautza gorringoak eta azukrea nahastu ondoren irinetara bota.
4-    Irinetara botatako osagai guztiak ondo nahasi. Lan asko egin behar da masarekin, ogiarekin bezala, eta zenbat eta gehiago landu masa, orduan eta hobeago. Nola jakin noiz dagoen prest? Masa ondo berdinduta dagoenean, osagai guztiek bat egin dutenean.5-    Masari nahi dugun forma eman.

6-    Labean sartzeko prestatu. Pegatuta gera ez daitezen koipez igurtzitako albal paperaren gainean jarri sanblasak.

7-    Labean sartu. Aurrez, 20 bat minutuan 220 gradu inguruan berotzen eduki. Sanblasak 10-12 minututan eginak egon daitezke (labearen arabera).

Sanblasen zuringoa egiteko:
1-    Bi zuringoei 8 koilarakada azukre bota eta kazuelatxo batean nahastu.
2-    Kazuelatxoa bainu marian jarri ontzi handiago batean, eta sutan jarri, noizean behin nahasteari laga gabe. Ez laga urari irakin egiten, bestela sua jaitsi.
3-    Beroak azukrea apurtu behar du eta azukreak eta zuringoek bat egin behar dute. Likido garden bat izan behar da lortu behar dugun emaitza. Esperientziak esango digu noiz dagoen puntuan (ez da erraza jakiten)
4-    Likido garden hori irabiagailu elektroniko batekin nahasi.
5-    Opilak oraindik bero daudela eman behar zaie geruza zuria.
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Ni ausartzen naiz!
Aiastiatik 2007-02-02 11:06:47
Ia ba, ni errezetarekin ausartzen naiz, kontauko det astelehenean nola joan zaidan!! saiatzen ez denak, ez du eta ezer lortzen!!!
Ni ere bai!
Elgoibartarra 2007-02-02 11:22:15
Asteburuan egingo ditut, ea zer ateratzen den! Eta, bide batez, eskerrikasko Marisoli bere errezeta emateagatik.
Gure amaman sanblasa
Amaia, Eibarkua 2007-02-02 12:29:40
Gure amaman sanblasa modukorik ez dao! 
 
Bixar arte ez dezku probatzen lagako, bixar dalako San Blas eguna ta egun horretan jan bihar dala diņo berak. Ikastolan kantu hau erakutsi zezkuen: 
 
Eibarren ospatzen da  
San Blasan eguna 
goxo-goxua da ta  
on egin daigula 
kanpotik zurixa da ta 
barrutik horixa 
sanblas opilak daka 
barruan anisa. 
 
On deizeula danori
san blas opilak ere imh-ko ate irekietan
edurne 2007-02-02 12:37:11
San Anton egunian bixigurik ez geneukanez salda eta txorizoa eskaini genuen Museoko Ate Irekietan; Bixar, Ingeniaritza Eskolako ate irekixetan sanblasa izango dogu eta gustora eskainiko diegu etorriko direnei!
mmmmmmm
bilbotik 2007-02-02 16:16:17
asteburu honetan probatu beharko da.. ingrediente guztiak erosi (netton agian) eta "manos a la masa"
abaņo sanblasetan
abadiņokoa 2007-02-02 21:15:18
aupa aupa bixar ospatukouuuuuuuuu
adadiņo sanblasetan...
sapoherrikue 2007-02-03 05:33:28
ieeeeuuuuuppp!! 
 
hantxe ikusiko gara, disfrutau..
exportatzeko ere
mp 2007-02-03 23:57:34
Donostia, Bartzelona, Gijon, Arrasate, Antzuola, Bergara, Zarautz, Hernani, Gasteizko , ... lagunek estimatzen dute Marisolen Sanblasak (Naiz eta esaten diegun guk eindakuak direla). Urte guztiak jaten dittugu.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Gabonetako argazkiak


Gotzon akorduan hartuta

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu hurrengo eguneko pilula errezetarik gabe erosi ahal izatea?

Zine agenda

Azken komentarioak


Barren-en kazetaririk ez
Doala aurretik ez dudala ezer Zuhaitz-en aurka. Gu...
(mtt)

2009 ondo lagatzeko, korrika h...
ZORIONAK partehartzaile guztiei!!! Oso ondo egin dezute! Segi horrela!!!
(intxausti)

ZORIONAK ANTOLATZALEEI
Alako proba bat Elgoibar bezela herri batean antol...
(Leonor)

Euskara Sailaren erantzuna
Elgoibarko toponimia lanean laguntzeko prest daude...
(Euskara Saila)

Toponimia jasotzeko erreztasun...
Toponimia izenen jatorria eta leku bakoitza nun da...
(Sanroke)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 21 bisitari