Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Besterik arrow 5 minutuko ilunaldi globala deitu dute gaur iluntzerako
Blogak


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Anbotora mendi bizikletan


Eņaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eņaut Izagirre
Azterketak amaitxu eta mendira!


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Bertso finala eta Garaziren begiak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Garatetarren gutunak


Motxailaren gurdia
Ipuinak eta tabernako demoniologia
Motxailaren gurdia
Leonard Cohenen 'Motxailaren emaztea'


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Leku arraroa kontzertu baterako


Barren astekaria

Gida komertziala

5 minutuko ilunaldi globala deitu dute gaur iluntzerako PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-02-01 10:40
Lurra planeta gauez
Lurra gauez
Gaur iluntzeko 19:55etik 20:00etara bitartean argi eta tresna elektriko guztiak itzaltzeko deialdi globala egin du “L´alliance pour la planete” elkarte frantziarrak. Argi, kandela, ordenagailu, telebista, arropa-garbigailu, e.a. itzaltzeko gonbitea eginez, energia nola alferrik galtzen dugun salatzea, eta, klima-aldaketaren gaineko hausnarketa bultzatzea ditu helburutzat Internet bidez zabaldu den ekimenak.


Irakurle batek bidali digu Interneten eta komunikabideetan oihartzun handia izaten ari den deialdi honen berri.
 
Aldaketa-klimatikoaren gaineko hausnarketa
• L´alliance pour la planete elkarteak sarean zabaldutako komunikatuaren arabera, “apagoi edo ilunaldi honen helburua ez da argindarrean aurreztea soilik; hiritar, komunikabide eta agintarien arreta piztea baizik”. Alegia, denok nahi izanez gero, zenbat energia aurreztu dezakegun frogatzea.
• Alferrik galtzen den energia kopuru izugarriaz gogoeta egitea eta berehala akziora pasatzea aldarrikatzen du elkarte ekologistak.
• Nola? planetari 5 minutuko tregoa eskainiz: “kosturik gabeko ekintza da, denbora tarte oso laburrean eta politikariei aldaketa-klimatikoa eztabaida politikoan pisuzko gaia dela erakusteko balioko du”.
 
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
 
 
 
Zergatik gaur?
Klik haundi ikusteko
Nazio Batuen Erakundeko
klima adituek txosten berria aurkeztuko dute bihar (otsailak 2) eguraldiaren inguruko gobernu-arteko aditu taldearen Parisko bileran.
Gaurko (otsailak 1) ilunaldi globalerako deialdiarekin klima-aldaketaren larritasunaz ohartarazi nahi da. Deialdiak arrakasta izaten badu, ekimen honek pisu mediatiko eta politiko handia izan dezake 2007ko legegintza hauteskundeei begira.
 
 
Informazio gehiago:
• L´alliance pour la planete (manifestua gazteleraz)
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

eibarko liburutegian
elg 2007-02-01 21:52:01
eibarko liburutegian egin dute!
Ilunaldia igarri al zenuten?
elgoiBARREN.net (Asier Orbea) 2007-02-02 08:52:05
Izan al zuen eraginik edo erantzunik atzoko ilunaldiak gure herrian? Emendatu edo itzali al ziren argiak kale, taberna, etxe, leku publiko eta bestelako tokietan? Esango al diguzu non zeunden zortzirak bost gutxiagotan eta zer ikusi zenuen zure inguruan? Nahi duzuenon artean, erretratu bat aterako diogu atzoko ilunaldiari. Eskerrik asko.
Nahiko full izan omen zan
Iluminati 2007-02-02 08:59:44
Euskadi Gaztean entzun dotanez nahiko "full" atera ei zan ilunaldixa, Espainian, behintzat bai. Ematen dabanez, 5 minutu hoietan argindarraren erabilpena %7an gutxitzia espero zaben hau bultzatu dabenek, baina azkenian %2, zerbait bakarrik jaitsi omen zan kontsumoa. Ni neu, jakitun egon arren, akordau ere ez nintzan egin. Eta seguru beste askori ere berdi gertauko jakuela, honen atzian defendatzen dan guztixakin ados egon arren.
Emendau genduan argixa
Imanol 2007-02-02 09:44:08
Ni Mintxetako spinning gelan suertau nintzan zortzirak bost gitxi zianian. Eta bai, emendau genittuan gelako argixa eta musikia (zortziretan ekin genion klasiari). Mintxetako kirol instalaziuetan, orokorrian, ez dot uste argirik emendau zanik.
ahaztu
despistauta 2007-02-02 12:40:56
lanetik etxera joan nintzan konbentzituta umiekin emendaualdi politxa egingo gendula eta hailegatu bezain azkar, umien ongi etorrixakin, buruan neukana ahaztu zitzatan eta kale! Ezta akordatu ere ez!!!!! Simgmako sirenia falta bota neban gogora-arazteko. Lastimia!!!
Lanpetuta
Abel 2007-02-03 17:26:26
Ni Morkaiko M.E.-an nengoen, eta egia esan hain lanpetuta geunden federatuak ordenagailuan sartzen ze, gogoratu be ez ginala egin. Beraz, guk ez genitun argian emendau.
bai
izena 2007-02-04 15:18:28
nik ordu horretan klasea nakan ta argiak itzali genitun... baina ez dut uste gende askok egin zuanik



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Inauteriak 2010

Gotzon akorduan hartuta

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu hurrengo eguneko pilula errezetarik gabe erosi ahal izatea?

Zine agenda

Azken komentarioak


Eskerrik asko Eņaut !!!
Gaur egon gera Eņauten aurkezpenean, eta egia esan...
(itxaspe)

Barren-en kazetaririk ez
Doala aurretik ez dudala ezer Zuhaitz-en aurka. Gu...
(mtt)

2009 ondo lagatzeko, korrika h...
ZORIONAK partehartzaile guztiei!!! Oso ondo egin dezute! Segi horrela!!!
(intxausti)

ZORIONAK ANTOLATZALEEI
Alako proba bat Elgoibar bezela herri batean antol...
(Leonor)

Euskara Sailaren erantzuna
Elgoibarko toponimia lanean laguntzeko prest daude...
(Euskara Saila)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 10 bisitari