| Plaza Txikia eta inguruak asfaltatzeko lanak hasi dituzte |
|
|
|
| elgoibarren.net | |
| 2007-01-31 12:43 | |
|
Makinaz eta langilez josita esnatu da Plaza Txikia. Udalak jarriko duen
doako OTA zerbitzua martxan jarri aurretik ingurune hau egokitzen
hastea da bertan egingo dituzten lanen helburua. Eguraldiak laguntzen badu, asteburua
amaitu aurretik Plaza Txikia asfaltatuta egotea espero dute Udal
teknikariek. Plaza Txiki inguruko aparkalekuak ere asfaltatuko dituzte. Lan hauek, datorren asteko erdialderako amaitzea espero dute.
Egingo diren lanak • Lurra berdindu eta asfalto berria botako dute Plaza Txikian eta Plaza Txikiaren inguruan (San Frantzisko iturriaren gainaldean eta BBVA bankua egon zeneko eraikuntzaren pareko aparkamenduetan) dauden aparkamenduetan.
• Asfaltoa bota ondoren, aparkamenduen marrak margotuko dituzte.
• Plaza Txikia eta Leku Eder parkearen artean dauden etxeak lotzen zituen pasabidea ere konponduko dute: lurra berdindu eta espaloiko ertz berria jarriko dituzte besteak, beste.
Doako OTA zerbitzurako prestatzen Herriko parte zaharra oinezkoentzako gune bihurtzeko ekimenaren barruan kokatu behar dira Plaza Txikia (Aita Agirre) eta inguruetan egiten ari diren lanak. Izan ere, Udalak doako OTA zerbitzua jarriko du Plaza Txikian eta inguruko aparkamenduetan ibilgailuen aparkaleku mugatua arautzen duen ordenantza indarrean jarri ahal izateko. |
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|































